ANDROID – DEVELOPER III (Proiektuaren egitura)
2012-10-31 Android-developer Tutorialak Uncategorized @eu
Aurreko postan aipatu bezala, Android proiektu berri bat sortzen dugunean, proiektu honen egitura automatikoki sortzen da. Garrantzitsua da estruktura honen funtzionamendua ezagutzea. Gure app-a garatzerako orduan behar ditugun errekurtsoak bertan txertatuko ditugulako.
Beraz, hau da sortzen den estruktura:
SRC:Â Hemen java kodea goderdetzen da. Fitxategi hauek java proiektu batean bezala paketeetan antolatu daitezke.
GEN:Â Bertan dauden fitxategiak automatikoki sortzen dira. Fitxategi hauek ez dira ikutu behar.
ANDROID:Â Aukeratu dugun Android bertsioaren liburutegiak daude.
BIN:Â Konpilazioa burutu ondoren sortzen diren fitxategiak hemen gordetzen dira. Adibidez, gure aplikazioaren .apk fitxategia beste batzuen artean.
RES:Â Erekurtsoen (Resources)Â karpeta da. Oso garrantzitsua da karpeta hau. Bertan, XML fitxategiak gordetzen dira, eta fitxategi bakoitza eginkizun desberdin baterako erabili daiteke. Adibides, string.xml, color.xml, dimen.xlm, menu.xml… drawable karpetetan aplikazioak erabiltzen dituen irudiak gordetzen dira.
AndroidManifest.xml :Â Fitxategi hau ere oso garrantzitsua da. Aplikazioaren manifestua da. Bertan gauza garrantzitsuak definitzen dira. Adibidez, gure app-aren Activity guztiak definitzen dira, aplikazioa exekutatzeko behar diren baimenak…
Iruzkinak