about.me Zure identitatea sarean
2011-06-15 miscellaneous
Lehengo egunean http://www.about.me orrialdearekin topo egin nuen. Bertan erregistratu eta identitate bat sortzeko aukera duzu. Gaur egun, jende asko sare sozial batean baino gehiagotan erregistratua dago, eta askotan jendeari gure identitate digitalaren helbidea adieraztea ez da erraza izaten. Horregatik interesgarria iruditu zait about.me orria.
Bertan, zure identitate digitala osatu dezakezu. Zure buruaren deskribapen txiki bat, argazkitxo bat eta zure gainontzeko sare sozialetako helbidea txerta dezakezu. Nire kasuan http://about.me/aldakur helbidea dut.
Bestalde, nire helbide propioa daukat, www.egoitzgonzalez.com hain zuzen ere. Momentuz, bertan ez dut ezer garatu, baina bi aukera ditut:
1- about.me/aldakur identitatera berbideratu
2- Nire identitate propioa garatu
Azken aukeraren alde nago, baina momentu honetan ez dut denborarik garapena egiteko beraz… pentsatuko dut 🙂
Interesgarria 🙂
ze ‘arriskua’ daukaten orrialdetxo hauek, berriren bat topatu ta bertara zuzenean gertutik ikusteko, ez dakagu erremediorik! jjeje