• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Mintzapraktikak online

2013-01-04 Uncategorized @eu

20121256029Sarezulo_1

Euskara edota ingelesa ikasten ari direnei zuzendutako web aplikazioa da Babelium project –www.babeliumproject.com–, ahozkotasuna lantzera bideratua. Euskaltegiek eta hizkuntza eskolek badarabilte dagoeneko. 

Hizkuntza bat ikasten hasten garenean, papera eta boligrafoa izaten ditugu bidelagun edo tresna nagusi, eta ahozkoa alboratu egiten dugu maiz. Gurean euskaraz aritzea errazagoa izan daiteke (ez beti, tamalez) kalera irten eta koadrilakoekin edo mintzalagunekin elkartuz gero, edo tabernetan nahiz dendetan euskaraz eskatuz gero. Ingelesez hitz egiteko solaskideak topatzea, ordea, konplikatuagoa da eta askok atzerrira jotzen dute hutsunea betetzera.

Gabezia horri berari beste erantzun bat eman ahal izango diogu hemendik aurrera: Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean sortu duten Babilum Project web aplikazioa.

Arestiko webgune horretan izena emanda, erabiltzaile izena, pasahitza eta, beraz, sisteman sartzeko baimena eskuratuko du erabiltzaileak eta, aurrerantzean, hainbat baliabide edukiko ditu aukeran.

Batetik, ahozkotasuna lantzeko eta praktikatzeko zenbait bideo ariketa, Babelium Project-en garatzaileek eta hainbat eskoletako irakasleek igo dituztenak. Fitxategi interaktiboak dira, hau da, ikaslea bideoa ikusten hasiko da eta, momentu batean, gezi gorri batek hala adierazten duenean, bideoan parte hartzeko txanda heldu zaiola ohartaraziko dio sistemak. Orduan, web kameraren edo mikrofonoaren bitartez, bideoak eskatutakoari erantzuten hasi beharko da erabiltzailea, beti ere denbora tarte zehatz baten baitan. Hau agortuta, bideoak aurrera jarraituko du eta, horrenbestez, elkarrizketa interaktibo bat eratuko da. Bestalde, hizkuntza eskola ofizialetan usu erabiltzen dituzten ariketez osatutako ikus-entzunezkoak ere badaude eskura. Alegia, pantailan hainbat irudi agertuko dira eta erabiltzaileak proposatzen zaion gai horren inguruan hitz egin beharko du hainbat minutuz.

Saio hauek guztiak grabatu egiten ditu sistemak eta, honenbestez, posible da Babelium Project-en bigarren zatiari heltzea, ebaluazio kolaboratiboari, hain zuzen. Izan ere, guk grabatutako bideo eta audioak beste erabiltzaileek ebaluatuko dituzte, gure gabezia eta akatsak lehenago identifikatu eta zuzendu ahal izateko. Ebaluazio sistema hau elikatzeko prozesua honakoa da: erabiltzaile bakoitzak hainbat kreditu edo puntu jasotzen ditu sisteman lehen aldiz sartzearekin batera. Beste ikaskideei bere bideoak ebaluatzeko eskatzen dien bakoitzean kredituak galduko ditu eta, puntu gehiago lortzeko, bera bezalakoen bideoak ebaluatu edo bideo ariketak igo beharko ditu. Funtzionamendu honekin, sistemaren osasuna mantentzen da.

Jakina, egokia ez den bideo bat aurkituz gero, hau salatzeko aukera dago, ahalik eta azkarren sistematik kanporatua izan dadin. Azken batean, horixe da Babelium Project honen indargune nagusia, denon parte hartzetik elikatzen dela eta, era berean, denon parte hartzeari esker ikas dezakegula.

Etorkizunean, frantsesa ere sartuko dute eta dagoeneko garatzaileak lanean ari dira tablet eta smartphonetan ere erabilgarria izan dadin. Aipagarria da, bestalde, aplikazioaren lizentzia askea dela: GPLv3 hain zuzen ere.

Publikazioa: http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=2036

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua