Google & sare sozialak: Round 3

Denbora asko darama googleek sare sozialetan aurrea hartu nahian, baina argi dago ezin duela Facebookekin eta Twitterrekin. Lehenengo Google Wave zerbitzua atera zuen, gero Buzz, eta bi proiektu hauetan porrot egin ondoren “+1″ zerbitzua atera du. Momentu hauetan, egoera esperimentalean dago beraz denbora piskatxo bat pasa beharko da benetako eragina ikusteko.

Baina zertan datza zerbitzu berri hau?

Googleek bilatzaile efiziente bat egiteagatik lortu zuen arrakasta, beraz ildo horretatik jarraitzea erabaki du (erabaki ona iruditzen zait). Jakina da, Googleen bilaketen lehen postuetan ateratzeko, bilatzailearen algoritmoak aukera asko aztertzen dituela (izenburua, deskribapena, hitz gakoak…) eta oraingo honetan beste garrantzitsu bat izango du, “+1″ aukera hain zuzen ere. Googleen bilaketa bat egiten dugunean, emaitza bakoitzaren ondoan “+1″ ikonoa agertuko zaigu. Botoi hau Facebookek duen “gustukoa dut” botoia bezalakoa izango da, beraz, bertan klikatuz gero, bilaketaren emaitza hori gustokoa duzula adierazten duzu. Modu honetan, web orrialde batek geroz eta “+1″ gehiago izan, geroz eta lehenago agertuko da googleen emaitzetan. Gainera, norberaren Google Profileean agertuko da erregistratua.

Hona hemen “harrika” hitzaren bilaketa baten emaitza, eta emaitza batzutan “+1″ aukeran klikatu ondoren nire Google profilak duen itxura berria:

 



 

 

Esan bezala, fase esperimental batean dago, baina probatzeko aukera erraza da.

1 -Googleen laborategira joan eta “+1 button” aukera gaitu (join this esperiment).
2- Google.com helbidera joan eta behean eskubi aldea dagoen “Google.com in English” gainean klikatu.
3- Disfrutatu zerbitzu berria!

Informazio iturria: http://www.elandroidelibre.com/2011/03/google-fusiona-buscador-y-red-social-con-su-nueva-opcion-1.html

Debekua! XXI. mendeko legeen gakoa

Gaur egun, kasu askotan baliagarriak ez diren eta urte asko duten legeen menpe gaude. Horregatik, aspaldi heldu zen legea moldatzeko garaia. Hortan dabiltza munduko gobernu guztiak, baina beti bezala beraien interesei begira sortzen dituzte lege berriak. Hau da, arazo baten aurrean debekua hartzen dute oinarri. Ezin da erre, baina tabakoa saltzen dugu, natura zaintzeko kotxea etxean utzi, baina ez dugu garraio publiko gehiago jarriko, eta gaur egun jende guztiaren ahotan dagoen Sinde legea. Ezin dituzu pelikulak eta musika internetetik deskargatu, beraz web orrialdeak itxiko ditugu.

Azken lege honi buruz nire kasu partikularra azalduko dut. Musika eta pelikulen kontsumitzailea naiz. Etxea diskoz josita dut eta ordenagailuan pelikula batzuk ditut. Dena dela, ez naiz denbora osoan deskargak egiten dituen pertsona. Musika talde bat asko gustatzen zaidanean diska originala erosten dut, adibidez Habeas Corpus taldearen azkeneko diska erosi dut.

Dena dela, spotify instalatuta daukat eta bertan badut inoiz erosiko ez nuen musika. Adibidez Shakiraren Waka Waka abestia, edo Laddy Gaga Chillout bertsioan.

