Debekua! XXI. mendeko legeen gakoa
2011-02-17 gizartea miscellaneous Uncategorized @eu
Gaur egun, kasu askotan baliagarriak ez diren eta urte asko duten legeen menpe gaude. Horregatik, aspaldi heldu zen legea moldatzeko garaia. Hortan dabiltza munduko gobernu guztiak, baina beti bezala beraien interesei begira sortzen dituzte lege berriak. Hau da, arazo baten aurrean debekua hartzen dute oinarri. Ezin da erre, baina tabakoa saltzen dugu, natura zaintzeko kotxea etxean utzi, baina ez dugu garraio publiko gehiago jarriko, eta gaur egun jende guztiaren ahotan dagoen Sinde legea. Ezin dituzu pelikulak eta musika internetetik deskargatu, beraz web orrialdeak itxiko ditugu.
Azken lege honi buruz nire kasu partikularra azalduko dut. Musika eta pelikulen kontsumitzailea naiz. Etxea diskoz josita dut eta ordenagailuan pelikula batzuk ditut. Dena dela, ez naiz denbora osoan deskargak egiten dituen pertsona. Musika talde bat asko gustatzen zaidanean diska originala erosten dut, adibidez Habeas Corpus taldearen azkeneko diska erosi dut.
Dena dela, spotify instalatuta daukat eta bertan badut inoiz erosiko ez nuen musika. Adibidez Shakiraren Waka Waka abestia, edo Laddy Gaga Chillout bertsioan.
Zinemaren arloan ordea, egia esan behar badut ez dut inoiz DVD original bat erosi, baina hilabetean behin zinemara joatea gustatzen zait. Bestalde, astean pelikula bat edo bi jeisten ditut telebista botatzen duen zaborra alde batera uzteko. Dena dela, jeisten ditudan pelikula horiek denbora entretenigarri bat pasatzeko erabiltzen ditut, baina zineman ikustea ez zait inoiz burutik pasa. Ez zait iruditzen merezi dutenik. Hau da, Sinde legea aplikatzen bada eta web orri asko ixten badituzte, pelikula horiek ez ditut ikusiko eta kitto.
Negozioaren modeloa XXI. mendera moldatu behar da eta ez XXI.mendean gobernuen interesetara.
Laburbilduz, Sinde legea martxan jartzen bada ez ditut diska gehiago edo pelikula gehiago erosiko, musika gutxiago entzun eta pelikula gutxiago ikusi baizik.
Bestalde, ezin dugu ahaztu, lege honi esker gobernuei komeni ez zaien ideologi zehatz batzuetara zuzenduta dauden orriak bereala itxi egingo dituztela. Hau da, kalean ideologia zehatz bat edukitzea kriminalizatua dago gaur egun, eta Sinde legeari esker, sarean dauden edukiak ere kriminalizatuak izango dira.
Pentsatzea debekatuta, eztabaidatzea debekatuta… Adierazpen askatasuna debekatuta
Iruzkinak