¡Ni roja ni hostias! ¡ROJIGUALDA!

Halabedi irratiak pasaden igandean jokatutako munduko futbol txapelketaren finalaren erretrasmisio berezi bat egin zuten irratiko tabernatik. Jende mordo bat bildu zen zuzenean partida ikusteko. Hona hemen Bideo txiki bat eta partida osoa entzuteko helbide zuzena:

http://www.halabedi.org/araba-home-othermenu-10/32-la-tos-de-medianoche/825-bereziak-podcast

espaaholandacolor web

Partida amaitzerakoan polizia protagonista izan zen, tabernara sartuz. Informazioa gehiago honako helbidean:

http://www.halabedi.org/euskal-herria/17-suelta-la-olla/826-gure-gorroto-guztia-algara-batean-kabitzen-da

Trintxerpeko jaiak

Hurrengo astean Trintxerpeko jaiak hasiko dira eta hau da Trintxerpeko gazte asanbladak antolatutakoa:

OSTIRALA 16 Kontzertuak 23:00etan

Skakeitan, Kaleginez eta Roll Over

LARUNBATA 17 Kontzertuak 23:00etan

Harrika eta theElirium tremendos (Deliriun tremens taldearen abestiak)

IGANDEA 18 Trintxerpeko I. Bertso jaialdia 18:00tan

Jon Maia, Aitor mendiluze, Mantxi, Sarriegi, Irazu, agirre

Gai jartzailea: Haritz Kasabal

Hau guztia Txoznagunean ospatuko da Gudarien enparantzan. Anima zaitez!!!

trintxerpeko jaiak

Uso de Twitter con fines de activismo

Post honekin liburuen kategoria irekiko dut. Hemendik aurrera irakurri eta interesgarriak iruditu zaizkidan liburuen berrri izango duzue.

Kasu honetan, DigiActive-ek egindakoa aurkezten dizuet. “La guía DigiActive para el uso de Twitter con fines de activismo”.

Nahiko interesantea iruditu zait. 26 orrialde dira beraz momentu batean irakurtzen da.

Deskargatu PDF formatoan: [ "La guía DigiActive para el uso de Twitter con fines de activismo"]

euskalmapa.com web orrialdea

Nire azkeneko postean OpenStreetMap proiektua eta honi buruz Andoainen izandako bilkura aurkeztu nuen. oraingo honetan eta hildo berdina jarraituz euskalmapa helbidearen berri eman nahi dut. Helbide honek “Euskal Herrian OpenStreetMap, munduko mapa kolaboratibo librea, bultzatzeko ekimena” da.

Orrialde honetan, orain arte egindakoaz gain, zure herriko mapa egiteko laguntza aurkituko duzu.

Hemen duzue larunbatean Andoaineko bilkuran macmikel-ek egindako aurkezpenaren diapositibak.

Software Librearen aldeko sinadura bilketa

Izenburuak argi adierazten duenez, Software librearen aldeko sinadura bilketa bat hasi da sarean.

Besterik gabe hemen duzue helbidea eta bere edukia:

http://www.softwarelibreanahidugu.org/

————

1. Software Libreak, berdintasuna, partehartzea eta solidaritatea sustatzen dituelako eta mundu zuzenago bat sortzen laguntzen gaituen tresna bat delako.
2. Giza garapena, jakintzaren gizartea eta berrikuntza teknologikoa bultzatzen dituelako, Teknologi Berrietara guztion sarrera erraztuz.
3. Jakintzaren elkarbanatzean oinarritzen delako, ekonomikoki errentagarriagoa delako (lizentziak doakoak dira) eta lekuko enplegua sustatzen duelako.
4. Librea delako (edozeinek erabili eta hobetu dezake) eta estandar publikoak eta formatu irekiak erabiltzen dituelako.
5. Independentzia teknologikoa ahalbitzen duelako eta, software pribatuak ez bezala, edozein enpresak hartu ditzakeen erabakietara lotuta egotea saihesten duelako (adibidez, Microsoft).

Guzti honengatik, ondokoa eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari eta beste Euskal Administrazio Publikoei:

1. Pertsonek Administrazioarekin dituzten harreman guztietan, Software Librea era aktiboan bultzatzea eta sustatzea.
2. Software Librearen erabilera erakunde publiko guztietan eta gizartearen arlo guztietan ezartzea.
3. Guztion zergekin hornitutako aurrekontu publikoa, gizartearen onerako, Software Librearen garapenean inbertitzea.
4. Software Librearen esanahia gizartean zabaltzea eta bere abantaila eta onura anitzak hedatzea.
5. Jende guztia programa libreen erabileran hezitzea, bereziki eskola heziketan.
6. Lekuko enplegua eta independentzia teknologikoa bultzatzea, Software Librearen garapenean erabiltzaile komunitatearekin eta lekuko enpresekin aktiboki lan eginez.
7. Teknologi Berriekin erlazioa duten aurrekontuen esleipenen inguruan eta gai hauei buruz egindako ekintzei buruz era garden eta aktiboan informatzea.

———