Zinemaren arloan ordea, egia esan behar badut ez dut inoiz DVD original bat erosi, baina hilabetean behin zinemara joatea gustatzen zait. Bestalde, astean pelikula bat edo bi jeisten ditut telebista botatzen duen zaborra alde batera uzteko. Dena dela, jeisten ditudan pelikula horiek denbora entretenigarri bat pasatzeko erabiltzen ditut, baina zineman ikustea ez zait inoiz burutik pasa. Ez zait iruditzen merezi dutenik. Hau da, Sinde legea aplikatzen bada eta web orri asko ixten badituzte, pelikula horiek ez ditut ikusiko eta kitto.

Negozioaren modeloa XXI. mendera moldatu behar da eta ez XXI.mendean gobernuen interesetara.

Laburbilduz, Sinde legea martxan jartzen bada ez ditut diska gehiago edo pelikula gehiago erosiko, musika gutxiago entzun eta pelikula gutxiago ikusi baizik.

Bestalde, ezin dugu ahaztu, lege honi esker gobernuei komeni ez zaien ideologi zehatz batzuetara zuzenduta dauden orriak bereala itxi egingo dituztela. Hau da, kalean ideologia zehatz bat edukitzea kriminalizatua dago gaur egun, eta Sinde legeari esker, sarean dauden edukiak ere kriminalizatuak izango dira.

Pentsatzea debekatuta, eztabaidatzea debekatuta… Adierazpen askatasuna debekatuta

Zozketaren emaitza! Diaspora sare sozialarentzat

Esan bezala Diaspora sare sozialean gonbidapen bat jasotzeko zozketa egin dut. Dena dela, eta bideoan ikusiko dezuten bezala, Txopik email baten bidez bere bost gonbidapenak erabiltzeko aukera nuela esan zidan beraz, SEI IRABAZLE DITUGU!

Hona hemen bakoitzak zuen zenbakia (iruzkinen ordena errespetatuz)


0 Iker
1 Goretti
2 Iñaki Agirre
3 Nagore Vega
4 Andoni
5 Sabueso
6 Ikerib
7 Xaxa
8 JGabiMark
9 Pil4f
10 Josu
11 Mikel
12 Baltuna
13 Bihar
14 Gari
15 Arantza San Sebastian
16 Joserra
17 Koldo

Hemen dituzue irabazleak


6 Ikerib
10 Josu
5 Sabueso
0 Iker
12 Baltuna
9 Pil4f

Firefox europan txapeldun!

firefox vs ie

StatCounter-en arabera Firefox Europan erabiltzaile gehien dituen nabigatzailea da gaur egun. Hain zuzen ere, erabiltzaileen % 38.11k Firefox aukeratzen du nabigatzeko.

Dena dela, siliconnew-ek dioen bezala, Firefoxen garaipen honetan
Chrome nabegatzaile berriaren “laguntza” izan du, Internet Explorerreko erabiltzaile asko Chrome-ra pasa baitira. Nire ustez aipagarria da, Firefoxen eboluzioa eta nola pixkanaka pixkanaka jendearen ordenadoreetan bere txokoa lortu duen, baina ezin dugu Chrome alde batera utzi. Denbora labur batean erabiltzaile asko beraganatzea lortu du eta honen atzean Google egoteak asko lagundu du. Jende guztiak ez ditu software librearen oinarriak ezagutzen baina Google ezagutzen dute eta estima diote.

Lainoaren lehen sustoa

delicious_logos

Hil honetan erabiltzaile askori hileak puntan jarri dizkion albiste bat zabaldu da. Bazirudien Delicious itxi egin behar zutela.

Ezagutzen ez duzuenentzat, Delicious, zuen laster markak online izateko aukera ematen duen zerbitzu bat da. Gainera, nahi izanez gero, laster markak beste erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera ematen du. Beraz, albistea zabaldu denean jendea urduri jartzen hasi da, beraien laster markak galtzeko beldur bait zeuden.

Azkenean, dena susto batean geratu dela dirudi. Komunikatu baten bitartez, Yahook adierazi du bere intentzioa ez dela zerbitzua bertan bera uztea, saltzea baizik.

