Ubuntu 10.04 Instalatuta!

Atzo gauean instalatu nuen Ubuntu 10.04. Instalazioa oso azkarra izan zen (20 minutu gutxi gora behera) eta lehenengo inpresioa oso ona izan da. Ez ditut driverrekin arazoak izan eta dana primeran funtzionatzen du.

Dena dela, instalazioa bukatu bezain pronto Que hacer después de instalar Ubuntu 10.04 LTS con un script posta jarraitu dut. Gainera, jadanik gure esku dugu 10.04 bertsioaren manuala (ingelesez).

Manuala: hemen.

Bideo bat nobedadeekin (gazteleraz):

DropBox, Hodei konputazioan lehen pausoa

dropboxPixkanaka hodei konputazioari buruz informazio gehiago eskuratzen ari naiz eta oraingo honetan aplikazio interesgarri bat azalduko dut. Bere izena DropBox da eta gure dokumentuak hodeiean gorde eta edozein ordenagailuarekin sinkronizatuta egoteko aukera ematen du.

Zer esan nahi du Hodeiean gordetzea? besterik gabe guk kudeatzen ez dugun eta internet bidez atzigarria dugun disko gogor batean gure informazioa gordetzea hain zuzen ere. Horregatik beti esaten dudan gauza bera esango dut oraingo honetan ere, EZ GORDE INFORMAZIO PERTSONALA HODEIEAN!

Zer esan nahi du edozein ordenagailuarekin sinkronizatua egotea? ba edozein ordenagailutik dokumentu horiek irakurri eta editatu daitezkeela.

Hodei konputazioari buruz informazio gehiago nahi baduzue irakurri dezakezue ondorengo posta. Bestalde, DropBox aplikazioaren abantailak azaltzen jarraituko dut.

Edozein motatako dokumentuak gorde ditzazkegu DropBox-eko zerbitzarian. Horretarako kontu bat sortu behar dugu eta 2 GB lortuko ditugu. Zer egin espazio honekin?

- Edozein ordenadoretik atzigarriak izan nahi ditugun dokumentuak gorde.

- Dokumentuak publiko egiteko aukera dugu eta hauei lotuta dagoen helbide bat lortu, honela lagun bateri email bidez bidali diezaiokezu dokumentuaren helbidea jeisteko. (suposatu dezakegu dokumentu handia dela eta email bidez ezin dela erabili)

- Mila aukera gehaigo…

DropBox kontu bat sortu nahi baduzu, ondoko helbidea erabili eta 250 MB espazio gehiago lortuko duzu!

https://www.dropbox.com/referrals/NTY3MDQ4Mzg5

Semantic Tags proiektuaren aurkezpena EHUn

2009ko Informatikari Euskaldunen Bilkuran (IEB) Semantic Tags, nire karrera amaierako proiektua, aurkeztu  eta blog honetan argitaratu nuen aurkezpena egiteko erabilitako PDFa.

Urte bukaeran ordea, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) aurkeztu nuen, honetarako, aurkezpen teknikoago bat prestatuz. Beraz, hona hemen aurkezpenerako erabilitako PDFa.

Tuenti euskaraz, katalanez eta galegoz

Atzo irakurri nuen albistea eta gaur konfirmatu dut nire Tuentiko kontua kontsultatzerakoan. Tuenti sare-sozialaz euskaraz, katalanez, galegoz, ingelesez eta gazteleraz disfrutatzeko aukera izango dugu.

Dakizutenez, orain arte ingelesa eta gaztelera ziren aukera bakarra. Honen inguruan, erabiltzaileek denbora dexente zeramaten hizkuntza aukera gehiago eskatzen.

Irakurri dudanez, Tuentiko administratzaileekin euskaraz, katalanez eta galegoz kontaktuan jartzekio aukera dago. Forgatu beharko dugu egia den ala ez.

tuenti

Nik "Big brotheren"parte hartzen dut


Azken urte hauetan oso ezagunak egin dira realiti motako telebista programak. Morboa, edo kuriosidadea dela eta, erakargarria egiten zaigu jende talde baten eguneroko bizitza ikustea, beraiek gu ikusi gabe. Baina, zein puntutaraino bigilatuak gaude gu? ordenadoreak eta telefono mugikorrak gure eguneroko bizitzarenztat tresna arruntak bilakatu dira azken urte hauetan. Interneten nabigatzen ari garenean, era anonimo batean gaudela uste dugu, baina… EZ DA HORRELA!

