• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

INFORMATIKA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK ATALEKO IKASTAROAK HASTEKO PREST DAUDE

2010-04-13 miscellaneous

ueu

INFORMATIKA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK ATALEKO IKASTAROAK HASTEKO PREST DAUDE

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) batez ere udako ikastaroengatik baldin bada ezaguna ere, urtean zeharreko ikastaroak bultzatzen dihardu, etengabeko prestakuntza urte osora eta batez ere herritar guztiei zabaltzeko asmoz. “Ordenagailua eta internet euskaraz” eta “Web dinamikoen garapena PHP eta MySQL erabiliz” dira Informatika eta Teknologia Berriak ataleko bi ikastaro interesgarri.

Lehenengoa “Ordenagailua eta Internet euskaraz” izenekoa da, ordenagailua euskaraz jarri nahi duenari eta Interneten euskaraz dauden baliabideak ezagutu nahi dituenari zuzendua dago eta beraz, jorratuko diren lau puntu nagusiak hauexek izango dira:

  • Ordenagailuko sistema eragilea euskaraz jartzea.
  • Ordenagailuko hainbat aplikazio (bulegotika, irudien tratamenduak eta abar…) euskaraz erabiltzea.
  • Interneten euskaraz jarduteko baliabideak erakustea.
  • Euskaraz dauden Web 2.0 tresnak erakustea.

Ibon Aizpurua Ugarte UEUko kidea izango da irakaslea. Informatikan ingeniaria eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresako teknikaria den Ibon Aizpuruak ikastaroaren asmoari buruz galdetzean honakoa azpimarratzen du: “Askotan ordenagailua erosten dugunean, zuzenean guztia gazteleraz etortzen da, bai sistema eragilea  baita bulegotika aplikazioak ere. Ikastaroaren helburuetako bat baliabide horiek guztiak euskaraz izan ditzakegula erakustea da.” Ikastaroaren bigarren zatia berriz, Interneten euskaraz aurki daitekeen edukia ezagutzea da, Google eta Facebook esaterako.

Bigarren ikastaroa “Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz” izenekoa da eta on line da. Ikastaroaren helburu nagusiak hauexek dira:

  • Php programazio-lengoia ezagutu eta erabiltzea
  • Datu-baseak atzitzea php-ren bitartez.
  • Web gune dinamikoak programatu ahal izatea.

Irakaslea Gorka Julio Hurtado da, UEUko kidea eta informatikan ingeniari teknikoa. Elurnet Informatika Zerbitzuak enpresan egiten du lan. Julioren ustez ikastaro hau aproposa da programazioari buruz eta web guneei buruz oinarrizko ezagutza duen edonorentzat.

Ikastaroaren ezaugarriak Ordenagailua eta Internet euskaraz Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz
Iraupena 6 ordu 24 ordu
Datak Apirilaren 14a eta 21a (asteazkenak) On-line

Saio presentziala: maiatzaren 3an

Ordutegia 16:30 – 19:30 16:00 – 20:00
Matrikulazio prezioa 39,00 euro.

Ikasleak eta langabetuak: 35,10 euro.

UEUko bazkideak: 29,25 euro.

156,00 euro.

Ikasleak eta langabetuak: 140,40 euro.

UEUko bazkideak: 117,00 euro.

Ikastaro hauen matrikulazio-epea irekita dago. Informazio gehiago edo matrikula egiteko nahikoa da www.ueu.org helbidera sartu, 943 82 14 26 telefonora deitu edota gure bulegotik pasatzea (8:30etatik 17:00etara).

Informazio gehiago behar baduzu eta Ibon Aizpurua Ugarteri edo Gorka Julio Hurtadori  elkarrizketa bat egin nahi badiezu informatika eta teknologia berrien inguruan, ipini lasai gurekin harremanetan.

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua