Lainoaren lehen sustoa
2010-12-29 miscellaneous
Hil honetan erabiltzaile askori hileak puntan jarri dizkion albiste bat zabaldu da. Bazirudien Delicious itxi egin behar zutela.
Ezagutzen ez duzuenentzat, Delicious, zuen laster markak online izateko aukera ematen duen zerbitzu bat da. Gainera, nahi izanez gero, laster markak beste erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera ematen du. Beraz, albistea zabaldu denean jendea urduri jartzen hasi da, beraien laster markak galtzeko beldur bait zeuden.
Azkenean, dena susto batean geratu dela dirudi. Komunikatu baten bitartez, Yahook adierazi du bere intentzioa ez dela zerbitzua bertan bera uztea, saltzea baizik.
Honekin espero dudana da jendea konturatzea gure informazio guztia lainoan uztearen arriskuez. Oraingo honetan laster marka batzuez ari gara, baina agian hurrengo batean Google docs edo Facebook-etaz hitz egingo dugu, eta argi dago gure dokumentuak ez ditugula galdu nahi. Ala bai?
Iruzkinak