Android – Developer I (beharrezko softwarearen instalazioa)

Android sistema eragilearentzat aplikazioak programatzeko java lenguaia erabiltzen da. Baina programatzeko hasteko egin beharreko lehen gauza, beharrezkoak diren tresnak instalatzea da. Kasu honetan, Eclipse, java JDK eta Android SDK dira instalatu beharreko tresnak.

Prozesu hau, Ubuntu 11.04 bertsioarekin egina dago, baina suposatzen dut beste bertsioekin oso antzekoa izango dela. Windows sistema eragilean ere, jarraitu beharreko pausoak oso antzekoak dira.

1- java JDK (Java Development Kit) instalatu

sudo add-apt-repository “deb http://archive.canonical.com/ natty partner”

sudo apt-get update

sudo apt-get install sun-java6-jre sun-java6-jdk sun-java6-plugin sun-java6-fonts

Instalatuta dugun bertsioa ikusteko:

 -version

2- Android SDK instalatu

Ondorengo helbidean, http://developer.android.com/sdk/index.html , .tgz paketea jeitsi eta deskonprimitu nahi duzun tokian. Adibidez zure /home direktorioan. Hau da, .tgz paketean dagoena erabiltzeko prest dago. Ez da ezer instalatu behar.

Android-sdk.-linux eko tools karpeta, gure sistemaren PATH aldagaira esleitu behar dugu. Horretarako, gedit programa erabili dezakegu. Egin beharreko gauza bakarra /home/erabiltzaile_izena/.bashrc fitxategiaren bukaeran aipatutako tools karpetaren helbidea itsatsi.

Nire kasuan /android-sdk-linux/tools helbidea da. Beraz terminal batean:

sudo gedit /home/aldakur/.bashrc

Esan bezala, azken lerroan honako hau idatzi dut::

export PATH=${PATH}:/android-sdk-linux_x86/tools

Behin hau eginda, irekiak dituzuten terminal guztiak itxi eta berri bat ireki. Oraingoa, android komandoa idazterakoan Android SDK Manager programa martxan jarriko da. “Permission Denied” errorea jasotzen baduzue ez larritu. android fitxategiari exekuzio baimena eman eman behar diogu. Beraz:

sudo chmod +x android

Ondoren, android komandoa exekutatzerakoan honako errore hau azaltzen bada:

(java: 4351): Gtk-WARNING **: Unable to locate theme engine in module_path: “pixmap”,

gtk2-engines-pixbuf paketea instalatu behar da.

sudo apt-get install gtk2-engines-pixbuf

Orain pakete berriak deskargatzeko momentua heldu da. Nire, kasuan, ondorengo irudian ikusi dezakezue aukeratu ditudan paketeak. Android 2.2 (API8) aukeratzeko arrazoia, nire Smartphonean android bertsio hori dudala da.  ;-)

Install Package aukeratu eta hurrengo aukeran, Acept All aukeratu. Zuen internet konexioaren arabera pakete guztien deskarga luze jo dezake, beraz pazientzia eduki.

3- Eclipse instalatu

http://www.eclipse.org/downloads/ orrialdetik deskargatu daiteke eclipse. Bertan, gure beharren arabera bertsio bat edo beste jeitsi dezakegu. Nik “Eclipse IDE for Java EE Developers” aukeratu dut, baina “Eclipse Classic 3.7.2″ ere  aukera ona izan daiteke.

Android-SDKrekin gertatzen den bezala ez da ezer instalatu behar. tar.gz motako pakete bat jeitsi dugu. Hau nahi dugun lekuan desenpaketatzearekin nahikoa da.

Ondoren eclipse fitxategia exekutatu eta zure proiektuak nun gordeko dituzun aukeratu. (workspace karpetaren kokalekua).

4- Android SKD Eclipsen instalatu

Jadanik instalazio guztiekin amaitzen ari gara, baina oraindik gutxi batzuk falta zaizkigu.

Oraingoan, eclipse exekutatu eta help => Install New Software aukeratu.

Add botoia sakatu eta ondorengo datuak idatzi.

name: Android Plugin (hemen nahi dezutena idatzi dezakezute)

location: https://dl-ssl.google.com/android/eclipse/

Ondoren pakete guztiak aukeratu eta instalatu.

Instalazioa amaitu ondoren, eclipse berrabiaraziko da eta android-sdk paketea instalatuta dugun tokia non dagoen eskatuko digu.

Puntu honetan, beharrezkoak diren programa eta pakete guztiak instalatuta eta konfiguratuta ditugu, baina azken gauza bat gelditzen zaigu. Android gailu birtual bat konfiguratzea! modu honetan, garatzen ditugun programak gailu birtualean probatzeko aukera izango dugu.

