Handiegandik ihes egiten (II)
2020-11-15 Handiengandik ihes egiten Software librea
Edukia
Aurreko atalak
Handiengandik ihes egiten (I) Firefox
Aurreko postan (Handiengandik ihes egiten (I)) Firefox nabigatzaile lehenetsi bezala erabiltzea gomendatu nuen. Nik, nire gomendio propioa jarraitu nuen eta nire gailu guztietan nabigatzaile lehenetsi bezala Firefox erabiltzen dut. Apenas nabaritu dut aldaketa. Hau da, dana Chrome nabigatzailean bezain ongi funtzionatzen du. Dena den, Chrome nabigatzailea ezin baduzu alde batera utzi, Brave erabiltzea gomendatzen dizut.
Ofimatika softwarea (LibreOffice)
Nabigatzaileaz aparte ordenagailu batean gehien erabiltzen duguna ofimatikako programak dira. Word, Exel eta Power Point beste gutxi batzuen artean. Hau da, Microsoft Office paketea.
Nik, programa horien ordez LibreOffice erabiltzea gomendatzen dut. Izenak dioen bezala software librea da eta erabilpenean Microsoft Office paketearekin duen antzekotasuna dela eta laster egokituko zara programa berriei.
Microsoft Office paketeak dakarren programa bakoitzerako baliokide bat dago. Erabilienak Write (Word), Calc (Excel) eta Impress (PowerPoint) direlarik. Dokumentuak gordetzerako orduan egokiena formatu libre batean gordetzea litzake. Write kasuan .odt, .ods Calc kasuan eta .odp Impress programarekin. Oker ez banago, orain dela gutxi arte formatu libre hauek zituzten fitxategiak ezin ziren Microsoft Officeekin ireki, baina ikusi dudanez hau aldatu egin da. Gaur egun, Office paketearekin ireki daitezke. Dena den, LibreOffice paketean sortzen diren dokumentu guztiak Microsoft Officeeko formatuan ere gorde daiteke lasai asko.
Xuxen zuzentzailea
Xuxen Euskarazko zuzentzaile ortografikoa da eta LibreOfficeen instalatzeko aukera daukagu. Horretarako hementxe duzu Xuxen paketea deskargatzeko helbidea:
https://extensions.libreoffice.org/en/extensions/show/xuxen-5-zuzentzaile-ortografikoa
Google Drive fitxategi editoretik urrundu
LibreOffice erabiltzeko gomendioarekin batera Google Docs edo Google Drivek eskaintzen duen dokumentu ezberdinen sorrera ez erabiltzearen gomendio luzatu nahi dut. Dokumentu hauek Googleek garatutako formatu propioan gordetzen dira eta honek Googleekiko menpekotasun handia sortzen du. Egia da, fitxategia deskargatzerako orduan hainbat formatu desberdinetan deskargatzeko aukera ematen dagoela, baina horretarako bana-banan deskargatu behar dira. Google Driven daukazun guztia .zip batean konprimatuta deskargatzea erabakitzen baduzu, printzipioz, dana ondo funtzionatzen badu, fitxategi guztiak Microsoft Officeren formatuan deskargatu beharko lirateke . Baina, nire esperientziak erakutsi dit, deskarga hori ez dela hain erraza fitxategi asko daudenean. Prozesua denboran asko luzatu daiteke eta emaitza nahi ez duguna izan daiteke.
Iruzkinak