Gnormalize (linux) eta Total Audio Converter (windows) audio kombersioak egiteko
2008-05-13 Sailkatugabeak
Gnormalize audio konbertsioak egiteko interfaze berri bat da. Formato asko onartzen ditu, MP3,MP4,WAV,OGG eta beste batzuk. Baita ere audio CD ak ripeatzeko erabili dezakezue eta esan bezala nahi duzun formatora pasa. Tresna interesgarria da linux sistema eragilearentzako audio konbertsioak egiteko programak aurkitzea zaila izaten baita. Behintzat orain arte nik ikusi ditudanak terminal bidez erabili behar ziren eta ez zituzten aukera asko ematen konbertsioaren ezaugarriak editatzeko.
Instalazioa oso erraza da, hala ere liburutegi batzuk instalatzea beharrezkoa da formatu desberdinentzako soportea izateko. Horretarako README fitxategia irakurtzea gomendatzen dizuet, nahiz eta ingelesez egon ez larritu oso erraz ulertzen da .
Instalatu ondoren, terminal bidez exekutatu behar da, baina modu hau ez bazaizue gustatzen eta nahiago badezue menu nagusiko soinu eta bideo atalean kokatu ondoko pausoak jarraitu.
1. Menu nagusiaren gainea klik egin eskubiko botoilarekin eta ondoren Menuak editatu aukeratu.
2. Irekitako leiho berrian, soinu eta bideoan klikatu.
3. Elementu berrian klikatu, eta datu hauek sartu:
Izena: Gnormalize (edo panelean agertzea nahi duzuen izena idatzi)
Komandoa: gnormalize
Iruzkinea: nahi dezuena idatzi (hutsa utzi daiteke), adibidez, Audio konbertsioa.
4. Ondoren Ados eta listo, paneletik exekutatu dezakezue gnormalize.
———————————————————————————-
Bestalde windows sistema eragilearentzat programa uguari ditugu audio konbertsioak egiteko. Dena dela aukera gehien ematen dituen programak Total Audio Converter da. Honen arazo bakarra erosi behar dela da. Hala ere, egun batzuk probatzeko aukera izango duzue Demo bertsioa instalatzen baduzue.
Iruzkinak