Honekin espero dudana da jendea konturatzea gure informazio guztia lainoan uztearen arriskuez. Oraingo honetan laster marka batzuez ari gara, baina agian hurrengo batean Google docs edo Facebook-etaz hitz egingo dugu, eta argi dago gure dokumentuak ez ditugula galdu nahi. Ala bai?

by: http://120linux.com/delicious-cierra/

Diaspora sare sozial deszentralizatua

Diaspora logo

Orain dela gutxi Diaspora izeneko sare sozial deszentralizatuaren berri izan nuen. Baina zer da sare sozial deszentralizatua? Bere izena dioen bezala ez dago zerbitzari nagusi baten menpe. Esate baterako, gaur egungo sare sozialak zentralizatuak dira. Hau da,  Facebookera igotzen dugun informazioa Facebook dituen zerbitzarietan gordetzen da, eta guzti hau ikusi ahal izateko Facebookeko zerbitzarietara konektatu behar gara.

Honek dakartzan arazo handiena informazioaren pribatusuna da. Hau da Facebookera argazki bat igotzen dugunean, beraien zerbitzarietara bidaltzen ari gara argazkia eta ondorioz argazki horren jabetza galdu dugu. Ez dakigu Facebookek zer egingo duen argazki horrekin!

Arazo honi aurre egiteko New Yorkeko 4 ikasle lanean jarri dira eta Diaspora izeneko sare sozial deszentralizatua garatzen ari dira.  Hau da, gure informazioaren jabe izango gara. Nola egiten da hau? Ikasle hauek Diaspora sarearen kodea askatuko dute, beraz kode hori deskargatu eta gure zerbitzari propioan instalatzeko aukera izango dugu. Modu honetan, jendea gure profila bisitatzen duenean gure zerbitzarira konektatzen dira eta esan bezala gu gara gure zerbitzariaren edukien jabe.

Noski, zerbitzari propioa kontratatu eta Diaspora instalatu ahal izateko ezagutza minimo batzuk izan behar dira, horregatik www.wordpress.org bezalako plataforma bat sortzeko asmoa dute, non bere zerbitzari propioa izan ez nahi duen jendea Diaspora sarean sartzeko aukera izango du.

Bestalde, Twitter eta Facebookekin integrazioa izango duela aipatu dute, beraz benetan aukera polita iruditzen zait Diaspora sarea.

Informazio gehiago: http://www.joindiaspora.com

Google bidez bilaketa eguneratuak egin

Azken aldin asko ari naiz Google kritikatzen, baina esan beharra dago gauza onak, edo behintzat eraginkorrak, ere dituela. Hauetako bat zalantzarik gabe bere bilatzailea da.

Askotan, zerbait “berria” bilatu nahi dugunean ez dugu ezer lortzen, Googleen lehen emaitzetan agertzen diren web orrialdeak “zaharregiak” direlako.  Dena dela, orain dela hilabete batzuk bilatzailearen itxura pixka bat aldatu zuten eta aukera gehiago gaitu zituzten. Modu honetan bilaketa bat definitu dezakegu, emaitzaren lehen postuetan Googleek indexatutako (bere datu basean gordetako) azken orriak agertzeko.

Hau egiteko era, oso erraza da. Lehenik bilaketa normala egin eta ondoren ezkerreko panelean “Aukerak erakutsi” botoilan sakatu eta indexazio dataren arabehera bilaketaren emaitzak ordenatzeko aukera izango duzue.

