Aurreko postean,  Firebase, mobile app eta web garatzaileentzat, Firebase zer zan azaldu nuen. Beraz,  Firebase-ek eskeintzen dituen zerbitzu guztiak erabiltzeko Android proiektua prestatu  eta Firebase konsolan proiektu berri bat sortu beharra dago. Goazen pausoz pauso egin beharrekoa ikustea. Firebase Firebase Console (https://console.firebase.google.com) atalean proiektu berri bat sortu. Lehen pausoan proiektuaren izena eta herrialdea idatzi beharra […]
Firebase izena asko entzuten ari da aplikazio garatzaileen artean. Beraz, goazen Firebase zer den ikustea. Gaur egun, Firebase-ren jabea Google da, eta denbora errealean datu base bat eskeintzea da bere zerbitzu arrakatatsuena, baina ez bakarra. firebase.google.com orrialdean azaltzen dira Firebase-ek eskeintzen dituen zerbitzu ezberdinak. Hauek hiru zati nagusietan banatuta daude banatuta. DEVELOP (Garapena) Realtime Database: Denbora errealeko datu […]
Dakizunez Android aplikazioa hizkuntza ezberdinetan lokalizatzeko ../values/string.xml fitxategiak erabiltzen dira. Eskuragarri nahi dugun hizkuntza bakoitzarengatik …/values-xx/string.xml fitxategi bat sortu eta editatzearekin nahikoa da. Euskaraz values-eu Gazteleraz values-es Ingelesez values-en … Aplikazioa exekutatzen denean, Gailuaren hizkuntza hartuko du oinarri gisa eta aplikazioa hizkuntza horretan agertuko da (Hizkuntza horri dagokion ../values-xx/string.xml fitxategia existitzen bada). Hizkuntza nagusiekin, Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa,, … […]
Android-Studio IDE oso ahaltsua da, baina bere akatsak ere baditu. Azken aldian, Layout bat Design moduan bistaratu nahi dudanean renderizazio errore bat ateratzen zait: Soluzioa oso erraza da. File -> Invalidate Chaches / restart… Invalidate and Restart Android Studio berrabiaraziko da eta arazoa konponduta egongo da.
Android Studio bidez, aplikazioa konpilatu eta exekutatzerako orduan errore hau jaso dut. Error type 3 Error: Activity class {} does not existError type 3 Error: Activity class {} does not exist Berez, errorea luzeagoa da, baina lerro hau da garrantzitsuena. stackoverflow-en, soluzio bat baino gehiago aurki daitezke. http://stackoverflow.com/questions/20915266/error-type-3-error-activity-class-does-not-exist http://stackoverflow.com/questions/22155938/android-studio-gets-package-name-wrong-when-running-apk/25602161#25602161 http://stackoverflow.com/questions/19670607/error-type-3-activity-class-does-not-exist Nire soluzioa horien tarteko bat […]
Android-Studio 2.0 bertsioa erabiltzean, kodea konpilatu eta exekutatzerako orduan (RUN) aplikazioa motel abiarazten bada ez larritu. IDEaren arazoa da. Zehazki “Instan Run” aukerarena. Nire gomendioa, jaramonik ez egitea, eta “Instant run” aukera erabilzen jarraitzea da. Nahiz eta, lehen exekuzioan aplikazioa mantxoago abiarazi, ondorengo konpilazioak askoz azkarragoak dira eta merezi duen aukera bat dela uste dut. […]
Ohikoa izaten da activity batean ActionBar-a ezkutatu nahi dugunean honako kodea erabiltzea: ActionBar actionBar = getActionBar(); actionBar.hide();ActionBar actionBar = getActionBar(); actionBar.hide(); Activity-a Activity klasetik hedatzen duenez ez dago arazorik, baina AppCompatActivity-tik eratorria baldin bada nullPointerException bat jasoko dugu lerro horietan. Kode zuzena honako hau da: getSupportActionBar().hide();getSupportActionBar().hide(); Berriro agertzea nahi bada: getSupportActionBar().show();getSupportActionBar().show(); Horrekin nahikoa.
Zalantzarik gabe Apache, MariaDB (MySQL-ren fork bat) eta PHP zerbitzari batean instalatzeko modu azkarrena Xampp instalatzea da. Baina, oraingoan, software bakoitza banaka nola instalatu daitekeen eta egin beharreko konfigurazioa azaltzea nator. Zerbitzaria: Ubuntu Server 14.04 LTS Oharra: Zerbitzaria VirtualBox-en instalatuta baldin baduzue, probak egiteko makina birtuala sare lokalaren barnean konfiguratzea egokiena  litzake. Horretarako “Virtuabox-en instalatutako makina […]
Aspaldi hasi nintzen Android aplikazioak garatzen. Denbora pixka bat nuenean Android-Developer kategoriaren barnean tutorial txiki batzuk idazten hasi nintzen. Post gehienak hasierako pausuetara zuzenduta daude, Beharrezko softwarearen instalazioa, Android proiektu baten egitura, Activity baten bizi zikloa… denbora falta dela eta, ez dut tutorial serio eta egituratu bat egiteko aukerarik izan. Dena den, urte guzti hauetan gauza […]
Android sistema eragilearentzat aplikazio bat programatzerako orduan, (orokorrean) Smartphone batentzat programatzen ari garela kontuta hartu behar dugu. Hau da, deiak, SMS-ak, beste aplikazio batzuen notifikazioak… jasotzen dituen gailu batentzat programatzen ari gara. Horregatik, activity bakoitzak bizi ziklo bat du. Eskema hau buruan edukitzea oso garrantzitsua da. Esate baterako, aplikazioa martxan jartzen dugu, baina zer gertatzen […]