EZ GALDU ZURE KODEA. SNIPT WEB PLATAFORMA Gist ERABILI

Ez galdu zure kodea, Snipt web plataforma erabili postaren bitartez Snipt aurkeztu nuen. Ondo funtzionatzen duen plataforma da, baina garatzaileak Spam-arekin arazoak ditu. Post hau idazten ari naizen momentuan, Spam horri aurre egiteko, plataforman izena ematen duen orok 5€ ordaindu behar ditu. Gero, dirua itzultzeko eskaera egin eta 5€ak berreskuratzen dira, baina prozesu hau ez […]

Error type 3 Error: Activity class {} does not exist

Android Studio bidez, aplikazioa konpilatu eta exekutatzerako orduan errore hau jaso dut. Error type 3 Error: Activity class {} does not existError type 3 Error: Activity class {} does not exist Berez, errorea luzeagoa da, baina lerro hau da garrantzitsuena. stackoverflow-en, soluzio bat baino gehiago aurki daitezke. http://stackoverflow.com/questions/20915266/error-type-3-error-activity-class-does-not-exist http://stackoverflow.com/questions/22155938/android-studio-gets-package-name-wrong-when-running-apk/25602161#25602161 http://stackoverflow.com/questions/19670607/error-type-3-activity-class-does-not-exist Nire soluzioa horien tarteko bat […]

Aplikazioa motel abiarazten da

Android-Studio 2.0 bertsioa erabiltzean, kodea konpilatu eta exekutatzerako orduan (RUN) aplikazioa motel abiarazten bada ez larritu. IDEaren arazoa da. Zehazki “Instan Run” aukerarena. Nire gomendioa, jaramonik ez egitea, eta “Instant run” aukera erabilzen jarraitzea da. Nahiz eta, lehen exekuzioan aplikazioa mantxoago abiarazi, ondorengo konpilazioak askoz azkarragoak dira eta merezi duen aukera bat dela uste dut. […]

Ez galdu zure kodea. Snipt web plataforma erabili

Gaur ezagutu dut Snipt web orrialdea. Oso erabilgarria iruditzen zait eta jadanik nire baliabideen loturen artean aurkitu dezakezu nire kontua. Snipt askotan erabiltzen dugun kodea txoko batean gorde eta modu erraz batean berreskuratzeko aukera ematen digun plataforma da. Gainera, publikoak diren besteen kode zatiak ere ikusi eta erabili daitezke. Orain arte, Evernote erabiltzen nuen, eta ez zan […]

Activity batean ActionBar ezkutatu

Ohikoa izaten da activity batean ActionBar-a ezkutatu nahi dugunean honako kodea erabiltzea: ActionBar actionBar = getActionBar(); actionBar.hide();ActionBar actionBar = getActionBar(); actionBar.hide(); Activity-a Activity klasetik hedatzen duenez ez dago arazorik, baina AppCompatActivity-tik eratorria baldin bada nullPointerException bat jasoko dugu lerro horietan. Kode zuzena honako hau da: getSupportActionBar().hide();getSupportActionBar().hide(); Berriro agertzea nahi bada: getSupportActionBar().show();getSupportActionBar().show(); Horrekin nahikoa.

Proba bat da

Este es un post de pruebas para el foro. este es un link en el párrafo. Este es un elemento de una lista con un link Este es otro elemento de la lista sin link

Apache, MariaDB eta PHP zerbitzari batean instalatzen

  Zalantzarik gabe Apache, MariaDB (MySQL-ren fork bat) eta PHP zerbitzari batean instalatzeko modu azkarrena Xampp instalatzea da. Baina, oraingoan, software bakoitza banaka nola instalatu daitekeen eta egin beharreko konfigurazioa azaltzea nator. Zerbitzaria: Ubuntu Server 14.04 LTS Oharra: Zerbitzaria VirtualBox-en instalatuta baldin baduzue, probak egiteko makina birtuala sare lokalaren barnean konfiguratzea egokiena  litzake. Horretarako “Virtuabox-en instalatutako makina […]

VirtualBox-en instalatutako makina birtuala sare lokalean konfiguratzen

VirtualBox-en instalatutako makina sare lokalean konfiguratzen badugu, gure ordenagailu fisiko eta makina birtualaren arteko komunikazioa burutzeko aukera izango dugu, Adibidiez, makina birtuala web zerbitzari bezala probak egiteko erabili daiteke. Nire kasuan Ubuntu Server 14.04.03 LTS bertsioa daukat instalatuta. Jarraitu beharreko pausoak. Makina birtualaren ezarpenetan sartu -> Sarea. Bertan, “Hona erantsita” atalean NAT izango dugu aukera lehenetsi […]

Guifi.net sarea eta DSS2016ek bultzatutako Ping proiektuaren barnean hitzaldia

Guifi.net sarea, enpresa eremuan, jendartean eta erakundeetan berrikuntza eta balio erantsia sortzeko aukera eskaintzen duen azpiegitura.   Konferentzian, Guifi.net sarearen eta Ping, sarea hedatzen laguntzeko proiektu irekiaren aurkezpena egingo dira. Horretarako, sarean parte hartzen duten bertako pertsonez gain, Kataluniako Guifi.net fundazioko kideak ere egongo dira bertan. Guifi.net-ek darabilen bazterketarik gabeko, partekatze ekonomian, ondare komuna, gardentasuna […]

Apple-ek ezezkoa eman dio FBI-ri

  Sarean norbanako eskubideak geroz eta urriagoak diren garai hauetan, albiste interesgarri baten aurrean aurkitu gara. Jakina da, gure gailuetan ditugun datuak zifratzeko eskubidea dugula. iOS, Android, Linux eta Mac OS bezalako sistemek zifraketa modu erraz batean gaitzeko aukera eskaintzen dute. iPhone-en kasuan, gailua desblokeatzeko Zenbaki sekretua 10 aldiz baino gehiagotan gaizki sakatuz gero, bertan dauden datu […]