Dokumentazioa eta Ondare Bibliografikoaren Komunikazioari buruzko 3. Jardunaldiak

Apirilaren 20ean hasi zen jardunaldia eta bihar (apirilaren 21ean) Gorka (Teketen) eta ni bertan izango gara.

Hemen duzuen biharko egitaraua:

9:00 – 9:30 Komunikabideetako informazio dokumentalaren eskaintza. Alazne Aiestaran, Teresa Agirreazaldegi, Idoia Camacho, Carmen Peñafiel eta Milagros Ronco. EHUko Kazetaritza Saileko Irakasleak. (Euskaraz)
9:30 – 10:00 Informazioaren zatiketa eta kazetaritzaren papera. Gorka Julio. Elurnet enpresako ingeniari teknikoa. (Euskaraz)
10:00 – 10:30 Sematags: Folksonomiak hobetzeko proposamena. Egoitz Gonzalez. Ingeniari teknikoa informatikan. (Euskaraz)
10:30 – 11:30 La Vanguardia-ren edizio digitala eta memoriaren erabilpena. Ismael Nafría. La Vanguardia / Godo Taldeko Eduki Digitalen Zuzendaria. (Gazteleraz)
11:30 – 12:00 KAFEA.
12:00 – 12:30 Ser Kateko Dokumentazio zerbitzua, balio erantsia antenarako. Ana Martínez Concejo. Ser irrati kateko Dokumentazio zerbitzua. (Gazteleraz)
12:30 – 13:30 Dokumentazioa sormenaren alde: “Urdanetaren sekretua” dokumentalaren gidoia eta osaketa. Mikel Urretabizkaia, dokumentalaren zuzendaria eta ETBko egitasmo berrien burua.
13:30 – 14:00 AMAIERA EKITALDIA ETA DIPLOMA BANAKETA. Carmelo Garitaonaindia. Bizkaiko Campuseko Errektoreordea.
14:00 – 15:30 BAZKARIA.
15:30 – 18:00 TAILERRA. Irratiko musika saio baten gidoia eta dokumentazioa. Joseba Martín, Radio Euskadi-ko La Jungla sonora saioko zuzendaria eta EHUko irakaslea. (Euskaraz)

Semantic Tags proiektuaren aurkezpena EHUn

2009ko Informatikari Euskaldunen Bilkuran (IEB) Semantic Tags, nire karrera amaierako proiektua, aurkeztu  eta blog honetan argitaratu nuen aurkezpena egiteko erabilitako PDFa.

Urte bukaeran ordea, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) aurkeztu nuen, honetarako, aurkezpen teknikoago bat prestatuz. Beraz, hona hemen aurkezpenerako erabilitako PDFa.

Dublin Core metadata creator

Internet geroz eta gehiago web semantikara gerturatzen ari da. Orain dela hilabete gutxi googelek adierazi zuen mikroformatuak kontutan hartuko zituela beraien bilaketetan.

Beraz, geroz eta garrantzitsuagoa da zuen web orrialdea kode egokia izatea. Hau lortzeko, modu erraz eta azkar bat, Dublin Core motako metadatuekin zuen web orrialdea osatzea da. Horretarako, Dublin Core metadata Creator aplikazio sinple honen bitartez zuen web orrialdearentzako beharrezkoa den kodea sortzeko aukera izango duzue.

Dublin Core metadatuak era desberdinetan adierazi daitezke. Nik aurkeztutako bertsio honek, era sinpleenan adierazten ditu. Dena dela, aurrerago osatuko dut web orrialdea aukera ezberdinekin.

Hemen duzue helbidea. Sortu Dublin Core metadatuak zuen orriarentzat!!!

http://www.egoitzgonzalez.com/dublincore

IEBB2009 Semantic tags laburpena

Ostegun honetan Informatikari Euskaldunen VII. bilkura ospatuko da. Ni bertan egongo naiz, nire karrera amaireko egiten ari naizen proiektuaren aurkezpen txikitxo bat egiteko. Hemen uzten dizuet nire hitzaldiaren laburpena. Ostegun arte!!!

Komunikazioaren izenburua
Egoitz Gonzalez
aldakur@gmail.com
www.aldakur.com | www.egoitzgonzalez.com
Tutorea: Iñaki Alegria
Zuzendaria: Gorka Julio

[Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak]
Proiektu honetan markatzaile sozialak definitzeko eta adierazteko gaur egun erabiltzen den kodea aztertu dut, eta horren hobekuntza posibleak planteatu ditut. Horretarako eskuragarri dauden teknologiak aztertu ditut, eta aproposak direnak aukeratu ditut.
Folksonomiak dituen gabeziak ere aztertu ditut, eta horiek saihesten saiatu naiz. Horretarako RDFa, Dublin Core eta mikroformatuak erabili ditut.

Mikroformatuak eta RDFa markatzaile sozialen kodearen adierazpenerako erabiltzen dira. Dublin Core ordea, RDFa eta mikroformatuekin batera, markatzaile sozialaren kodearen adierazpenean egoteaz gain, horien definizio edo erreferentziarako erabiltzen diren etiketen barnean integratzen da. Modu horretan, tag bat, bere esanahiarekin osatzeaz gain, balore semantiko batekin ere osatzen da. Helburua erreferentziatzen duen markatzailearen definizioa sendotzea da. Markatzaileen arteko loturak balore semantikoz osatuz eta horien arteko erlazioak ezarriz.
Aipaturiko teknologiak erabiliz, scuttle sisteman (www.bildu.net) markatzaile sozialak nola inplementatu daitezkeen proposamen bat aurkeztuko dut.
Gaur egun, scuttle sisteman, erabiltzaileak URL bat sartzen duenean, title edo izenburu eremua automatikoki betetzen du sistemak. Ondoren, deskribapena eta etiketen eremua erabiltzaileak bete behar ditu. Nik proposaturiko sisteman, erabiltzaileak URLa idatzi ondoren, sistema URL horren kodea aztertzen hasten da, Dublin Core motako metadatuen bila. Modu horretan, izenburua eta deskribapen eremuak automatikoki idazten dira. Gainera, markatzaile bat definitzeko, Dublin Corek dituen 15 atributuak erabiltzen dira; horietako batzuk, izenburua eta deskribapenarekin batera, automatikoki idazten dira; beste batzuk, ordea, erabiltzaileak bete behar ditu etiketen bitartez. Hau da, erabiltzaileak, etiketak idazterakoan, etiketa bakoitzari Dublin Coreko atributu zehatz batzuk esleituko dizkio. Modu horretan, etiketa bakoitzak, balore semantiko bat izango du. Mekanismo hori baliagarria izan dadin, interfaze sinple eta azkar baten bitartez egingo da.
Ondoren, markatzailearen definizioa bere osotasunean gordetzen da datu basean.
Gainera, markatzaile bat kode bitartez adierazteko orduan, Dublin Coreko atributuak eta mirkroformatuak bistaratuko dira kodean. Honek, ateak irekiak uzten ditu, Dublin Core erabiltzen duten orriekin elkar lotura bat osatzeko, eta bilaketak optimizatzeko. Hau da, ez bakarrik scuttle sistema inplementatua dagoen zerbitzarian: Interneteko beste edozein zerbitzaritan dagoen informazioarekin ere lotura sor daiteke.

PDFa jeitsi