¿Yo no soy tonto? edo … ¡Eres tonto!
2008-12-03 Sailkatugabeak
Lehengo egunean nere etxeko monitorea apurtu egin zan. 17 pulgadatako CRTbat .Hau da, mitiko monitore handia. Oso gustora nengoen berarekin eta horrexegatik ez nuen intentziorik (nahiz eta, 21. mendean egon) monitore panorámiko eta dotore bat erosteko.Dena dela, oraingo honetan bat behar nuela ikusita, dendara (edo hobeto esanda multinazionalera) abiatu nintzen.Ez nago multinazionalen alde baina zergatik batera joan hauen kontra baldin bazaude? Komodidadea? Produktu asko aukeran eta oso merkeak? Hala besterik gabe, gizakiaren xehetasun baten ondorioz; Kontraesana.Hala ere, beste batean erreflexionatuko dut honi buruz eta orain benetan kontatu nahi dudanan zentratuko naiz.
Esan bezala “dendara†abiatu eta aukera asko eta merken artean erabaki bat hartzea kostatu zitzaidan. Azkenean eta kalitatearen bila, 20 pulgadetako LG bat eskuratu nuen 100 eta gutxi € truke. Poz pozik nere etxera abiatu eta Montatu nuen. Bat batean, eta piztua zeramanetik besterik gabe 10 minuto pasata, soinu bat ateratzen hasi zen. Egia esateko soinua oso txikia zen eta egunean zehar ez zen entzuten, baina gauetan denbora osoan zunbido madarikatu hori, zzzzzzzzzzzzzz. Egoera honen aurrean “dendara†abiatu nintzen produktua aldatzeko.
Ez zidaten arazorik jarri, pantaila beraien tailerrean entxufatu eta soinua ateratzen zuela ikusita beste bat hartzeko aukera eman zidaten. Ea modelo berdina edo beste bat nahi al nuen galdetu zidaten, eta berdina nahi nuela erantzun nien.
Beraz, arazorik gabe nere etxera bueltatu, poz-pozik nire monitore berria entxufatu eta …… zzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzz berriro soinu berdina. Lagunei galdetu ondoren eta ikusita soinu hori ez zela normala, beeeeeeeeeeerriro “dendaraâ€. Oraingo honetan, nere asmoa ez zen modelo berdina hartzea, beste bat baizik. Momentu honetan arazoak etorri ziren. Ordu batzuk lehenago komentatutako berdina komentatu nien, baina oraingo honetan informazio puntua zegoen langilearen jarrera ez zen batere ona izan. Pantaila hartu eta tailerrea eraman zuen.5 minutu pasatakoan bueltatu eta soinurik ez zuela egiten esan zidan. Hau ikusita nire aurrean entxufatzea eskatu nion. Hala egin zuen eta hara!!! Zzzzzzzzzzzz berriro soinu hori. Egoera honen aurrean pantaila hau ez nuela nahi esan nion eta mesedez aldatzeko baina ez zen hala izan. Soinu hori normala zela esaten zuen eta monitoreak fabrikako arazorik ez zuenez eta kaxatik aterata zegoenez ezin zidala aldatu esaten zuen. Ez nuen ulertzen zergatik Lehendabiziko monitorearen soinua fabrikako arazoa zen eta bigarren honen soinua ordea normala.
Zoritxarrez nire etxera bueltatu behar izan nuen nire monitore madarikatuarekin. Hurrengo egunean, berriz bueltatu nintzen (el que la sigue la consigue) historia berdinarekin. Eta dana errepikatzea, tailerrera eraman…, soinurik egiten ez zuela esan…, nire aurrean jarri…, soinua atera…, normala zela esan…, ni ezetz esaten nuen…, eta azkenean eta asko asko asko insititu ondoren nire dirua bueltatu zidaten. Beraz hauda da nire baloraizoa:
– Bezeroaren harreta oso oso kaxkarra batez ere langile konkretu batena.Denbora osoan errepikatzen zidan berak esandakoarekin ados ez banengon, erreklamazio orri bat betetzeko.
– Bueltaka etxetik “dendara†eta “dendatik†etxera.Mareo bat eta gasolina konsumoa alperrik.Hau da, merkeago erosi nahi izanagatik azkenean garestiago.
– Prezio merke batean saltzen dituzte gauzak. Baina zergatik? Nahiz eta marka ezagunak izan, justo hain merke saltzen diren produktuetan Kalitate falta?
Orain eta beti, Multinazionala? Ez! Eskerrik asko!
Beste pertsona baten esperientzia irakurtzeko, klik hemen.
Iruzkinak