Google Buzz, sare sozialak bereganatzeko azken aurreneko saiakera

Azken urte hauetan sare sozialak, kontrol sozial bat erraz eskuratzeko tresna bilakatzen ari dira. Askotan jendearen ez jakintasuna dela eta, publikatu behar ez diren argazki, textu, informazio… publikatzen dira, eta nahi ez dugun jendearen eskuetara (kasu honetan begietara) iristen da. Horregatik, hain garrantzitsuak dira sare sozialak multinazionalentzat. Bertan, jendearen gustuak ezagutu eta propaganda pertsonalizatu bat eskeintzeko aukera ematen dute hainbat enpresei.  Beraz, informazioa = $ asko.

Sare sozialen sorrera baino lehenago, informazio honen jabe bakarra, (behintzat informazio gehiengoaren jabea) google enpresa zen. Bere bilatzaile potenteari esker, jendeak zer nahi zuen jakiteko aukera zuen. Ahalmen hau handitzen joan zen, tresna berriak (dohainik) kaleratzen zituen ahala, Gmail, Gcalendar, Greader, Gmaps… Nahiz eta ahalmen hori gaur egun bere esku jarraitzen duen, pertsonei buruzko beste informazio garrantzitsu bat sare sozialetan kudeatzen da. Facebook eta Twitter sare sozialak erosteko hainbat sahiakeren porrota jasan ondoren, bere bide propioa egiteko erabakia hartu zuen.

buzz

Google Wave arrakasta gutxirekin kaleratu ondoren, Googole Buzz, microblogging zerbitzu motako tresna aurkezten digute.  Honen bidez, gure egoera, argazkiak bideoak edo gustoko ditugun helbideak gure lagunekin partekatu ditzazkegu era erraz batean. Gainera, googleren beste tresnekin (youtube, picasa…) erraz integratzeko aukera dago. Honekin zuzeneko konpetentzia egiten dio Facebook, Twitter eta FriendFeed motako sareei. Gainera, Buzz tresna, gure Gmail kontuan integratuta dago, beraz ez gara inun erregistratu behar. Bestalde, mugikorreko bertsioa (iPhone eta Android), oso potentea izatearen itxura dauka.  Hauekin erabiltzaleak baimendu ezkero, Buzzak zein tokitik idazten ari diren ikusteko aukera dugu. Ez hori bakarrik, gure mugikorrarekin ahotsa grabatu eta Buzz mezu batean bidaltzeko aukera dugu, mugikorrean mezuak idazteko zailtasuna sahiestuz.

Horretaz aparte, Mountain View-eko enpresak esan duenez, estandar irekien alde apostua egingo dute, beraz edozeinek aplikazioak sortzeko aukera izango du.

Ez dakit zein izango den Buzz tresnaren etorkizuna, baina argi dago ez dela izango sare sozialen kontrola bereganatzeko Googleren azken saiakera.

Nire kasuan, Gmail kontu bat dudanez, Buzz trena erabiltzeko aukera daukat eta nire perfila bisitatzeko eta nire jarraitzaile izateko aukera duzue:

http://www.google.com/profiles/aldakur

Nik "Big brotheren"parte hartzen dut


Azken urte hauetan oso ezagunak egin dira realiti motako telebista programak. Morboa, edo kuriosidadea dela eta, erakargarria egiten zaigu jende talde baten eguneroko bizitza ikustea, beraiek gu ikusi gabe. Baina, zein puntutaraino bigilatuak gaude gu? ordenadoreak eta telefono mugikorrak gure eguneroko bizitzarenztat tresna arruntak bilakatu dira azken urte hauetan. Interneten nabigatzen ari garenean, era anonimo batean gaudela uste dugu, baina… EZ DA HORRELA!

Esate baterako, google bilatzailea erabiltzen dugun bakoitzean gure bilaketekin batera IP helbidea erregistratua geratzen da googleeko datu base batean. Nik IP dinamiko bat dut! pentsatuko duzue. Baina, google bilatzailea erabili baino lehenago (edo ondoren) zuen gmail kontura sartzen bazarete, zuen izen eta abizenak “salatzen” dituzue. Beraz aipatutako datu base horretan IP helbidea zuen izen eta abizenak ordezkatuko dute.

Nik hainbat web orrialde ditut sarean, eta hauen “kontrola” egiteko googleek eskeinitako google analytics tresna erabiltzen dut. Bertan informazio asko eskuratzen dut nire web orrialdeen bisitariei buruz. Zein herritik sartu diren (Donosti, Bartzelona, New York…), zein hitz idatzi dute nabigatzailean nire web orrialdera iristeko, zein web orrialdetik datozen, zenbat denbora egon dira web orrialdea bisitatzen eta honekin batera, beraien softwareari buruzko informazio ugari.

Bestalde, gaur egungo azken mugikorrei esker, momentu oro GPS bitartez konektatuak gaude, beraz segungunduro gure posizioaren berri ematen ari gara. Nori? eta nik zer dakit! agian inorri! agian GPSren erregistroan gelditzen gara grabatuak eta premia baldin badute agitzen dutenek erregistro hori atzitu eta nik zer dakit zertarako erabili dezaketen!.

Internetera bueltatuz, gure email guztia eskaneatua izaten da, (Birusen kontrako borroka dela diote), baina emailak birusen bila eskaneatuak izaten badira, irakurtzen al dituzte nire emailak? Normalean eskaneo hori software berezi batek egiten du, baina ara! gmail kontu bat baldin baduzue, begiratu zuen email alboan. Propaganda duzue ez? eta ara ze kasualitatea propaganda eta emailaren edukiaren arteko harremana oso estua dela jeje.

Guzti honekin, adierazi nahi dut, XXI. mendean, sarearen mendean, berdintasunaren mendean, askatasunaren mendean, geroz eta lotuagoak gaude.

Ni (erabiltzaile arrunta), nire web orrialdeak bisitatzen duten jendeaz informazio ugari lortzen dut. Hau dana nire eskuen artean izateko aukera baldin badut, zer ez dute izango izan behar ez dutenek.

Gmail posta eta ezizenak

Oraingo honetan gmail posta elektronikoak eskeintzen digun aukera interesgarri bat aurkezten dizuet. Gure postan ezer konfiguratu gabe, ezizenak erabiltzeko aukera daukagu. Hau da, zuen posta helbidea nireizena@gmail.com baldin bada. Ezizen bezala, nireizena+proiektuak@gmail.com erabili dezakezue.

Azken helbide honetara bidalitako mezu guztiak, zuen benetako postara iritsiko dira. Hau da, nireizena@gmail.com helbidera.

Erabilpen interesgarriak aurkitzen dizkiot aukera honi. Eman dezagun A, B eta C motatako web orrialde pertsonalak dituzula. bakoitzari helbide elektroniko desberdina emateko aukera duzue, nireizean+A@gmail.com, nireizean+B@gmail.com, nireizean+C@gmail.com, baina benetan korreo bakarra erabiltzen duzue.