• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Nexus 4 – Lehen pausoak

2013-02-15 android

nexus4

Gaur jaso dut oparitu didaten Nexus 4 bat. Egia esan opari oso ona dela iruditzen zait, ezta? 😉
Orain arte Android sistema duten bi gailu izan ditut: HTC Wildifre (Android 2.2) eta HTC Nexus One (Android 2.3). Beraz, hau da nire lehen Android 4.x.

Hardwarearen aldetik ez dut hitz egingo. Hemen duzue Smartphone honen ekipamendua https://play.google.com/store/devices/details?id=nexus_4_8gb&feature=microsite .

Neri interesatzen zaidana sistema eragilean ikusi ditudan aldaketak dira. Soilik pare bat ordu daramat sakelekoarekin, baina zertxobait aurkitu dut. Gehien gustatu zaidana: bi gailuetako (HTC Nexus One eta LG Nexus 4) aplikazio eta konfigurazioen transferentzia egiteko Androidek eskaintzen dituen erraztasunak.

Gailu zaharrean segurtasun kopiak egiteko aukera automatikoki gaituta dago. (Menu – Ajustes – Copia de seguridad de datos).  Aukera honen deskribapenak dioen bezala, Google zerbitzarietan gure aplikazioen, konfigurazioen, wifi sareen pasahitzak eta hainbat datu gehiago gordetzen dira.

Beraz, gailu berria pizten dugunean, eta gure gmail kontua sartu ondoren, segurtasun kopia guzti hori berreskuratzeko aukera proposatzen digu Androidek. Androidek? edo Google Jainkoak? edo Google poliziak? galdera hauen erantzunak norberaren hausnarketarako uzten ditut 🙂

Beraz, minutu batean, gailu zaharrean zeuden aplikazioak gailu berrian instalatzen dira. Hau poza! jeje.

Hala ere, argazkiak eta aplikazio batzuen konfigurazioa ez zaizkit gailu batetik bestera pasa.  Zaharrean SD txartela nituelako. Beraz, hori “eskuz” egin behar izan dut. (Ubuntu erabiltzen baduzue ez da erraza izango. Hori beste post baterako).

Pribatasunaren gaiarekin lotuta beste aukera oso ona aurkitu dut Android 4.2 sisteman. Behintzat 2.2 eta 2.3 bertsioetan ez dut inon ikusi. Aukera mugikorrean dagoen informazio guztiaren zifraketa da. Argi dago gaur egun gure sakelekoan dugun informazioa oso oso garrantzitsua eta pribatua dela. Beraz, hau galtzen badugu bere edukia salbu dagoela jakiteak asko lasaitzen du.

Menu – Ajustes – Privacidad aukeran Encriptación aukera aurkitutzen da. Esan bezala dugun informazio guztia enkriptatuko da. Ondorioz, gailua pizten dugun bakoitzean pasahitz bat (guk aukeratutakoa) eskatuko digu. Adi! Enkriptazioaren prozesuak ordu bete inguru iraungo du eta sakelekoak entxufatuta egon beharko du.

Bestalde, Jelly Bean-en dagoen iterfazea oso ona iruditu zait orokorrean. Erakargarria eta erabiltzeko oso erraza. Menu “botoia” ez egotea pixka bat nahasia iruditzen zait, baina ohitura falta izango da besterik gabe.

Bukatzeko esan beharra dut, kamararekin 360 graduko argazkiak ateratzeko aukera pasada bat dela! ez dakit askotan erabiliko dudan ala ez, baina pasada bat da!

Iruzkinak

One response to “Nexus 4 – Lehen pausoak”

  1. @GaurDaBihar says:
    2013-02-21 at 11:01 am

    Kaixo
    Nola lotu Nexus-a Ubuntun, ez da izango honelako zerbait, ez da?
    http://bloga.biharenea.eu/2012/09/07/nola-lotu-gure-android-gailuak-linuxen-mtp-protokoloaren-bidez/
    😉
    Eta bai, zifraketarena Android 4.xen hasi zen. Niri beldur pixka bat ere ematen dit horrek, pasahitza galduz gero datuak berreskuratzeko aukera desagertu egiten baita.
    Bigarren artikulorik idaztekotan ohartu e?

    Reply

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua