Amazon EC2 urte betez doainik I

Gero eta ohikoagoak bihurtzen ari dira zerbitzari birtualak, hau da, zerbitzari fisiko bat “zatitu” ondoren, bertan “instalatutako” zerbitzariak, hardware fisiko bakarrean zerbitzari ugari birtualizatuz. Interneten hainbat enpresa aurki ditzakegu urtean diru kantitate baten truke (Hardwarearen arabera) zerbitzari birtual bat eskaintzen digutenak.

Hau aukera egokia izaten da enpresa txikientzat edo teknologian saltseatzea gustatzen zaigunontzat. Nik, adibidez, askotan pentsatu izan dut zerbitzari birtual bat kontratatzean, baina oraingoz Dreamhost-en dudan hosting-arekin asetzen ditut nire beharrak. Nire bloga eta web orrialdea martxan ditut esaterako, eta panel erakargarri baten bitartez kudeatzen ditut.

Dena den, beti galdetu izan diot nire buruari nolakoa izango litzakeen nire zerbitzari propioa kudeatzea. Izan ere, gaur egun ezin dut zerbitzaria nik nahi dudan erara konfiguratu, hau dreamhost-ek egiten baitu. Baina, Amazon-i esker, probatxo batzuk egin ditzaket. Amaznon-en zerbitzari birtualak kontratatzeko aukera dago, eta hilabete batzuk dira zerbitzari mota bat (micro) doan edukitzeko aukera ematen dutela. Noski, doanik denez, bere mugak ditu, baina probatxo batzuk egiteko eta pixkanaka ikasten joateko nahikoa da.

Jadanik, nirea martxan daukat eta Ubuntu 10.04 LTS aukeratu dut sistema eragile gisa. Post hau idazten dudan momentuan, Apache instalatu berri izango dut, eta laster PHP+MySql instalatu eta Harrika taldearen web orria bertan sartuko dut.

Hurrengo postean zuen micro zerbitzaria nola kontratatu azalduko dut.

Doako zerbitzuaren xehetasunak:  http://aws.amazon.com/es/free/

Ubuntu One

Ubuntu-One

Orain arte Dropbox erabiltzen nuen nire dokumentu batzuk hodeian gordetzeko. Modu honetan, edozein momentutan edozein tresnarekin (PC-Mugikorra-tablet) dokumentu horiek eskuragarri nituen. Egia esan behar badut oso gustura nago Dropboxek eskaintzen didan zerbitzuarekin, baina Ubuntu One probatzen hasi naiz. Dakizuenez erosoago sentitzen naiz Software librearen munduan, nahiz eta Ubuntu One zerbitzua inplementatzen dituzten aplikazio eta sistema guztiak ez izan erabat libreak.

Ubuntu 11.04 bertsioan probatu dut eta nahiko gustura geratu naiz. Sistema eragilean integratuta datorrenez ez da ezer instalatu behar. Ubuntu One zerbitzuan erregistratzearekin nahikoa da.

Funtzionamendua Dropboxena bezalakoa da. Gure Home karpetan Ubuntu One izeneko beste karpeta bat dugu. Karpeta hau Canonicalek eskeintzen digun hodei zatitxoarekin sinkronitzatzen da, beraz bertan gordetzen dugun guztia hodeira igoko da. Bestalde, Ubuntu One karpetaren barnean ez dagoen beste karpetaren bat hodeira igotzeko aukera dago, beraz alde honetatik zerbitzua nahiko erosoa da.

Edozein ordenadoretik gure Hodei zatitxora sartu gaitezke https://one.ubuntu.com/ helbidearen bitartez. Esan beharra dago hasiera batean 5GBeko hodei zatitxoa izango dugula gure esku. Clouding Computer mundutxo honetan pixkana muturra sartzeko nahiko dela iruditzen zait.

