Amazon EC2 urte betez doainik I

Gero eta ohikoagoak bihurtzen ari dira zerbitzari birtualak, hau da, zerbitzari fisiko bat “zatitu” ondoren, bertan “instalatutako” zerbitzariak, hardware fisiko bakarrean zerbitzari ugari birtualizatuz. Interneten hainbat enpresa aurki ditzakegu urtean diru kantitate baten truke (Hardwarearen arabera) zerbitzari birtual bat eskaintzen digutenak.

Hau aukera egokia izaten da enpresa txikientzat edo teknologian saltseatzea gustatzen zaigunontzat. Nik, adibidez, askotan pentsatu izan dut zerbitzari birtual bat kontratatzean, baina oraingoz Dreamhost-en dudan hosting-arekin asetzen ditut nire beharrak. Nire bloga eta web orrialdea martxan ditut esaterako, eta panel erakargarri baten bitartez kudeatzen ditut.

Dena den, beti galdetu izan diot nire buruari nolakoa izango litzakeen nire zerbitzari propioa kudeatzea. Izan ere, gaur egun ezin dut zerbitzaria nik nahi dudan erara konfiguratu, hau dreamhost-ek egiten baitu. Baina, Amazon-i esker, probatxo batzuk egin ditzaket. Amaznon-en zerbitzari birtualak kontratatzeko aukera dago, eta hilabete batzuk dira zerbitzari mota bat (micro) doan edukitzeko aukera ematen dutela. Noski, doanik denez, bere mugak ditu, baina probatxo batzuk egiteko eta pixkanaka ikasten joateko nahikoa da.

Jadanik, nirea martxan daukat eta Ubuntu 10.04 LTS aukeratu dut sistema eragile gisa. Post hau idazten dudan momentuan, Apache instalatu berri izango dut, eta laster PHP+MySql instalatu eta Harrika taldearen web orria bertan sartuko dut.

Hurrengo postean zuen micro zerbitzaria nola kontratatu azalduko dut.

Doako zerbitzuaren xehetasunak:  http://aws.amazon.com/es/free/

Nor da Anonymous?

‘We are Anonymous. We are Legion. We do not forgive. We do not forget. Expect us.’ (Gu anonimoak gara. Gu gara lejioa. Ez dugu barkatzen. Ez dugu ahazten. Erne!) Hau da hacktibista berezi hauen lema.

Hacktibista internazionalek osatutako mugimendua da Anonymous. Anonimoak dira, ez daukate liderrik eta parte hartzaile kopurua zehaztezina da. Ez dira alderdi politiko jakin baten jarraitzaileak, eta beren ideologia gardentasunean eta justizian oinarritzen da.

Horregatik, etikoki zalantzazkoak diren jokabideak dauzkan edozein gobernuren edo erakunderen aurka zuzendu ditzakete erasoak, eta Internet dute gudu zelai: ordenagailu bat arma gisa erabiliz, foro, chat eta sare sozialen bitartez komunikatu eta antolatzen dituzte ekintzak.

Taldea 2003 urtean sortu zen, baina 2010ean lortu zuen benetako ospea, gobernuek pirateriaren aurkako legeak gogortu zituztenean. Orduan, erasoak zorroztu eta PayBack Operazioa abiatu zuen Anonymous mugimenduak. Geroztik, halako ekimen gehiago ere jarri dituzte martxan, baina garrantzitsuena Operation Avenge Assange (Assange Mendekatu Operazioa) izenarekin ezagutu duguna da. Azken kasu honetan, Wikileaks erakundearen aurka ari ziren gobernu eta enpresak izan ziren biktima; esate baterako, Amazon, Paypal, MasterCard edo Suitzako PostFinance bankua.

Facebook sare sozialaren aurkako eraso bat prestatzen ari zirela ere jakinarazi zuten iragan abuztuan, Anonymous osatzen dutenak ez baitaude sare sozial honen pribatutasun politikarekin ados, ezta beraien esku duten informazioaren kudeaketa moldearekin ere. Dena dela, momentuz ez omen dute aurrera segiko ekintzarekin.

Baina, guda zibernetiko hau, hacktibismoa, zertan datza? Esan genezake badituela hainbat fronte. Batetik, beste zenbait gizarte mugimenduk eta elkartek urraturiko borroka ildoekin bat egiten dute, eta hauek deituriko manifestaldietan, elkarretaratzeetan, aldarrikapenetan eta protestetan ere parte hartzen dute. Bestetik, Sarean barrena ere zabaltzen dute euren ideologia, eta foroak nahiz sare sozialak baliatzen dituzte gobernuen aldetiko injustiziak argitara atera eta kontzientziak astintzeko. Ekintza ildo horiei gehitzen zaizkie, hirugarrenik, gobernu nahiz enpresen aurka zuzen-zuzenean bideratutako erasoak, DDOS izenarekin ezagutzen diren erasoak hain zuzen. Jopuntuan dituzten konpainien web orrialdeak bertan behera uzten dituzte, galera ekonomikoez gain korporazio hauen ospea eta izena kaltetuz. Gogoratu, adibidez, joan den ekainean Espainiako Polizia Nazionalak bere webgunearekin izandako buruhausteak.

