Zer erabiltzen dezu ordenadorean?

Zer erabiltzen duzue ordenagailuan?

Hilabetean behin beti daukat lagunen bat ordenadorean arazoak dituena eta niregana jotzen duena hauek konpontzeko. Ziur nago ez dela bere errua, baina imaginatzen dezuen bezala Windows maitagarria du instalatua, beraz sobran dira esplikazioak.

Nire asmoa, pixkanaka pixkanaka nire inguruko jendea Ubuntu erabiltzen hastea da, baina horretarako, hasiera hasieratik beharrezkoak dituen pakete eta programatxo guztiak instalatu beharko ditut.<(p>

Beraz, zuei galdera bat egiteko idazten dut post hau:

Zer edo zertarako erabitzen duzue ordenadorea?

Nik adibidez, interneten nabigatzeko, testu dokumentuak egiteko, aurkezpenak egiteko, musika entzuteko, pelikulak ikusteko… Beraz gehien erabiltzen ditudan programak:

- Firefox
- Openoffice
- VLC
- Pidgin
- amule (Oso oso gutxitan. Benetan! :) )

Iruzkin batean idatzi zuen erantzuna mesedez.

Windows eta Linux ordenadore berdinean

Nahiz eta Linux asko aurreratu da azken urte hauetan, batez ere Ubuntu distribuzioari esker, oraindik askori kostatzen zaigu windows etik alde egitea. Batez ere bi arrazoi nagusiengatik: Ohitura eta jokuak. jeje. Dena dela, hemen erakutsiko dizuet nola partizionatu behar den disko gogorra windows instalatuta dagoen ekipo batean ubuntu instalatzeko windows desinstalatu gabe.

Erabiliko dudan adibidean, disko gogorra 80 GB eko da. Aukeratutako partizioen tamaina pertsonala da, hau da ni erakutsiko dizuet nere kasua nolakoa den, baina gero bakoitzak aukeratu behar du bere tamaina partizio bakoitzari emango dion erabilgarritasunaren ara behera.

Esan bezala 80GB eko disko bat dugu. Irdudian ikusten duzutenez 6 partizio daude:

1- NTFS motakoa. Primaria modukoa. Hemen Windows instalatuta egongo da. Nire kasuan 21,4 GB ekoa. Ez ditut jokua asko ezta programa asko instalatzen windows en beraz honekin nahikoa daukat.

2-Ext3 motakoa. Primaria modukoa. Ikusten duzutenez hau 2,5 GB besterik gabe ditu. Hau /Home instalatzeko erabiltzen dut.

3-Ext3 motakoa. Primaria modukoa. Hemen Ubuntu fitxategi sistema instalatuko du, (/ erro fitxategia), hau da, sistema eragilea. 10 GB ekin nahikoa da.

4-Extended motakoa. Primnaria modukoa. Hemen barruan beste bi partizio egingo ditugu. Extended partizioa egiteko arrazoia erraza da ulertzeko. Disko gogor batean maximo 4 partizio primario egin daitezke. Horregatik geratzen dire bi partizioak egiteko hau beharrezkoa da. Nire kasuan 42 GB eko tamaina heman diot. Hemendikan 1 GB Swap memoriarentzat izago da eta 41 GB Informazioa trukatzeko moduako. Orain zehaztuko dut dana.

5-Esan bezala Extended partizioaren barnean, Swap motako bat.Logikoa. 1Gb nahiko da.

6-Bigarren partizio bat Extended barnean FAT32 motakoa .Logikoa. Soberan dagoen tamaina erabilita, kasu honetan 41GB. Honi TRUKATZE deitu diot. Hemen nire datuak gordeko ditut. Word dokumentuak, irudiak, musika … Zergatik eman diot izen hori? FAT32 motako partizioa denez, bain windows etik bezain ubuntutik idatzi eta irakurri dezakedalako.

SP3 eta SP1 jadanik sarean

Microsoft-ek eskuragarri jarri ditu service pack berriak bere sistema eragileentzako. Windows vistarentzat Service pack 1. 450 MB inguruko exekutagarria da eta instalatu ahal izateko disko gogorrean 7GB libre izan beharko ditugu.

Bestalde XP rentzat Service pack 3 atera du, eta dirudienez azkena izango da. Badirudi Windows XP rako zerbitzua amaitzen dela. windows vistak dituen galerak ikusita Microsoften helburu nagusia 2009. urterako sistema eragile berri bat ateratzea izango da. Esan beharra dago Service Pack 1 ekin Vistak sareak kudeatzeko zituen arazoak, konpondu dituztela eta zerbitzu hobea eskeintzen digula.

Eguneraketa egitea erraza da. Bai XP eta Vistarekin pauso berdinak jarraitu behar ditugu.

- Internet explorer ireki. Herramientas => windows update klik egin. Minutu batzuk pasa ondoren software berria eskuragarri dagoela abisua agertuko zaigu.

Gnormalize (linux) eta Total Audio Converter (windows) audio kombersioak egiteko


Gnormalize audio konbertsioak egiteko interfaze berri bat da. Formato asko onartzen ditu, MP3,MP4,WAV,OGG eta beste batzuk. Baita ere audio CD ak ripeatzeko erabili dezakezue eta esan bezala nahi duzun formatora pasa. Tresna interesgarria da linux sistema eragilearentzako audio konbertsioak egiteko programak aurkitzea zaila izaten baita. Behintzat orain arte nik ikusi ditudanak terminal bidez erabili behar ziren eta ez zituzten aukera asko ematen konbertsioaren ezaugarriak editatzeko.

Instalazioa oso erraza da, hala ere liburutegi batzuk instalatzea beharrezkoa da formatu desberdinentzako soportea izateko. Horretarako README fitxategia irakurtzea gomendatzen dizuet, nahiz eta ingelesez egon ez larritu oso erraz ulertzen da .

Instalatu ondoren, terminal bidez exekutatu behar da, baina modu hau ez bazaizue gustatzen eta nahiago badezue menu nagusiko soinu eta bideo atalean kokatu ondoko pausoak jarraitu.

1. Menu nagusiaren gainea klik egin eskubiko botoilarekin eta ondoren Menuak editatu aukeratu.
2. Irekitako leiho berrian, soinu eta bideoan klikatu.
3. Elementu berrian klikatu, eta datu hauek sartu:

Mota: Aplikazioa
Izena: Gnormalize (edo panelean agertzea nahi duzuen izena idatzi)
Komandoa: gnormalize
Iruzkinea: nahi dezuena idatzi (hutsa utzi daiteke), adibidez, Audio konbertsioa.

4. Ondoren Ados eta listo, paneletik exekutatu dezakezue gnormalize.

———————————————————————————-

Bestalde windows sistema eragilearentzat programa uguari ditugu audio konbertsioak egiteko. Dena dela aukera gehien ematen dituen programak Total Audio Converter da. Honen arazo bakarra erosi behar dela da. Hala ere, egun batzuk probatzeko aukera izango duzue Demo bertsioa instalatzen baduzue.