Wolfram Alpha bilatzailea

Aurkeztua izan da wolfram alpha bilatzailea. Bere autorea Stephen Wolfram matematikalari ospetsua da. Bilatzaile hau google eta beste bilatzaileak bezala ikaragarrizko datu basea du bere esku, baina beste bilatzaileekin konparatuz, datu baseaz baliatuz, erantzunak kalkulatzen ditu. Hau da, bilatzaileari galderak egin eta honek erantzungo dizu.

Galderak, mota ezberindekoak izan daitezke. Adibidez, zein eguraldi egingo duen zure herrian, edo zein altuera diferentzia dago Everest eta K2 mendien artean. Ikaragarrizko aurrera pauso bat da, eta googleri aurre egiteko tresna handia.

Momentuz ingelesez egin daitezke galderak eta oraindik asko garatu beharreko tresna bat da. Aipatu beharra dago, bilatzaile honen garatzaileek ez dutela etorkizunean wikipedia ala googleekin lan egitea baztertzen.

Pantaila kaptura honetan, “Who is Elvis” galderari, bilatzaileak emandako erantzuna ikusi dezakezue.

Bilatzailearen helbidea:

http://www.wolframalpha.com

Bloga: http://blog.wolframalpha.com/

Stephen Wolfram wikipedian: http://en.wikipedia.org/wiki/Stephen_Wolfram

Argmented Reality

Bueno ba teknologia baten berri eman nahi dut post honen bitartez. Momentuz ez dakit asko honi buruz, beraz denborarekin espero dut dokumentazio interesgarria txertatzea. Oraingo honetan bideo batzukin konformatu beharko duzue.

Argmented Reality edo Realidad aumentada teknolgia berri honekin ikaragarrizko gauzak egin ditzazkegu web cam bat eskura baldin badugu.

Zertan datza teknologia berri hau? Bueno ba laburbilduz, objetuak programatzen edo hobeto esanda diseinatzen dituzu (kotxeak,paisaiak, mostruak… ). Ondoren kodeketa baten bitartez bidi irudi bat, (“karratu txuriz eta beltzez” marraztutako karratu handi bat) lortzen da. hau orri sinple batean imprimatuz gero, eta gure web camarekin orrialdera enfokatuz gero, programatu dugun objetua gure pantailan bistaratuko dugu.

Horrelako objtuak diseinatu ahal izateko, VRML (Virtual Reality Modeling Language) beharrezkoa da.

Hemen utziko dizuet tutorial bat.

Eta gauzak argi geatzeko, begira ezazue bideo hauek:

Euskal Wikipedia (Udako ikastaroen informazioa. Informatika)

Izenburu honekin iritsi zait gaur atsaldean email bat nire posta ontzira. Ohartu naizenez, martxan dagoen proiektu interesgarri bat iruditzen zait Euskal Wikipedia. Beraz hemen uzten dizuet jasotako emaila udako ikastaroentzat.

——
Euskarazko Wikipedia gure hizkuntzan dugun entziklopedia askerik handiena da, 35.000 artikulutik gora dituelarik. Entziklopedia hau euskaraz dakigun guztiok elikatu eta hobetzeko aukera dugu,baita ondoren bertako edukiez profitatzeko aukera ere. Hori guztia, tresna honek oinarri duen wiki filosofiari buruz.

Wiki filosofia zertan datzan, nola manten daitekeen horrelako sistema baten kalitatea, taldean nola lan egin, eta proiektu honi eragiten dioten beste hainbat kontu aztertu eta azalduko dira antolatutako ikastaro honetan, teoria eta praktika uztartuz.

Euskarazko Wikipedian zein wikiekin oro har trebatu nahi baduzu, hoan iakstaro honi dagozkion ezaugarriak:
Data: 2009-07-23 — 2009-07-24
Tokia: Iruñea
Ordutegia: 9.00-14.00
Ordu kopurua: 10
Antolatzaileak:
UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO, arkitektoa, EHUko irakaslea
GALDER GONZALEZ, geologoa, paleoantropologian ikertzailea
ARKAITZ ZUBIAGA, informatikan ingeniaria, ikertzailea

Informazio gehiago jasotzeko: Euskal Wikipedia: wikilari izan nahi?

———

Animatzen zeate?

Xuxen instalatu openOffice 3.0 bertsioan

Nahiz eta prozesu erraz bat izan, arazoak izan ditut Xuxen euskarazko zuzentzailea, openOfficen nola instalatzeko informazioa aurkitzeko. Beraz, post hau idaztea aproposa iruditu zait.

OpenOffice 3.0 bertsioan, Firefoxen antzera, puginak instalatzeko aukera dugu. Beraz Xuxen modu horretan instalatuko dugu.

