Aplikazioa motel abiarazten da
2016-05-27 android Android-developer Developer Tutorialak
Android-Studio 2.0 bertsioa erabiltzean, kodea konpilatu eta exekutatzerako orduan (RUN) aplikazioa motel abiarazten bada ez larritu. IDEaren arazoa da. Zehazki “Instan Run” aukerarena.
Nire gomendioa, jaramonik ez egitea, eta “Instant run” aukera erabilzen jarraitzea da. Nahiz eta, lehen exekuzioan aplikazioa mantxoago abiarazi, ondorengo konpilazioak askoz azkarragoak dira eta merezi duen aukera bat dela uste dut.
Nire kasuan zehazki, app-a “blokeatuta” geditzen den unean Log hau jasozen dut.
05-23 21:37:13.604 27661-27661/com.kirolm.kmibilbideaklezo W/System: ClassLoader referenced unknown path: /data/app/com.kirolm.kmibilbideaklezo-1/lib/arm |
Dena dela, desgaitzeko pausu hauek jarraitu:
- Android Studio -> Preferences
- Build, Execution, Deployment -> Instant Run
- Enable Instant Run to hot swap code/resource changes on deploy (default enabled) aukera desgaitu.
Stackoverflow:Â http://es.stackoverflow.com/questions/10769/ejecuci%C3%B3n-lenta-por-primera-vez-despu%C3%A9s-de-instalar-la-aplicaci%C3%B3n/10778#10778
Iruzkinak