• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ
Portuan

Piratok portuan gelditu gara

2021-01-08 gizartea miscellaneous

2021. urtean sartu berri gara, eta nire lehen posta iraganera begiratuz egin nahiko nuke. Askotan pribatutasuna dut gai nagusi bezala. Pixkanaka-pixkanaka guk galtzen utzi dugun pribatutasun hori; batzuetan, bizitza errazten digun zerbitzu baten truke, beste batzuetan ordea, guk geuk zabaltzen dugulako gure informazio pribatua sare sozialetan.

Asko aldatu da internet azken 20 urteetan. Nik, eta nirekin batera internet ezagutzen hasi zen belaunaldiak, anonimotasunean oinarritzen genuen nabigazioa. Benetako izen eta abizenen ordez, ezizenak erabiltzen genituen, horregatik leku guztietan aldakur ezizena erabiltzen dut, baina nire benetako izen eta abizenarekin era bat lotuta dago dagoeneko.

Napster, Emule, Torrent… euskarri digitalak eskaintzen duen erraztasunaz baliatuz, hauek elkarbanatzeko dozenaka tresna ezagutu ditugu. Urte oso interesgarriak ziren. Alde batetik, kultura elkarbanatzea delitua ez dela defendatzen genuen eta zinema, musika, joku eta bestelako industria garai berrietara moldatu behar zela aldarrikatzen genuen. Copyleft lizentzia lezagutu nuen eta mundua aldatzen ari zela uste nuen.

Urteak pasa dira, eta aipatutako industriak digitalizazioak eskatzen zuenaren arabera moldatu dira; musikan spotify, zineman HBO, Netflix, Filmin…. Noski, artisten egoera eszena berri honetan aztertu beharrekoa litzake.

Kontua da, anonimotasunarekin batera musika eta pelikulak elkarbanatzeari ere utzi diogula. Behintzat, nire kasu partikularrean hala gertatu da. MotoGP mundiala ikusteko dazn daukat, pelikulak eta serieak HBO eta Netflix, azken hilabete honetan DisneyPlus (The Mandalorian ikusi behar nuen) eta azkenik, gehien erabiltzen dudan zerbitzua, Spotify. Aipatutako guzti hauetatik urte osoan zehar ordaintzen dudan bakarra Spotify da. Besteak, noizbehinka hilabete gutxi batzuetan zehar kontratatzen ditut. Torrent bezalako programak erabiltzeari utzi ez badiot ere, egia da gutxi erabiltzen dudala. Behintzat ez lehen bezala.

Barkua portuan utzi dut. Orain, tren batean nabil eta betikoek eraiki dituzte trenbideetatik nabigatzen dut. Ez dakit, baina, bide iluna delaren susmoa daukat.

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua