2016-07-15
Android-developer Tutorialak
Android-Studio IDE oso ahaltsua da, baina bere akatsak ere baditu. Azken aldian, Layout bat Design moduan bistaratu nahi dudanean renderizazio errore bat ateratzen zait: Soluzioa oso erraza da. File -> Invalidate Chaches / restart… Invalidate and Restart Android Studio berrabiaraziko da eta arazoa konponduta egongo da.
2016-04-08
android Android-developer
Ohikoa izaten da activity batean ActionBar-a ezkutatu nahi dugunean honako kodea erabiltzea: ActionBar actionBar = getActionBar(); actionBar.hide();ActionBar actionBar = getActionBar(); actionBar.hide(); Activity-a Activity klasetik hedatzen duenez ez dago arazorik, baina AppCompatActivity-tik eratorria baldin bada nullPointerException bat jasoko dugu lerro horietan. Kode zuzena honako hau da: getSupportActionBar().hide();getSupportActionBar().hide(); Berriro agertzea nahi bada: getSupportActionBar().show();getSupportActionBar().show(); Horrekin nahikoa.