Google Chrome OS laster gure artean
2010-08-23 miscellaneous
Hilabete gutxi barru izango dugu gure artean Googlelek egindako Sistema eragilea. Dena dela, ez da gaur egun ezagutzen ditugun sistema eragileak bezalakoa izango. Google Chrome OS hodeiean oinarritutako lehen sistema eragilea izango dela esan dezakegu.
Googleek prestaturiko aurkezpen bideo bat utziko dizuet sistema eragile honen funtzionamendua zertan datza hobeto ulertzeko.
Nahiz eta oraindik ofizialki ez den kaleratu, saretik bertsio ez ofial bat jeisteko aukera dago. Dena dela hori beste post batean argituko dut nola egin.
Momentuz eta nahiz eta oraindik probatu ez dudan arren, irakurri dudan informazioarengatik nire lehen inpresioa azalduko dut.
Ordenadorea piztu eta bakarrik 4 segundu behar dira sistema eragilea kargatzeko. Hau ia ezinezkoa iruditzen zait, 4 segundu!!! Honekin bezero bat irabazi dute! Orain bertan instalatu nahi dut!!! BAINA KONTUZ!!! Dana ez da hain ederra izango. Orain ulertuko duzue zergatik. Google Chrome OS kargatzen denean, logeatzeko gure gmail kontua eta pasahitza eskatzen digu. Behin logeatu garela, googleen Chrome internet nabigatzailea kargatzen da. Hau gaur egun ezagutzen dugu nabigatzailearen oso antzekoa da. Desberdintasun bakarra ikono batzuen bitartez zuzenean youtube, picasa,gmail… sartzeko aukera dugula.
Beraz azken finean Google Chrome OS internet nabegatzaile bat da. Googleen iritziz ordenadorearen aurrean gauden %90 denbora interneten ibiltzeko erabiltzen dugu. Baina ze gertatzen da orduan %10 horrekin? ba Googleren ikus puntutik ez du ezertarako balio. Hau da, gure argazki, dokumentu eta gainontzeko fitxategi pertsonalak hodeiean (interneten) gordeta izan behar ditugu.
Eta zer gertatzen da internet sarbiderik gabe Google Chrome OSean logeatzen baldin bagara? Zas!!!! errorea emango du eta zure portatilean gastatutako 500€ ak ez dute ezertarako balio.
Eta Pen drive batean dudan fitxategi bat ireki nahai badut? Zas!!! ezingo duzu ireki.
Behintzat hau da gertatuko dana gaur egun Google Chrome OSri buruz daukagun informazioan oinarritzen baldin bagara.
Beraz, momentuz ez zait batere baliagarria iruditzen sistema eragile berria hau. Ideia ona izan daiteke baina sistema eragile bat izateko pixka bat murriztuta dagoela iruditzen zait. Horregatik nire ustez aukera ona izan daiteke Google Chrome OSrekin batera Ubuntu instalatuta egotea. Honela, ordenadorea interneten ibiltzeko bakarrik pizten badugu, Chrome OS kargatu dezakegu eta gauza gehiago egiteko asmoa baldin badugu Ubuntu.
Hala ta guztiz ere, Googleek aspaldi uko egin zion bere esaldi famatuari “Don´t be evil”, beraz ondo irakurri beharko ditugu erabiltzeko baimenak.
Iruzkinak