Beste aukera “politago” bat &as_qdr aldagaia erabiltzea da. Hau erabiltzeko era honakoa da:

Lehenik bilaketa normala egin eta ondoren, helbide barraren bukaeran &as_qdr= aldagaia idatzi. Aldagai honi balio batzuk eman behar dizkiogu. Hauek dira jaso ditzazkeen balioak, bilatzen ari garen indexazio dataren arabehera:

&as_qdr=dn (n egun kopuruak dira)

&as_qdr=wn (n aste kopuruak dira)

&as_qdr=mn (n hilabete kopuruak dira)

Adibide bezala aurreko bilaketa berdina egingo dut, baina emaitzean Googleek azken astean indexatutako orriak ikusi nahi ditut bilaketaren lehen postuetan. Beraz, helbide barran honakoa idatzi beharko nuke:

” http://www.google.es/search?q=Pekka+Himanen&ie=utf-8&oe=utf-8&aq=t&rls=org.mozilla:eu:official&client=firefox-a&as_qdr=w1




Google Chrome OS laster gure artean

Hilabete gutxi barru izango dugu gure artean Googlelek egindako Sistema eragilea.  Dena dela, ez da gaur egun ezagutzen ditugun sistema eragileak bezalakoa izango. Google Chrome OS hodeiean oinarritutako lehen sistema eragilea izango dela esan dezakegu.

Googleek prestaturiko aurkezpen bideo bat utziko dizuet sistema eragile honen funtzionamendua zertan datza hobeto ulertzeko.

Nahiz eta oraindik ofizialki ez den kaleratu, saretik bertsio ez ofial bat jeisteko aukera dago. Dena dela hori beste post batean argituko dut nola egin.

Momentuz eta nahiz eta oraindik probatu ez dudan arren, irakurri dudan informazioarengatik nire lehen inpresioa azalduko dut.

Ordenadorea piztu eta bakarrik 4 segundu behar dira sistema eragilea kargatzeko. Hau ia ezinezkoa iruditzen zait, 4 segundu!!! Honekin bezero bat irabazi dute! Orain bertan instalatu nahi dut!!! BAINA KONTUZ!!! Dana ez da hain ederra izango. Orain ulertuko duzue zergatik. Google Chrome OS kargatzen denean, logeatzeko gure gmail kontua eta pasahitza eskatzen digu. Behin logeatu garela, googleen Chrome internet nabigatzailea kargatzen da. Hau gaur egun ezagutzen dugu nabigatzailearen oso antzekoa da. Desberdintasun bakarra ikono batzuen bitartez zuzenean youtube, picasa,gmail… sartzeko aukera dugula.

Beraz azken finean Google Chrome OS internet nabegatzaile bat da. Googleen iritziz ordenadorearen aurrean gauden %90 denbora interneten ibiltzeko erabiltzen dugu. Baina ze gertatzen da orduan %10 horrekin? ba Googleren ikus puntutik ez du ezertarako balio. Hau da,  gure argazki, dokumentu eta gainontzeko fitxategi pertsonalak  hodeiean (interneten) gordeta izan behar ditugu.

Eta zer gertatzen da internet sarbiderik gabe Google Chrome OSean logeatzen baldin bagara? Zas!!!! errorea emango du eta zure portatilean gastatutako 500€ ak ez dute ezertarako balio.

Eta Pen drive batean dudan fitxategi bat ireki nahai badut? Zas!!! ezingo duzu ireki.

Behintzat hau da gertatuko dana gaur egun Google Chrome OSri buruz daukagun informazioan oinarritzen baldin bagara.

Beraz, momentuz ez zait batere baliagarria iruditzen sistema eragile berria hau. Ideia ona izan daiteke baina sistema eragile bat izateko pixka bat murriztuta dagoela iruditzen zait. Horregatik nire ustez aukera ona izan daiteke Google Chrome OSrekin batera Ubuntu instalatuta egotea. Honela, ordenadorea interneten ibiltzeko bakarrik pizten badugu, Chrome OS kargatu dezakegu eta gauza gehiago egiteko asmoa baldin badugu Ubuntu.

Hala ta guztiz ere, Googleek aspaldi uko egin zion bere esaldi famatuari “Don´t be evil”, beraz ondo irakurri beharko ditugu erabiltzeko baimenak.