Lehenik euskarazko software deskargak egiteko errepositorio edo web bat gure esku dugula aipatu beharra dago. Honako hau da:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-20660/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/aurkib.html

Xuxen hemendik jeitsiko dugu.

Behin jeitsi dugula, bi klik bitartzez instalatuko dugu gure openOfficen.

Instalatu ondoren, aktibatu beharko dugu. Honetarako openOffice ireki eta herramientas => opciones => configuracion de idioma => idiomas

Bertan aukera bat dugu; idiomas predeterminados para los documentos
Ondoren hizkuntza aukeratuko dugu. Konturatu naizenez, openOfficeko interfazearen hizkuntzaren arabehera, modu ezberdinetan agertzen da euskara. Agertu daiteke, euskara, basque edo nire kasuan bezala basco (bai bai, basco Brekin! Harrigarria!)

Behin hau eginda, openOffice berrabiaratu eta jadanik xuxen instalatua izango duzue.

Dena dela, hemen duzue deskargatzeko, Ixa taldea eta Elekaren eskutik egindako eskuliburua.

Esku liburua

Nabegatzaileen fitxetan web orrialdearen logoa

Web berri bat egiten ari naiz, eta nabegatzailearen fitxan, web orrialdearen logoa azaltzea nahi nuen.

Kode hau txertatu behar da <head></head> etiketaren barnean

<link rel=”icon” href=”favicon.ico” type=”image/x-icon”>
<link rel=”shortcut icon” href=”favicon.ico” type=”image/x-icon”>

Irudia .ico extensiokoa izan behar du, eta 16x16ko tamainakoa. hau lortzeko Gimp erabili dezakezue. Gomendagarria da irudiaren izena favicon.ico izatea baina edozein izen onartzen du.

Gipuzkoa 2.0 programaren aurkezpena

“Gipuzkoa 2.0″ euskarazko kultura edukiak sustatzeko programa
Sustatu – Gipuzkoa.net ¦ 2008-04-03 ¦ 19:22 ¦ Kultura

Kultura edukiak formatu digitalean euskaraz sortzea nahiz zabaltzea eta kultura lan monografikoak edozein euskarritan argitaratzea bultzatzeko helburuarekin, proiektu eta jarduera kulturaletarako laguntzak emango ditu “Gipuzkoa 2.0″ programak.

Publizitatea

Gipuzkoa.net-ek zabaldu duenez, Diputatuen Kontseiluak 441.200 euro onartu ditu Gipuzkoa 2.0 programarako

Kultura eta Euskara Departamentuak Gipuzkoa 2.0 deritzan programa onartu zuen, eta bi lerro nagusitan bideratuko dira:

* Azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatzea edo argitaratzea.

Horiek Gipuzkoarako interesa duten kultura gaiei buruzkoak, liburu edo disko euskarrian edo jendartean hedatzeko balio duen besteren batean eginak, eta irabazi asmorik gabekoak izan behar dute. Horrelakoetarako diru laguntzetan 80.000 euro emango dira.

* Euskarazko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzetan 361.200 euro emango dira.

Lerro honetan kokatzen diren proiektuen edukiak honelakoak izan behar dute:

1. Honako gaiei buruzko edukietatik abiaturik, webguneak sortu, eguneratu edo/eta hobetzeko proiektuak egitea: euskara, musika, antzerkia, dantza, literatura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, kultura tradizionala, gaur egungo gaiei buruzko jakintza eta gogoeta arloa, eta antzekoak, ondare historiko-artistiko, etnografiko, dokumental edo museistikoa, betiere Gipuzkoarentzat interesgarriak gertatzen diren heinean.
2. Komunitate lokalei loturiko proiektuak sortu edo garatzea sarean.
3. Interneteko edukiak lokalizatu edo internazionalizatzea, jarduera esparru honetan interesgarriak badira.
4. Sare soziala garatzen laguntzen duten proiektuak egitea (software soziala, lankidetzarako tresnak eta gisakoak).

Aurtengo diru laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 2008ko maiatzaren 15ean bukatuko da.

Gipuzkoako Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzaei buruzko informazioa www.gipuzkoaeuskara.net webgunean.

by: www.sustatu.com

Ubuntu 9.4: JauntyJackalope askatuta

Gaur gure esku dugu Ubuntu 9.4: JauntyJackalope!

Nere ustez, aste bete itxoitea da egokiena. Dena dela, ezin baduzue itxaron AURRERA! instalatu baino lehenago irakurri orrialde hau.

Konsolatik 8.10etik 9.4era pasatzeko:

Alt+F2 eta honako hau idatzi “update-manager -d”

berri bat agertuko zaizue, eguneraketa bat eskuragarri duzuela esanez.