DDOS eraso hauek edozeinek, anonimoki, munduko edozein puntutatik aurrera eraman ahal izateko dohainik deskarga daitekeen programa bat garatu du mugimenduak. Gogoratu, edozein izan daiteke Anonymous.

Informazioa gehiago: http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1833

Ubuntu One

Ubuntu-One

Orain arte Dropbox erabiltzen nuen nire dokumentu batzuk hodeian gordetzeko. Modu honetan, edozein momentutan edozein tresnarekin (PC-Mugikorra-tablet) dokumentu horiek eskuragarri nituen. Egia esan behar badut oso gustura nago Dropboxek eskaintzen didan zerbitzuarekin, baina Ubuntu One probatzen hasi naiz. Dakizuenez erosoago sentitzen naiz Software librearen munduan, nahiz eta Ubuntu One zerbitzua inplementatzen dituzten aplikazio eta sistema guztiak ez izan erabat libreak.

Ubuntu 11.04 bertsioan probatu dut eta nahiko gustura geratu naiz. Sistema eragilean integratuta datorrenez ez da ezer instalatu behar. Ubuntu One zerbitzuan erregistratzearekin nahikoa da.

Funtzionamendua Dropboxena bezalakoa da. Gure Home karpetan Ubuntu One izeneko beste karpeta bat dugu. Karpeta hau Canonicalek eskeintzen digun hodei zatitxoarekin sinkronitzatzen da, beraz bertan gordetzen dugun guztia hodeira igoko da. Bestalde, Ubuntu One karpetaren barnean ez dagoen beste karpetaren bat hodeira igotzeko aukera dago, beraz alde honetatik zerbitzua nahiko erosoa da.

Edozein ordenadoretik gure Hodei zatitxora sartu gaitezke https://one.ubuntu.com/ helbidearen bitartez. Esan beharra dago hasiera batean 5GBeko hodei zatitxoa izango dugula gure esku. Clouding Computer mundutxo honetan pixkana muturra sartzeko nahiko dela iruditzen zait.

Bestalde, mugikor eta tabletentzako Ubuntu One aplikazioa dago. Nire ustez puntu hau oso garrantzitsua da. Neretzako dokumentu edo argazki batzuk beti eskuragarri edukitzea oso garrantzitsua baita. Nik Android sistemarentzako dagoen Ubuntu One File aplikazioa probatu dut. Esan beharra dago Dropboxen web aplikazioa eta mugikor aplikazioa erabilgarriagoak direla, aukera gehiago baitituzte. Baina, denbora pixka bat eman beharko diegu Canonicaleko lagunei ezta? :-)

Esan bezala, Ubuntu One File aplikazioa pixka bat mugatua dela iruditu zait, baina egiten duena ongi egiten du, eta sinkronizazio munduan hau ez da gutxi.

Eta zer gertatzen da Windows sistema eragilea duten ordenagailuekin? Ba, momentu honetan, beta bertsio bat deskargatzeko aukera dago hemen. Nik bi ordenagailutan instalatu dut (biak XP), eta esan beharra dut sinkronizazioa ez dela burutu. Beraz… kk.

Laburbilduz

Ubuntu One zerbitzuak ongi funtzionatzen du Ubuntu Sistema eragilean. Windows sistema eragileko aplikazioarekin, ordea, ez dut zorte berdina eduki, baina ezin ahaztu beta bertsio bat dela.

Ubuntu One-eko Web zerbitzua eta Android sistema eragilearentzat Ubuntu One File aplikazioa pixka bat mugatua dela iruditzen zait baina bere eginkizuna ondo betetzen dute.

iPhone eta iPadentzako aplikazioa eskuragarri dago. Ez dut probatu ez baitut ez iPhoneik ezta iPadik ere.

Aipatu beharra dago, Ubuntu One Music zerbitzua badagoela. Lehen hilabetea dohainik da eta ondoren 3.99 $ ordaindu behar da hilero.

Bestalde, gure laster markak, kontaktuak eta Tomboyeko oharrak gure hodei zatitxoarekin sinkronizatzeko aukera dugu, baina hau beste post batentzat utziko dut.

