Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz

Online bidezko kurtso interesgarri bat hasiko.  24 orduko kurtsoa izango da nahiz eta maiatzaren 3an hasi eta 28an amaitu. Bertan PHP eta MySQLren arteko lotura aztertuko da. Gainera irakasle modun Gorka Julio Hurtado (Teketen) izango da, beraz esku honetan egongo zaretela bermatzen dut.

Helburuak

  • PHP lengoaia ezagutu eta web dinamiko sinple bat egiteko gai izatea da.
  • Programazio egitura nagusiak aztertu eta PHP lengoaiaren funtzio arruntenetan oinarrituko da ikastaroa.
  • Hauek menderatu ondoren lengoaiaren funtzio sakonago eta zehatzagoetara ekingo zaio.
  • MySQL datu baseak erabiltzen eta honen oinarrizko funtzionamendua ere ikasiko dira.

Edukiak

1. modulua: PHP lengoaiaren aurkezpena eta sintaxia.

2. modulua: Kate eta fitxategien lan egiteko funtzioak.

3. modulua: Objektuei zuzenduriko programazioa PHPn eta datu baseak.

4. modulua: Cookiak, saioak eta datu base atzipen bateratua.

Informazio gehiago hemen.

Informatikari Euskaldunen VII. bilkura

Maiatzak 7, Donostiako Teknologi Elkartegiako Eraikin nagusian izango da infomatikari Euskaldunen VII. bilkura. Hemen uzten dizuet egitaraua. Ikusi dezakezutenez, bertan parte hartuko dut.

9:30 etan Markatzaile sozialen hobekuntza posibleen inguruan lantzen ari naizen karrera amaierako proiektuaren aurrerapen bat izango duzue. Nire proiektua, sematags (semantic tags) izena du, eta scuttle sisteman integratzen saiatzen ari naiz, gero www.bildu.net markatzaile sozialean ezartzeko.

Esan bezala, momentuz egiteraua uzten dizuet, eta egun batzuk barru nire aurkezpenari buruz informazio gehiago igoko dut.

IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar
2009ko Maiatzaren 7a
Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko dugu 2009an. 14 urte beraz Informatikaren ingurukoak aitzaki hartuta, elkarrekin lanean ari garela eta elkarrekin egoteko tartetxoa hartzen dugula.
Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu eta ohi bezala, bilkuran gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango ditugu.
Azken bi edizioetan bezala UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean arituko gara Bilkura honen antolakuntzan.
Lekua: Donostiako Teknologi Elkartegiako Eraikin nagusia
Nori zuzendua: Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar, eta abar.

Gainontzeko Informazioa
SARRERA
Aurtengo ekitaldiaren izenburua IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar izango da.

Teknologiaren kontzeptuak hainbat jakintza-arlo biltzen ditu, eta, horien artean, batez ere azken urteotan izandako garapenagatik, telekomunikazioak paper garrantzitsua betetzen du gure gizartean. Izan ere, informazioaren eta komunikazioen teknologiak (IKT) edo baliabide telematikoak gaur egun bizi garen Ezagutzaren edo Informazioaren Gizartearen oinarri dira.

Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoia da, eta honen bitartez edonork informazioa lortu, banatu eta prozesa dezake edonon, edonoiz. Internet ohikoa den gizarte honetan, ezinbestekoa bihurtu zaigu gure arteko komunikazioan, eta enpresetan baliabide estrategikoa da. Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik aparte ikusi.

Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu. Batetik, arlo horretan izandako esperientzien berri ematea litzateke gure asmoa. Bestetik, ohi bezala, euskaraz garatutako softwarea aurkeztea ere nahi genuke.

Bilkuran aukera ezin hobea izango dugu teknologia kontu horien inguruko egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatzeko.

Azken bi edizioetan bezala UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean ari gara Bilkura honen antolakuntzan.
EGITARAUA
Aurreko ekitaldietako arrakasta eta harrera ona ikusita, programaren egitura aurreko edizioetan jarraitutakoaren berdintsua izatea pentsatu da.

08:15-08:45

Harrera eta izen-ematea

08:45-09:00

Jardunaldien aurkezpena

09:00-10:00

Lehenengo hitzaldi-saioa. Ikerketa eta semantika

09:00 Euskararako hizkuntza teknologiak batuz: AnHitz proiektua
Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa)

09:30 Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak
Arkaitz Zubiaga (UNED) eta Egoitz Gonzalez (UPV/EHU)

10:00-11:00

Bigarren hitzaldi-saioa. Teknologia aurreratuak eta enpresa

10:00 IP telefonia: Komunikabideen iraultza
Jon Bonilla (Irontec)

10:30 Mugak (geografia eta Euskal Herria kontestu teknologikoan)
Luistxo Fernandez (CodeSyntax)

11:00-11:30

Atsedenaldia/kafea

11:30-13:30

Komunikazioak. Saio paraleloak (bakoitza: 20 minutu)

Esperientziak eta proiektuak

IKASYS proiektua: Ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa
Maite Gomez eta Oihan Odriozola (Ikastolen Elkartea)
Arraytxiki Web Lab: Txikia handi
Haritz Rodriguez (Kazetaria, Arraytxiki Web Laborategiko arduraduna, Euskaltube.com guneko sortzaile eta kudeatzailea)
Morfeo-EzWeb: Interneteko sarrera-orri pertsonalizatuak, software librean
Josu Azpillaga (CodeSyntax)
Union proiektua. Fagor Etxetresnak Koop. Elk.-an elkarreragingarritasuna ahalbideratuko duen ingurune baten sorkuntza.
Jon Kepa Gerrikagoitia (Mondragon Unibertsitatea), Gorka Saratxaga (Comercio Electronico B2B2000) eta Jon Mikel Intsausti (Fagor Etxetresnak Koop. Elk.)
Ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea
Asier Sarasua (Badihardugu Euskara Elkartea)
Buruxkak, UEUren liburutegi digitala. Iparrorratza Orientazio-Zerbitzua.
Karmele Artetxe eta Ireide Arriolabengoa (UEU)
Aplikazioak

Mugitu.com
Joseba Alberdi, Endika Esteibar (Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak, UPV/EHU)
Pootle: itzulpenak web bidez egiteko aplikazioa
Julen Ruiz (Librezale taldea)
Zientzia eta teknologiarako hizkuntza arteko web-bilatzailea
Xabier Saralegi eta Maddalen Lopez de Lacalle (Elhuyar Fundazioa, I+G+B saila)
Sarean Zer? Interneteko berriak lotzeko baliabidea
Gregorio Hernandez (Eleka ingeniaritza linguistikoa)
Ikasplay: jolas hezitzaileak
Francisco Bodego (Ikasplay, S.L.)
13:30-15:30

Bazkaria

15:30-17:30

Gizartea, kultura eta artearen gaineko eragina

15:30 Mahai ingurua: Komunikabide idatzien etorkizuna
Eli Pombo (Argia), Berria/Hitza (Iker Balentziaga), Maite Ubiria (Gaur8/Kazeta.info)
Moderatzailea: Gorka Julio (Elurnet, UEU)

16:30 Artea eta teknologia berriak