5- Android gailu birtuala konfiguratu

Windows => AVD Manager 

Orain AVD (Android Virtual Device) bat sortuko dugu. Horretarako New botoian sakatu.

Hauek dira nik sartutako datuak:

Name: Machine1
Target aukeran, gailuaren sistema eragilea hautatu behar dugu. Nire kasuan, Android 2.2 da. 
SD Card 1024 MBeko bat aukeratu dut.
Snapshop aukera gaitu. Honela, gure gailua azkarrago piztuko da.
Skin, gailuaren azala da. Nahi duzuena aukeratu dezakezute.
Hardware atalean, gure gailuarean hardwarea aukeratzen da. Momentuz, eta lehen aplikazioak garatzeko nahikoa da dagoen bezala uzten baduzue.

Ondorengo errorea jasotzen jasotzen baduzu (64bits):

SDK Manager] Failed to create the SD card.
SDK Manager] Failed to create sdcard in the AVD folder.

ondorengo instalazioarekin konponduko da:

sudo apt-get install ia32-libs

 Orain bai! lortu dugu, android aplikazioak garatzeko beharrezkoa den sistema instalatu eta konfiguratzea!

 

 

Android: Zergatik erabili gmail kontu bat ?

Baditut lagun batzuk, Adroid sistema eragilea duen mugikorra erosi dutenak, baina gmail kontua erabiltzen ez dutenak. Hau da, gmail kontu bat ireki zuten Android konfiguratzeko, baina ez dute kontua erabiltzen.

Ni ez naiz Google, Facebook eta halako multinazionalen oso laguna, baina erabiltzen ditut, (dituen arrisku eta onurak jakinda ). Gaur egun, bai Google eta bai Facebookek kudeatzen duten informazioa dela eta, edozein estatuk baina askoz ere botere gehiago dute, eta hau beldurgarria da, baina oraingo honetan ez nator gai honetan sartzera, baizik eta gmail kontua erabiltzearen onurak aipatzera. :) A zer kontraesana ezta? jaja. Gizakia beti tximu!

Gmail kontua erabiltzeak ekarpen hauek egiten dizkit niri:

- Nire kontaktuak beti eskuragarri ditut:

Android Gmailen ditugun kontaktuekin sinkronizatzen da, beraz, edozein momentutan (ordenadore baten aurrean gaudela) gure lagunen telefono zenbakia, emaila, kalea… kontsulta dezakegu. Gutxitan beharko dugu informazio hau ordenadore aurrean gauden bitarten eskuratzea, baina urtean behin mugikorrari bateria bukatzen zaio, lagun bati deitu behar diozu (kabina batetik, lanetik… :) ) eta ez duzu bere telefono zenbakia. Kasu honetan eskertuko duzu sinkronizazioa.

- Nire agenda beti eskuragarri dut:

Aspaldi agenda gisa Google Calendar erabiltzen dudala. Oso erosoa iruditzen zait. Egutegi ezberdinak egin daitezke (lanekoa, pertsonala) eta gainera beste Gmail kontuekin eguteki zehatz bat konpartitu edo jende guztiarentzat publiko egiteko aukera dago. Androiden Widget bat daukat pantaila nagusian eta orain ez zaizkit bilerak ahazten! edo bai? :)

- Zereginak ere, sinkronizatuak:

Gmail kontuan zereginak idazteko aukeratxo bat dago. Sinplea, baina erabilgarria. Orain arte ez zegoen Android sistemarekin sinkrozitzatzeko aukera, baina gaur bertan aplikaziotxo bat aurkitu dut eta oso ongi funtzionatzen du. Aplikazioak Gtasks izena du eta dohakoa da.

Honekin, Gmail kontua eta Android sistemari kea ateratzeko aukera izango

duzue!

Ikutu ikutu eta azkenean apurtu!

Bueno ba hain beste saltseatzeagatik nire HTC magica apurtu dut. Behintzat momentuz era bat hilda dago. 1.5 bertsioa neukan eta 1.6 bertsioko ROM bat instalatu nuen. Momentu horretaraino dana perfekto. Ondoren, root izateko tutorial bat jarraitzen hasi nitzen eta PUN! magic gabe geratu naiz.

Pizterakoan Vodafoneko logoan ataskatuta geatzen da. Ezin dut Recoveryra sartu ezta Fastbootera ere. Egun hauetan konpontzen  saiatuko naiz baina itxura txarra daka benetan.

Pena dexenten ematen dit baina,  momentuz ez dut intentziorik beste bat erosteko. Emuladorea instalatuko dut ordenadorean eta hori izango da hurrengo hilabetetan Androidekin izango dudan harremana.