Tutorial interesgarriak https://one.ubuntu.com/help/tutorial/ helbidean.

Trintxerpeko jaiak 2011!

Hurrengo astean hasiko dira trintxerpeko jaiak eta aurten inoiz baino potenteagoak datoz!

Lehen mailako bertsolari eta kontzertuak izango dira Gudarien enparantzan.

UZATILAK 15 OSTIRALA

Diskofesta!

UZTAILAK 16 LARUNABTA

Lauroba
Des-Kontrol
Hesian

UZTAILAK 17 IGANDEA

Bertso saioa “bikoteka”

Unai Iturriaga eta Amets Arzallus
Jon Maia eta Xebastian Lizaso
Jokin Labayen eta Arkaitz Oiarzabal “Xamoa”

Gai jartzailean Haritz Kazabal izango da

Trintxerpeko jaiak 2011

Google+. Oraingoan bai?

Sare sozialen “merkatuan” muturra sartzeko beste saiakera bat egiten ari da Google. Beste post batean komentatu nituen Googlelek egindako beste saiakerak. Oraingoan Google+ sare soziala aurkezten digute, eta uste dut oraingo honetan proiektua aurrera atera daitekeela. Dena dela, oso zaila izango du facebooki aurre egitea. Lehengo egunean irakurri nuen gaur egun 700 milioi erabiltzaile dituela. Hau da, erabiltzaile aaaaaasssssskooooooo!!! :)

Baina, zertan datza Google+ sare soziala? hainbat zatitan banatzen da:

Circles

Nahi duzun jendearekin gauzak elkarbanatzeko. Gure sare sozialetan lagun asko ditugu, baina batzutan lagun batzuekin bakarrik elakarbanatu nahi ditugu gauza zehatz batzuk, beraz, aukera honekin, gure “taldetxoak” egiteko aukera izango dugu. Diaspora sarean adibidez, aukera hau lehen egunetik gaituta dago, eta alderdi bezala definitzen dira taldetxoak.

Argazkiak

Aukera oso ona dirudi. Argazkien pribatasuna konfiguratu daiteke, nahi ditugun lagunekin elkarbanatzeko. Gainera, argazkiak editatu daitezke. Badirudi Facebooken argazkien sistemaren antzekoa dela, baina aukera gehiagorekin.

Hangout: Taldeko bideo txata

Hemen nobedadea, taldean sartzeko era da. Bideo txat batean sartzeko ez duzu gonbidapen bat jaso behar. Erabiltzaile bakoitzak bere egoera aukeratzen du, eta egoeraren arabera taldean sartu zaitezke edo ez. Hau da, egoera “disponible” baldin bada, taldean sar zaitezke arazorik gabe.

Sparks:

Liburutegitxo bat dela esand ezakegu. Gaiaren arabera antolatuta. Bertan, bideoak, argazkiak artikuluak… aurki ditzakegu.

Mugikorra:

Google+ sarera mugikorraren bidez sartzeko aukera dago. Androidentzat dagoen aplikazioa instalatu eta probatu dut. Benetan oso oso ondo dijoa! http://www.google.com/mobile/+/

Huddle

Taldeetan mezuak bidaltzeko. Hau da, edozein momentutan taldee barruan dagoen jendearen arteko mezuak irakurri eta idatzi daitezke. Interesgarria koadrilan komunikatzeko.

Beraz, ikusten duzuenez Google+ek oso itxura ona dauka. Nire ustez sare sozial hau aurrera aterako da, batez ere bi arrazoi sinpleengatik:

- Ez dago gauza berririk, besterik gabe jendeak nahi duena dauka.

- Aukera guztiak garatutak daude. Hau da, ez dute Google+ sare sozial berria atera, eta etorkizunean izango dituen aukerak albiste baten bitartez adierazi. Aukera guztiak garatu eta sarea martxan jarri dute! Modu honetan, erabiltzailearen lehen inpresioa benetan oso ona da.

 

Twitter bidez irakurtzen ari naizenarengatik euskaldunen artean azkar zabaltzen hasi da! orain euskarazko interfazea garatzea da hurrengo pausoa!

Iturria: Geeksroom.com

Sestaon 4. eta Elantxoben 8.

Aste buru honetako estropadak erdixka atera zaizkigula esa dezakegu. Larunbatean Sestaon, nahiko txukun arraun egin genuen eta 4. postua lortu genun. Igandean ordea, ezin mantendu aurreko eguneko maila, nahiz eta itsasoa nahiko bare egon, gogor ordaindu genun albotatik zetozten olatuak eta 8. postura jeitsi ginen.

Sailkapen nagusian 5. gaude. Aste buru honetan estropada bakarra izango dugu.