Esate baterako, google bilatzailea erabiltzen dugun bakoitzean gure bilaketekin batera IP helbidea erregistratua geratzen da googleeko datu base batean. Nik IP dinamiko bat dut! pentsatuko duzue. Baina, google bilatzailea erabili baino lehenago (edo ondoren) zuen gmail kontura sartzen bazarete, zuen izen eta abizenak “salatzen” dituzue. Beraz aipatutako datu base horretan IP helbidea zuen izen eta abizenak ordezkatuko dute.

Nik hainbat web orrialde ditut sarean, eta hauen “kontrola” egiteko googleek eskeinitako google analytics tresna erabiltzen dut. Bertan informazio asko eskuratzen dut nire web orrialdeen bisitariei buruz. Zein herritik sartu diren (Donosti, Bartzelona, New York…), zein hitz idatzi dute nabigatzailean nire web orrialdera iristeko, zein web orrialdetik datozen, zenbat denbora egon dira web orrialdea bisitatzen eta honekin batera, beraien softwareari buruzko informazio ugari.

Bestalde, gaur egungo azken mugikorrei esker, momentu oro GPS bitartez konektatuak gaude, beraz segungunduro gure posizioaren berri ematen ari gara. Nori? eta nik zer dakit! agian inorri! agian GPSren erregistroan gelditzen gara grabatuak eta premia baldin badute agitzen dutenek erregistro hori atzitu eta nik zer dakit zertarako erabili dezaketen!.

Internetera bueltatuz, gure email guztia eskaneatua izaten da, (Birusen kontrako borroka dela diote), baina emailak birusen bila eskaneatuak izaten badira, irakurtzen al dituzte nire emailak? Normalean eskaneo hori software berezi batek egiten du, baina ara! gmail kontu bat baldin baduzue, begiratu zuen email alboan. Propaganda duzue ez? eta ara ze kasualitatea propaganda eta emailaren edukiaren arteko harremana oso estua dela jeje.

Guzti honekin, adierazi nahi dut, XXI. mendean, sarearen mendean, berdintasunaren mendean, askatasunaren mendean, geroz eta lotuagoak gaude.

Ni (erabiltzaile arrunta), nire web orrialdeak bisitatzen duten jendeaz informazio ugari lortzen dut. Hau dana nire eskuen artean izateko aukera baldin badut, zer ez dute izango izan behar ez dutenek.

Wolfram Alpha bilatzailea

Aurkeztua izan da wolfram alpha bilatzailea. Bere autorea Stephen Wolfram matematikalari ospetsua da. Bilatzaile hau google eta beste bilatzaileak bezala ikaragarrizko datu basea du bere esku, baina beste bilatzaileekin konparatuz, datu baseaz baliatuz, erantzunak kalkulatzen ditu. Hau da, bilatzaileari galderak egin eta honek erantzungo dizu.

Galderak, mota ezberindekoak izan daitezke. Adibidez, zein eguraldi egingo duen zure herrian, edo zein altuera diferentzia dago Everest eta K2 mendien artean. Ikaragarrizko aurrera pauso bat da, eta googleri aurre egiteko tresna handia.

Momentuz ingelesez egin daitezke galderak eta oraindik asko garatu beharreko tresna bat da. Aipatu beharra dago, bilatzaile honen garatzaileek ez dutela etorkizunean wikipedia ala googleekin lan egitea baztertzen.

Pantaila kaptura honetan, “Who is Elvis” galderari, bilatzaileak emandako erantzuna ikusi dezakezue.

Bilatzailearen helbidea:

http://www.wolframalpha.com

Bloga: http://blog.wolframalpha.com/

Stephen Wolfram wikipedian: http://en.wikipedia.org/wiki/Stephen_Wolfram