Android poiektuak inportatzen
2012-11-13 android Android-developer Tutorialak Uncategorized @eu
Txorakeri bat dirudi baina askotan buruhauste handi bat izaten da Android Proiektu bat Eclipsera importatzea.
Nik Jarraitu ditudan pausoak hauek dira.
– Importatu nahi dugun Proiektua gure diskoan gorde (EZ Workspacean)
– Eclipse ireki ondore. File -> Import -> Android -> Existing Android Code Into Workspace
– Root Directory: Proiektua kokatu dagoen karpeta aukeratu.
Ondoren Projects atalean aukeratutako karpetan dauden proiektuak azalduko dira. Importatu nahi duguna hautatu. “Copy Projects into Workspace” aukera gaiutu eta Finish sakatu.
Momentu honetan poriektua importatu dugu. Orain gure Package Explorer atalean agertuko da.
Proiektuari izena aldatu nahai badiogu:
Arratoiaren ekubiko botoiarekin proiektuaren gainean sakatu -> Refactor -> Rename eta izen berria idatzi “Update References” aukera gaituta dagoelarik.
Esan  beharra dago, inportazioa egin ondoren aplikazioa emuladorean exekutatzera joan naizenean honako errorearen aurrean aurkitu naizela:
Path for project must have only one segment
Honen soluzioa erraza da. Proiektuaren propietatean -> Run/Debug Settings eta dagoen aukera ezabatu.
Iruzkinak