Diaspora sare sozial deszentralizatua
2010-11-08 miscellaneous
Orain dela gutxi Diaspora izeneko sare sozial deszentralizatuaren berri izan nuen. Baina zer da sare sozial deszentralizatua? Bere izena dioen bezala ez dago zerbitzari nagusi baten menpe. Esate baterako, gaur egungo sare sozialak zentralizatuak dira. Hau da, Facebookera igotzen dugun informazioa Facebook dituen zerbitzarietan gordetzen da, eta guzti hau ikusi ahal izateko Facebookeko zerbitzarietara konektatu behar gara.
Honek dakartzan arazo handiena informazioaren pribatusuna da. Hau da Facebookera argazki bat igotzen dugunean, beraien zerbitzarietara bidaltzen ari gara argazkia eta ondorioz argazki horren jabetza galdu dugu. Ez dakigu Facebookek zer egingo duen argazki horrekin!
Arazo honi aurre egiteko New Yorkeko 4 ikasle lanean jarri dira eta Diaspora izeneko sare sozial deszentralizatua garatzen ari dira. Hau da, gure informazioaren jabe izango gara. Nola egiten da hau? Ikasle hauek Diaspora sarearen kodea askatuko dute, beraz kode hori deskargatu eta gure zerbitzari propioan instalatzeko aukera izango dugu. Modu honetan, jendea gure profila bisitatzen duenean gure zerbitzarira konektatzen dira eta esan bezala gu gara gure zerbitzariaren edukien jabe.
Noski, zerbitzari propioa kontratatu eta Diaspora instalatu ahal izateko ezagutza minimo batzuk izan behar dira, horregatik www.wordpress.org bezalako plataforma bat sortzeko asmoa dute, non bere zerbitzari propioa izan ez nahi duen jendea Diaspora sarean sartzeko aukera izango du.
Bestalde, Twitter eta Facebookekin integrazioa izango duela aipatu dute, beraz benetan aukera polita iruditzen zait Diaspora sarea.
Informazio gehiago: http://www.joindiaspora.com
Gehigarri modura:
– Kodea irailaren 15ean askatu zuten: http://github.com/diaspora/diaspora
– Twitter eta Facebook-era mezuak bidaltzearena integratu dute: http://www.joindiaspora.com/2010/10/29/october-update.html
– WordPress.ORG blog-aren softwarearen ataria da, wordpress.COM aldiz plataforma