Ez da software librearen problema izan (Moodle vs Classroom)
2020-04-15 Irakaskuntza Software librea
Covid-19 madarikatua dela eta pertsona askok gure lan egiteko modua eta tresnak aldatu behar izan ditugu. Batzuk modu digitalean lan egitea ohituta geunden, baina beste batzuk ordea beharrezko tresna digitalen bila aritu dira. Post honetan irakaskuntzaren ikuspuntutik hitz egingo dut, baina beste edozein sektorerako baliagarria izango dela susmoa dut.
Esan bezala, nire kasu pertsonalean aldaketa handiena klase presentzialak online bidezko klaseengatik ordezkatu behar izatea izan da, baina nire ikasleekin apunteak zein lanak partekatzeko modua ez da aldatu. Kurtso hasieratik moodle plataforma erabili dugu eta konfinamendu honetan berdin jarraitu dugu. Baina, egoera hau ez da irakasle guztientzat berdina izan. Askok beren materiala zein lan egiteko modua digitalizatu behar izan dute denbora labur batean. Normala denez ez zuten teknologiarekin borrokatzeko denborarik.
Dirudienez, horietako irakasle askok Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen Moodle plataforma erabiltzen hasi ziren eta ondorioz klase orduetan zerbitzariak gainezka egiten zuen zerbitzua etenez. Hori dela eta, gure ikasleekin materiala partekatzeko arazo handiak izan genituen.
Aukera azkar eta efiziente baten bila irakasle gehienek Classrom-ekin topo egin zuten. Ikastetxe askotan – gehienetan esango nuke – Google kontuak eta hauek eskeintzen dituzten soluzio desberdinak erabiltzen dira. Adibidez, email zerbitzu bezala gmail eta fitxategiak kudeatzeko Google Drive. Soluzioa argi zegoen, Googleek eskeintzen duen beste zerbitzu bat gehiago erabiltzen hasi. Eraginkorra eta azkarra. Classrom Googleek eskaintzen duen Moodle alternatiba da eta gainera Drivean ditugun fitxategiekin konexio zuzena egiteko aukera erraza eskaintzen du.
Egun batzuk pasa ondoren, Eusko Jaurlaritzak Moodle instalatuta dagoen zerbitzaria(k) eskalatu zuenaren susmoa dut. Plataformaren errendimendua asko hobetu zen eta ikasleekin materiala normaltasunez partekatzen hasi ginen. Baina, berandu zen. Irakasle askok, Classroomek dituen abantailak ezagutu eta plataforma berri batera (Moodle) materiala moldatzeko ez astirik, ez gogorik.
Beraz, Moodle vs Clasroom lehia honetan Google garaile berriro ere. Baina, ez da software librearen problema izan, baizik eta baliabideena. Google bezalako erraldoi bateri ez diogu inoiz baliabideetan irabaziko, baino horrek ez du esan nahi baliabide egokiak eduki behar ez ditugunik edo softwarea okerragoa denik.
Iruzkinak