Semantic Tags proiektuaren aurkezpena EHUn

2009ko Informatikari Euskaldunen Bilkuran (IEB) Semantic Tags, nire karrera amaierako proiektua, aurkeztuĀ  eta blog honetan argitaratu nuen aurkezpena egiteko erabilitako PDFa.

Urte bukaeran ordea, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) aurkeztu nuen, honetarako, aurkezpen teknikoago bat prestatuz. Beraz, hona hemen aurkezpenerako erabilitako PDFa.

Dublin Core metadata creator

Internet geroz eta gehiago web semantikara gerturatzen ari da. Orain dela hilabete gutxi googelek adierazi zuen mikroformatuak kontutan hartuko zituela beraien bilaketetan.

Beraz, geroz eta garrantzitsuagoa da zuen web orrialdea kode egokia izatea. Hau lortzeko, modu erraz eta azkar bat, Dublin Core motako metadatuekin zuen web orrialdea osatzea da. Horretarako, Dublin Core metadata Creator aplikazio sinple honen bitartez zuen web orrialdearentzako beharrezkoa den kodea sortzeko aukera izango duzue.

Dublin Core metadatuak era desberdinetan adierazi daitezke. Nik aurkeztutako bertsio honek, era sinpleenan adierazten ditu. Dena dela, aurrerago osatuko dut web orrialdea aukera ezberdinekin.

Hemen duzue helbidea. Sortu Dublin Core metadatuak zuen orriarentzat!!!

http://www.egoitzgonzalez.com/dublincore