Atom, programatzeko testu editore librea
2017-02-02 Developer
Porgramatzaileen munduan testu editore famatuena Sublime Text dela esango nuke. Horregatik instalatu eta jarrraitu beharreko lehen pausoa azaltzen duen post bat (Sublime Text testu editorean lehen pausua) idatzi nuen. Baina, niri software librea gustatzen zait, beraz Atom erabiliko dut hemendik aurrera.
Atom, garatzaileentzako GitHub-eko garatzaileek egin dute, beraz argi dago ez dela proiektu xume eta txiki bat. Garatzaile profesional asko ditu atzean eta Sublime Test-ekin gertatzen den bezala, plugin aske eta tresna ugari daude eskuragarri. Instalazioaren aldetik ez dago berezitasunik. Sistema eragilearen araberako instalazio arrunta da eta lehen aldiz exekutatzerakoan lagungarria den gida bat exekutatzen da.
Gai aldaketa
Irudian ikusten den bezala, defektuz gai ilun bat dakar. Ni gai argiak nahiago ditut, beraz hau izan da egindako lehen aldaketa.
- Choose a theme
- Open the theme picker
- UI theme atalean One Light aukeratu dut.
- Syntax Theme atalean ere, One Light.
Gida azaltzen den bezala, Atom komunitateak garatutako gaiak ere instalatu daitezke.
- Choose a theme
- + Install
- Theme
Emmet paketea
web garatzailea baldin bazara Emmet paketea beharrezkoa dezu. Sublime Text eta Atom editoreetan instalatu daiteke. Atom-en kasuan instalazioa oso erraza da.
- Install a Package
- Open Installer
- + Install Packages bilatzailean Emmet jarri eta azaltzen den lehen aukera instalatu
Kontsola bidez ere instalatu daiteke modu azkar batean.
cd ~/.atom/packages git clone https://github.com/emmetio/emmet-atom cd emmet-atom npm install
Ondorengo instalazioak
Ondoren instalazio berriak egiteko Atom > Preferences > Packages
atalean izango dezue paketeak bilatu eta instalatzeko aukera.
Baita programarekin lotuta dagoen edozein instalazio egiteko aukera ere.
Oraindik beta bertsioan zegoenean probatu nuen eta ez ninduen guztiz konbentzitu, motela zen, aldi oro ixten zen… 1.1.0 bertsioarekin bigarren aukera bat eman nion eta orain nire lehenengo editorea da. Sublimeren paretsukoa iduritzen zait, baino hau librea izanik, dudarik gabe honekin jarraituko dut. Bertze editore bat probatzea proposatzen dizut, hau etsaiarena (baino librea) https://github.com/Microsoft/vscode
Beno, librea izanik aukera bat eman beharko diogu. 😉