Bestalde, mugikor eta tabletentzako Ubuntu One aplikazioa dago. Nire ustez puntu hau oso garrantzitsua da. Neretzako dokumentu edo argazki batzuk beti eskuragarri edukitzea oso garrantzitsua baita. Nik Android sistemarentzako dagoen Ubuntu One File aplikazioa probatu dut. Esan beharra dago Dropboxen web aplikazioa eta mugikor aplikazioa erabilgarriagoak direla, aukera gehiago baitituzte. Baina, denbora pixka bat eman beharko diegu Canonicaleko lagunei ezta? :-)

Esan bezala, Ubuntu One File aplikazioa pixka bat mugatua dela iruditu zait, baina egiten duena ongi egiten du, eta sinkronizazio munduan hau ez da gutxi.

Eta zer gertatzen da Windows sistema eragilea duten ordenagailuekin? Ba, momentu honetan, beta bertsio bat deskargatzeko aukera dago hemen. Nik bi ordenagailutan instalatu dut (biak XP), eta esan beharra dut sinkronizazioa ez dela burutu. Beraz… kk.

Laburbilduz

Ubuntu One zerbitzuak ongi funtzionatzen du Ubuntu Sistema eragilean. Windows sistema eragileko aplikazioarekin, ordea, ez dut zorte berdina eduki, baina ezin ahaztu beta bertsio bat dela.

Ubuntu One-eko Web zerbitzua eta Android sistema eragilearentzat Ubuntu One File aplikazioa pixka bat mugatua dela iruditzen zait baina bere eginkizuna ondo betetzen dute.

iPhone eta iPadentzako aplikazioa eskuragarri dago. Ez dut probatu ez baitut ez iPhoneik ezta iPadik ere.

Aipatu beharra dago, Ubuntu One Music zerbitzua badagoela. Lehen hilabetea dohainik da eta ondoren 3.99 $ ordaindu behar da hilero.

Bestalde, gure laster markak, kontaktuak eta Tomboyeko oharrak gure hodei zatitxoarekin sinkronizatzeko aukera dugu, baina hau beste post batentzat utziko dut.

Tutorial interesgarriak https://one.ubuntu.com/help/tutorial/ helbidean.

Sestaon 4. eta Elantxoben 8.

Aste buru honetako estropadak erdixka atera zaizkigula esa dezakegu. Larunbatean Sestaon, nahiko txukun arraun egin genuen eta 4. postua lortu genun. Igandean ordea, ezin mantendu aurreko eguneko maila, nahiz eta itsasoa nahiko bare egon, gogor ordaindu genun albotatik zetozten olatuak eta 8. postura jeitsi ginen.

Sailkapen nagusian 5. gaude. Aste buru honetan estropada bakarra izango dugu.

KAE liga Sestao eta Elantxoben

Aste buru honetan bi estropada izango ditugu. Larunbatean Sestaon eta Igandean Elantxoben arituko gara. Pasaden asteko 5. postua hobetu nahi dugu edo behintzat posizio hori mantendu.

Egia esan, haste buru polita aurkezten da. Larunbatean ez ditugu itsaso zakarraren mehatxuak jasan beharko, baina igandean agian bai, beraz edozein egoeraren aurrean arraun egiteko prest egon beharko dugu :) .

Hona hemen estropada bakoitzaren datuak:

2. jardunaldia

Data: 2011-06-25
Lekua: Sestao (Bizkaia)
Mota: Erlojupekoa (3 kale, 4 luze)
Dosirra: http://www.liga-arc.com/data/portal/docs/dossier/iberia.pdf

3. jardunaldia

Data: 2011-06-26
Lekua: Elantxobe (Bizkaia)
Mota: Linean (4 kale, 4 luze)
Dosierra: http://www.liga-arc.com/data/portal/docs/dossier/elantxobe1.pdf

Luankon bostgarren

Trintxerpe Bus
Atzo Luankon izan ginen KAE ligaren bigarren mailako lehen estropadan. Itsaso zakar – zakarra zegoen, batez ere aize asko egiten zuelako, beraz ez zen egun aproposa arraunketarako eta are gutxiago guretzat.

Goizeko 6:30 hasi genun bidaia, eta bost ordu ondoren Luankora iritsi ginen. Bazkaldau, kafetxo bat hartu eta berokoeta egin ondoren uretara! www.todoremo.com web orrian gure ligara zuzenduta dagoen foro bat dago. Bertan estropada irabazteko faboritoak Ondorru, Getaria, Elantxobe eta Colindres izango zirela zioten eta asmatu dute. Dena dela, ez dugu etsiko eta saiatuko gara azken tanda horretan sartzen.

