Google Drive, sorpresarik gabe eta gure datuen jabe
2012-04-25 Uncategorized @eu
Atzo Googleek Googlee Drive zerbitzua aurkeztu zuen, Dropbox, Sky Drive eta Ubuntu One zerbitzuei aurre egiteko helburuarekin. Honela, 5GBeko disko gogor birtual bat dugu Googleen zerbitzarietan.
Esan beharra dut, Googleek ateratzen dituen produktu gehienak probatzea gustokoa dudala, eta hauetako asko egunero erabiltzen ditudala. Beraz, Google Drive probatzeko irrikatan nengoen (gaur egun Dropbox eta Ubuntu One erabiltzen ditut). Baina ez dut sorpresarik eraman. Azken finean Google Docs zerbitzuaren luzapen bat da. 1GBeko memoria 5 GBetara igo dute, eta dokumentuak atzitu ahal izateko PC (Windows), MAC eta Android sistema duten gailuentzako aplikazioak martxan jarri dituzte. Hurrengo asteetan IPhone eta IPadarentzat eskuragarri egongo da aplikazioa. Linuxentzat ordea, momentuz ez. Beraz, alde horretatik, -1 Google Drive.
Gainera, dakigunez, Google aspaldi deabru bihurtu zen, eta azken zerbitzu honekin bere maltzurtasuna argi utzi du. Zerbitzu honen pribatutasun politikan argi uzten du, disko gogor birtualera igotzen dugun GUZTIAÂ GOOGLEENA BIHURTZEN DA.
Honako hau agertzen da lizentzian.
“When you upload or otherwise submit content to our Services, you give Google (and those we work with) a worldwide licence to use, host, store, reproduce, modify, create derivative works (such as those resulting from translations, adaptations or other changes that we make so that your content works better with our Services), communicate, publish, publicly perform, publicly display and distribute such content. The rights that you grant in this licence are for the limited purpose of operating, promoting and improving our Services, and to develop new ones. This licence continues even if you stop using our Services (for example, for a business listing that you have added to Google Maps).â€
Beraz,  Google Drive diskora igotzen ditugun datuak erabili, erreproduzitu, eraldatu, lan eratorriak sortu eta publikoki erakusteko baimena dute. Horregatik, beste -1 Google Driveentzat!
Egoera honen aurrean, Dropbox eta Ubuntu One erabiltzen jarraituko dut. Dena dela, Google Chromeren lizentziarekin gertatu zen bezala, laster Driveren lizentzia aldatuko dutela uste dut. Momentu hori iritsi arte: agur Google Drive.
Esaten dituzun zerbitzuetan (Dropbox, Ubuntu One, etab) administratzaileak zure artxiboak ikusi ditzake inolako arazorik gabe.
Wuala eta Spideroak dira seguruak diren zerbitzu bakarrak. Zure fitxategiak ordenagailuan bertan zifratu eta deszifratzen bait dira.
http://www.wuala.com/
https://spideroak.com/
Bai. Arrazoi guztia duzu. Asten honetan Wuala zerbitzuari buruz informazioa bilatzen egon naiz eta aukera polita iruditzen zait. Spideroak ez dut ezagutzen.
Sinkronizazio abiadurari buruz zerbait komentatu dezakezu? azkarrak dira? Ubuntu One adibidez nahiko mantxoa da (azken aldin azkartu dute abiadura) eta Dropbox ordea oso azkarra.
Precise Pangolin bertsioa instalatu berri dut eta arazo handiak ditut Ubuntu One sinkronizatzerako orduan, beraz, alternatibaren baten bila nabil.
Edit: Ahaztu zait komentatzea owncloud zerbitzua. Aste bat daramat zerbitzu hau ikertzen eta oso oso ona iruditzen zait. Post bat prestatuko dut. KDE eta GNOMEko garatzaileak elkartu dira softeare hau garatzeko eta guztiz librea da. Norberak bere zerbitzari propioan instalatu dezake. Honekin lan polita egiteko aukera dugula uste dut.
Helbide honetan http://owncloud.org/ demo bat probatu daiteke.