Microsoft, zergatik ezkutatzen duzu kodea?
2020-11-06 Developer miscellaneous Software librea
Web garapenerako Atom programa erabiltzen dut. Lizentzia libreakoa da eta eroso lan egiteko plugin ugari ditu. Beraz, nire ikasleei erabiltzeko proposatzen diet urtero.
Garatzaileen artean Micrososftek garatutako VSCode programa arrakasta handia daukala konturatu naiz. Gainera, lizentzia librea da eta puntu hau beti kontutan hartu beharrekoa da niretzat. Ondorioz programa nola garatuta dagoen eta benetan zer egiten duen ikusi daiteke. Ez.
Dirudienez, VSCode programaren oinarria librea da, baina lizentzia ahul bat esleituta duenez (MIT lizentzia) kodea moldatu ondoren daukagun produktu berria ez du librea izan beharrik. Kodea itxi daiteke eta hori da egin dutena. Microsoftek bere VSCode bertsioan telemetria eta tracking funtzioak txertatu ditu, baina ez du inplementazio horren kodea erakutsi nahi. Berez, programaren ezarpenetan telemetria eta tracking aukerak desgaitu daitezke. Orduan, desgaitzeko aukera baldin badago zergatik ez da kodea argitaratzen? Agian Microsoft enpresa itxi bezala lehenetsita duen erabaki bat izan daiteke, baina behintzat desgaitze aukera hori susmoan jartzeko arrazoia ematen digu. Hau da, posible da guk espero ez dugun bezala desgaitzea.
Arrazoi honengatik VSCodium proiektua eskuragarri daukagu. VSCode programa telemetria eta tracking funtziorik gabe alegia. Microsoften bertsioak eskaintzen dituen aukera guztiak ditu, baina gure pribatutasuna %100 bermatuz.
Nik, proiektu batzuentzat Atom baztertu eta aukera bat emango diot.
Iruzkinak