Momentuz, lehen estropadan bostgarren, beraz sailkapen nagusian bostgarren 8 punturekin.

Club Tiempo Puntos
Busturialdea – Elantxobe 21.54:00- 12
Getaria – Viveros San Anton 22.03:62- 11
Ondarroa A.E. 22.07:10- 10
SEAT – Colindres 22.08:66- 9
Trintxerpe Funeraria Vascon. 22.44:00- 8
Raspas A.E. 23.01:30- 7
Naturhouse – Mundaka 23.13.36- 6
Hibaika A.E. 23.14:54- 5
Donostiarra (B) 23.15:34- 4
10º San Pedro 23.27:50- 3
11º Lutxana A.E. 23.41:16 2
12º C.N. Luanco 23.49:02- 1

Larunbatean hasten gara

Larunbat honetan asiko dugu denboraldi berria. Oraingoan KAE ligaren bigarren mailan arituko gara. Hilabete asko eta egunero ordu dexente entrenatu ondoren ilusioarekin hasiko dugu abentura berri hau.

KAE ligaren lehen mailara igotzea gustatuko litzaiguke. Zaila izango dela argi dago, baina ilusio handia duen jende berria dugu taldean, beraz azken unerarte ez dugu etsiko!

Esan bezala, lehen estropadaren datuak:

Data: 2011-06-18
Lekua: Luanko (Asturias)
Mota: Binakako erlojupekoa (2 kale, 4 luze)


Ikusi mapa handiagoa

Android: Zergatik erabili gmail kontu bat ?

Baditut lagun batzuk, Adroid sistema eragilea duen mugikorra erosi dutenak, baina gmail kontua erabiltzen ez dutenak. Hau da, gmail kontu bat ireki zuten Android konfiguratzeko, baina ez dute kontua erabiltzen.

Ni ez naiz Google, Facebook eta halako multinazionalen oso laguna, baina erabiltzen ditut, (dituen arrisku eta onurak jakinda ). Gaur egun, bai Google eta bai Facebookek kudeatzen duten informazioa dela eta, edozein estatuk baina askoz ere botere gehiago dute, eta hau beldurgarria da, baina oraingo honetan ez nator gai honetan sartzera, baizik eta gmail kontua erabiltzearen onurak aipatzera. :) A zer kontraesana ezta? jaja. Gizakia beti tximu!

Gmail kontua erabiltzeak ekarpen hauek egiten dizkit niri:

- Nire kontaktuak beti eskuragarri ditut:

Android Gmailen ditugun kontaktuekin sinkronizatzen da, beraz, edozein momentutan (ordenadore baten aurrean gaudela) gure lagunen telefono zenbakia, emaila, kalea… kontsulta dezakegu. Gutxitan beharko dugu informazio hau ordenadore aurrean gauden bitarten eskuratzea, baina urtean behin mugikorrari bateria bukatzen zaio, lagun bati deitu behar diozu (kabina batetik, lanetik… :) ) eta ez duzu bere telefono zenbakia. Kasu honetan eskertuko duzu sinkronizazioa.

- Nire agenda beti eskuragarri dut:

Aspaldi agenda gisa Google Calendar erabiltzen dudala. Oso erosoa iruditzen zait. Egutegi ezberdinak egin daitezke (lanekoa, pertsonala) eta gainera beste Gmail kontuekin eguteki zehatz bat konpartitu edo jende guztiarentzat publiko egiteko aukera dago. Androiden Widget bat daukat pantaila nagusian eta orain ez zaizkit bilerak ahazten! edo bai? :)

- Zereginak ere, sinkronizatuak:

Gmail kontuan zereginak idazteko aukeratxo bat dago. Sinplea, baina erabilgarria. Orain arte ez zegoen Android sistemarekin sinkrozitzatzeko aukera, baina gaur bertan aplikaziotxo bat aurkitu dut eta oso ongi funtzionatzen du. Aplikazioak Gtasks izena du eta dohakoa da.

Honekin, Gmail kontua eta Android sistemari kea ateratzeko aukera izango

duzue!