Iturriak
2009-10-21 miscellaneous
Blogaren estatistikak kontsultatu ditut, eta hauekin grafiko bat egin dut. Datu batzuk interesgarriak iruditu zaizkit. Jende asko, % 43 hain zuzen ere, zuzenean www.aldakur.com idazten du bere nabegatzailean. Bigarren postuan, nola ez, Google bilatzailea aurkitzen da % 23 rekin. Hirugarren postua, % 12 rekin Twitter kokatzen da. Datu hau interesgarria iruditu zait. Orain dela denbora “gutxi” nire Twitter kontua ireki nuen eta jadanik nire blog bisitentzat iturri indartsua bilakatzen ari da sare-sozial hau. Bestalde % 3 rekin Facebook sare-zoziala eta dabid.net aurkitzen dira.  Alde batetik nire Facebook kontua ez dut asko erabiltzen eta bertan ditudan lagunak ez dira informatikaren lagunak, beraz ez da harritzekoa Facebook datu kaxkarra izatea (Twitter sare-sozialarekin konparatuz). Dena dela, pozgarria iruditu zait dabid.net nire estatistiketan ikustea. Bere blogean “Nire sarea” izeneko atal bat dauka, interesgarriak iruditzen zaizkion blogekin, eta eskertzekoa da bertan nire bloga egotea.
Bestalde %16 beste leku eta bilatzaile ezberdinetatik sartzen dira nire blogea.
Iruzkinak