Lastima

Hilabete batzuk Android batekin

Hilabete batzuk pasa dira HTC magic mugikorra eskuratu nuenetik. Denbora “luze” honetan aplikazio ugari instalatu probatu eta desinstalatzeko aukera izan dut.

Orokorrean gustora nago mugikor berriarekin baina gauza txar batzuk ere aurkitzen dizkiot. Zorionez, dana konpondu daiteke eta hona hemen aurkezten dizkizuedan aukerak.


- Bateria oso autonomia txikia.

Soluzioa: Ahal den neurrian, Wifi,  3G,  Bluetooth eta GPS konexioak itzalitak eduki. 3G konexioa deskonektau nahi ez badezue, 2G konexioak bakarrik erabiltzeko aukera gaitu. Modu honetan, egun oso bat (zorte askorekin bi) iraungo du bateria. Gainera, Toggle Setting aplikazioa instalatuz aukera asko kudeatzeko gai izango zarete; pantailaren intentsitatea, 3G, Wifi ,Bluetooth…

- Abiadura mantxoa: Egia esan hau ez zait beti gertatzen baina batzutan oso mantxo dijoa mugikorra.

Soluzioa: Task manager bat instalatu, martxan dauden eta erabiltzen ez zauden aplikazioak “hiltzeko”. Task manager asko probatu ditut baina nere ustez egokiena Athene Task Killer da, AutoKill eta Ignore listak sortzeko aukera ematen bait du. Bi lista hauek ondo konfiguratzen badira bateriaren iraupenan aldaketa nabarmena nabarituko da.

- Defektuzko teklatua mantxoa eta deserosoa da.

Soluzioa: Swiftkey teklatua instalatu. Momentu honetan Beta bertsioa da, baina oso ondo dijoa eta ez ditu ia errorerik. Honi esker denbora dexente irabaziko duzue mezuak eta emailak idazterako orduan. Bi abantail nabermen ditu.  Alde batetik letrak ez daude defektuzko teklatuan bezain juntu, bata bestearen artean milimetro batzuk  daude eta hau idazterako orduan asko eskertzen da. Bestalde, teklatua instalatzeko orduan, bidalitako SMSak irakurtzeko baimena eskatzen du. Zalantzarik gabe baiezkoa erantzun, ondorioz aplikazioa zuen idazteko erara moldatzen da.

- Defektuzko nabegatzailea motela eta deserosoa.

Soluzioa: Defektuzko nabegatzaileaz aparte, Dolphi Browser eta Opera mini probatu ditut. Nahiz eta biak oso aukera onak izan, Dolphin Browser da niretzat garailea.  Azkarra eta oso erosoa nabegatzeko orduan. Pena merezi du!!!

Swiftkey teklatua

Kriston aurkikuntza egin dut gaur goizean Andromeno web orriari esker. Androidentzako Swiftkey teklatua alegia. Ez dit inoiz konbentzitsu androidek defektuz ekartzen duen teklatua, oso motela eta ez dela batere erasoa iruditzen zait. Mezu edo email bat idazten nuen bakoitzean, akatsak ugari egiten nituen eta nire bizitzako minutu garestiak galtzen nituen :) .

Swiftkey teklatuarekin ordea denbora dexente irabazten da idazterako orduan. Momentuz Beta bertsioan dago baina nahiko egongorra dela itxura dauka. Instalazioa oso erraza da, applikazioa jeitsi ondoren Gaztelerazko hiztegia eguneratu eta instalatu behar duzue. Ondoren Swiftkey aplikazioak zuen mezuak irakurriko ditu (hautazkoa) eta zuen idazteko era aztertuko du etorkizunean emailak eta mezuak idazterako orduan laguntza baliagarri bat eskaintzeko.

Androideri aurkitu dizkiodan alde onak eta txarrei buruzko post bat prestatzen ari naiz eta teklatua alde txarretik alde onera pasako dut Swiftkey teklatuari esker.

Hemen uzten dizuet bi tekaltuen (Swiftkey eta defektuzkoa) konparaketa bat eta Swiftkey teklatuaren QR kodea.

Codigo_QR_Swiftkey

Zutagu sarean, Android taldea

logo_zutagu
Orain dela egun batzuk ezagutza partekatzeko zutagu sare soziala ezagutu genuen. Azken hilabeteetan sarean aurkitu dugun ekimen interesgarrienetakoa izan da sare sozial hau.

Pixkanaka jendea parte hartzen hasi da eta talde interesgarriak sortu dituzte. Ni talde batzuetan parte hartzen ari naiz. Hauetako bat, Adroid taldea da. Bertan, sistema eragile honen garatzaile zein erabiltzaile elkartu gara, gure zalantzak argitu eta ezagutza partekatzeko.

android

Momentu honetan 21 taldekide gara, eta nahiko “bizirik” gaude, bakoitzaren aurkezpena eta dokumentazioa zabaltzen.

Lehen dokumentazioa Teketen erabiltzailearen eskutik etorri da. Aplikazio interesgarrien aurkezpen polit bat zabaldu du.

Hemen duzue aurkezpena:

pdf

X-SIM Android edozein konpainia telefonikoarekin

Gaur egun badira mugikor dexente Android sisteman oinarrituta. Baina aske den mugikor bat (HTC adibidez) nahiko garestiak dira.  Dena dela, X-sim txartelari esker, Android plataforma erabiltzen duen mugikor bat edozein konpainiakin erabiltzeko aukera izango duzu.

Txartel hau gure konpainiaren txartelarekin batera txertatzen da mugikorrean. Honetarako, gure txartel originalari mozketa txiki bat egin beharko diogu.

Txartela non erosi daitekeen helbidea uzten dizuet. Ikusten dezutenez oso merkea da,  5,23 $ besterik gabe.

SIM

http://www.dealextreme.com/details.dx/sku.23988~r.75837106

10 Egun Androidekin


Jadanik 10 egun pasa dira, nire HTC magic eskuratu nuen egunetik. Android buruz hitz egiten nuen lehen postan, beharrezkoak diren aplikazioak aipatzen nituen.

Oraingo honetan, nahiz eta beharrezkoak ez izan, bizitza erraztuko diguten aplikazio batzuk aurkeztuko dizkizuet.

Barcode Scanner: Barra kodeak eta Bidi kodeak eskaneatzeko aukera. Gustoko duzuen liburu batekin tope egiten baduzue, bere barra kodea aplikazio honekin eskaneatu eta automatikoki google bitartez informazio ugari agertuko zaizue liburuari buruz. Adibidez, zuzenean erosteko aukera.

Shazam: Abesti batera mugikorra gerturtzerakoan, zein abesti den, norena eta zein diskoakoa den esango dizue.

Boundary Reminder: Aplikazio oso oso egokia ni bezalako despistatuentzat. GPS bidezko alarma bat da. Hau da, leku bat programatuz gero leku horretara iristerakoan alarma martxan jarriko da.

SMS Backup: Gure SMSen gmailen kopia bat egiten du SMS etiketarekin.

Advanced task killer Free: Zein aplikazio exekutatzen ari dira ikusi eta nahi duguna amaitzeko aukera ematen du.

TasKiller: Aurrekoaren berdina.

Lehen eguna Androidekin

HTC magic bat eskuratu dut. Orain arte ez dut diru asko gastatu mugikor batean. Egia esan, beti 0€ko mugikorrak eskuratu ditut. Dena dela, eta nire urtebetetzeak izan direla argudioarekin bigarren eskuko HTC magic bat erostea erabaki dut.

Ikaragarria iruditu zait Android sistemari esker gure esku ditugun aukerak. Mugikorra, mugikor soil bat izatea uzten dio, Ordenadore batean bihurtzeko, edo behintzat ordenadore batera gerturatzeko.

Gure gmail kontuaren bitartez, hainbat aplikazio sinkronizatuko dira. Emaila, agenda, kontaktuak… (Beldurra emanten du googleek hain beste informazio izatea)

Egun gutxi naramat sistema berrira ohitzen baina momentuz hemen duzue beharrezko edo interesanteak iruditu zaizkidan aplikazio batzuen lista:

Twidroid: Twitterrea konektatzeko. Mezuak bidali, irakurri… Oso ona.

SIM Checker: Aplikazio hau zure Sim txartela detektatzen du. Telefono mugikor bat eta email kontu bat eskatzen dizu. Honela, mobilean zure sim txartela ez den beste txartel bat sartzen badute, txartel horren telefono zenbakia eta mobilaren posizioa (GPS bitartez kalkulatzen du) iritsiko zaizu, aurretik aipatutako email kontura eta telefono zenbakira. Hau da, mobila galdu edo lapurtzen badizute laster aurkituko duzu non dagoen.

APNdroid: Software honi esker 3G desgaitu eta gaitzeko aukera izango duzu nahi duzun momentua. Honela, wfi ireki gune batera iristerakoan, 3Ga desgaitu eta wifi bitartez konektatu.

Place Directory: Aplikazio honek zure posizioa GPS bitartez kalkulatzen du, eta zure inguruan dauden banku, farmazia, gasolindegi, Hotelen… helbidea esaten dizu. Qype aplikazioak berdina egiten du, baina oraindik ez dut probatu.

Momentuz hauek dira nire iritziz lehen egunean instalatu beharreko aplikazioak. Aurrerago Android buruz berri gehiago ekarriko ditut, baina denbora behar dut probatu ahal izateko.