Uncategorized @eu


Megaupload itxi dute. Zergatik?

Uncategorized @eu

Txat bidez jaso nuen mezua: “Megaupload itxi dute eta Anonymousek FBIren web orrialdea erasotu du“. Lehen momentuan harrigarria iruditu zitzaidan, baina 10 minutu ondoren gauzak argi nituen. Juxtu WordPress, Google eta Wikipedia bezalako orrialdeak SOPA legearen aurkako itxialdi digitala burutu ondoren, sarean fitxategiak elkarbanatzeko dagoen biltegi digital handiena ixtea ez zen kasualidadea. Mezu zuzen bat […]

Guk pribatutasuna galdu, haiek dirua irabazi

Uncategorized @eu

Zuri buruz zuk zeuk baino gehiago dakien norbait dago. Ez dakizu non dagoen, ezin duzu ukitu, baina kontatzen diozun guztia gordetzen du. Ikaragarria da Internetek biltzen duen eduki kopurua. Hau dena kudeatzeko, beste batzuen artean, Google bilatzailea sortu zen. Honi esker, bilatzen ari garen informazioa era azkar eta eroso batean aurki dezakegu Sarean. Denbora epe […]

Nabigatu euskaraz kanpainarekin bat

Uncategorized @eu

Badakit denbora dexente daramala “Nabigatu Euskaraz” kanpainak martxan, baina ni www.aldakur.net blogaren bitartez gaur hasi naiz parte hartzen. Kanpaina polita iruditzen zait, jende askok ez baitaki euskaraz nabigatzeko aukera dagoela. Kanpainaren orrialdeak dioen bezala:   Zure nabigatzaileak Lehenengo hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Zure nabigatzaileak (menuak edozein hizkuntzatan egon arren), zure hizkuntza hobespenei […]

Amazon EC2 urte betez doainik I

Amazon Uncategorized @eu

Gero eta ohikoagoak bihurtzen ari dira zerbitzari birtualak, hau da, zerbitzari fisiko bat “zatitu” ondoren, bertan “instalatutako” zerbitzariak, hardware fisiko bakarrean zerbitzari ugari birtualizatuz. Interneten hainbat enpresa aurki ditzakegu urtean diru kantitate baten truke (Hardwarearen arabera) zerbitzari birtual bat eskaintzen digutenak. Hau aukera egokia izaten da enpresa txikientzat edo teknologian saltseatzea gustatzen zaigunontzat. Nik, adibidez, […]

Probatu Ubuntu online!

Uncategorized @eu

Ubuntu online probatzeko aukera dago honako helbidean: http://www.ubuntu.com/tour . Bertan bi aukera topatuko dituzue. Alde batetik “Take the guided tour” bisita gidatu bat hasteko eta bestalde, “Show your self around” bakoitza bere kabuz ibiltzeko. Animatu! Probatu! eta Instalatu!

Ubuntu One

Uncategorized @eu

Orain arte Dropbox erabiltzen nuen nire dokumentu batzuk hodeian gordetzeko. Modu honetan, edozein momentutan edozein tresnarekin (PC-Mugikorra-tablet) dokumentu horiek eskuragarri nituen. Egia esan behar badut oso gustura nago Dropboxek eskaintzen didan zerbitzuarekin, baina Ubuntu One probatzen hasi naiz. Dakizuenez erosoago sentitzen naiz Software librearen munduan, nahiz eta Ubuntu One zerbitzua inplementatzen dituzten aplikazio eta sistema […]

Sestaon 4. eta Elantxoben 8.

Uncategorized @eu

Aste buru honetako estropadak erdixka atera zaizkigula esa dezakegu. Larunbatean Sestaon, nahiko txukun arraun egin genuen eta 4. postua lortu genun. Igandean ordea, ezin mantendu aurreko eguneko maila, nahiz eta itsasoa nahiko bare egon, gogor ordaindu genun albotatik zetozten olatuak eta 8. postura jeitsi ginen. Sailkapen nagusian 5. gaude. Aste buru honetan estropada bakarra izango […]