cloud


Apache, MariaDB eta PHP zerbitzari batean instalatzen

SysAdmin Tutorialak

  Zalantzarik gabe Apache, MariaDB (MySQL-ren fork bat) eta PHP zerbitzari batean instalatzeko modu azkarrena Xampp instalatzea da. Baina, oraingoan, software bakoitza banaka nola instalatu daitekeen eta egin beharreko konfigurazioa azaltzea nator. Zerbitzaria: Ubuntu Server 14.04 LTS Oharra: Zerbitzaria VirtualBox-en instalatuta baldin baduzue, probak egiteko makina birtuala sare lokalaren barnean konfiguratzea egokiena  litzake. Horretarako “Virtuabox-en instalatutako makina […]

Ubuntu for Phone – Ubuntu on Tablet – Ubuntu for Android

miscellaneous Ubuntu Uncategorized @eu

Azken eguneta mugimendu asko egon dira Ubuntu munduan. Pasaden urtean Ubuntu for Android aurkeztu zuten eta oraingoan Mahaigaineko gailuetatik Smartphone eta Tableten munduan sartzeko pausoa eman du Canocicalek. Beraz, gaur egun, gailu mugikorrentzat Ubunturen hain bat sistema ezberdin aurkituko ditugu. Android! Kontuz! 2014. urtea Ubunturena izan daiteke! Ubuntu for Phone - Ubuntu on Tablet Atzo (Otsailak […]

Mega zerbitzuak 50 GB eskeiniko ditu

miscellaneous

Mega Zerbitzua @KimDotcom -en proiektua berria da. Megaupload zerbitzua itxi zuten , baina ez elkarbanatzeko dugun griña ezta Kim Dotcom-ek bere negozioarekin jarraitzeko gogoa. Kartzelatik atera bezain pronto bere proiektu berrian lanean hasi zan eta pixkana informazio gehiago zabaltzen ari da. Mega zerbitzuak 50 GB eskeiniko ditu, eta bertan gordetzen degun edukia 2048 bitetan RSA algoritmoa erabilita zifratuta […]

Google Drive, sorpresarik gabe eta gure datuen jabe

Uncategorized @eu

Atzo Googleek Googlee Drive zerbitzua aurkeztu zuen, Dropbox, Sky Drive eta Ubuntu One zerbitzuei aurre egiteko helburuarekin. Honela, 5GBeko disko gogor birtual bat dugu Googleen zerbitzarietan. Esan beharra dut, Googleek ateratzen dituen produktu gehienak probatzea gustokoa dudala, eta hauetako asko egunero erabiltzen ditudala. Beraz, Google Drive probatzeko irrikatan nengoen (gaur egun Dropbox eta Ubuntu One […]

Google Drive apirilan gure artean

Uncategorized @eu

Nahiz eta, Googleen aldetiik konfirmaziorik ez izan, sarean zehar, hil honetan Google Drive zerbitzua gure artean egongo delaren zurrumurrua zabaldu da. Google Drive, Dropbox, iCloud, Ubuntu One  eta hodei zerbitzua ematen duten aplikazioei aurre egiteko sortu du Googleek. Zurrumurruak diotenez, doako zerbitzuak 5GB eskeiniko ditu eta diru gutxiren truk hau zabaltzeko aukera izango dugu. Dirudienez, […]

Hiru hilabetez Ubuntu One erabiltzen

miscellaneous

Orain dela hiru hilabete Ubuntu One eta Dropbbox zerbitzuei buruzko post bat idatzi nuen. Denbora honetan bi zerbitzuak erabiltzen jarraitu dut eta probatxo batzuk egiten, ondorio batzuk atera ahal izateko. Nire ustez, Dropbox Ubuntu One baino garatuagoa dago, baina lehengoan aipatzen nuen bezala, pribatasun aldetik Ubuntu One nahiago dut. Terms of  Service eta Privacy Policy […]

Amazon EC2 urte betez doainik I

Amazon Uncategorized @eu

Gero eta ohikoagoak bihurtzen ari dira zerbitzari birtualak, hau da, zerbitzari fisiko bat “zatitu” ondoren, bertan “instalatutako” zerbitzariak, hardware fisiko bakarrean zerbitzari ugari birtualizatuz. Interneten hainbat enpresa aurki ditzakegu urtean diru kantitate baten truke (Hardwarearen arabera) zerbitzari birtual bat eskaintzen digutenak. Hau aukera egokia izaten da enpresa txikientzat edo teknologian saltseatzea gustatzen zaigunontzat. Nik, adibidez, […]

Ubuntu One

Uncategorized @eu

Orain arte Dropbox erabiltzen nuen nire dokumentu batzuk hodeian gordetzeko. Modu honetan, edozein momentutan edozein tresnarekin (PC-Mugikorra-tablet) dokumentu horiek eskuragarri nituen. Egia esan behar badut oso gustura nago Dropboxek eskaintzen didan zerbitzuarekin, baina Ubuntu One probatzen hasi naiz. Dakizuenez erosoago sentitzen naiz Software librearen munduan, nahiz eta Ubuntu One zerbitzua inplementatzen dituzten aplikazio eta sistema […]

Lainoaren lehen sustoa

miscellaneous

Hil honetan erabiltzaile askori hileak puntan jarri dizkion albiste bat zabaldu da. Bazirudien Delicious itxi egin behar zutela. Ezagutzen ez duzuenentzat, Delicious, zuen laster markak online izateko aukera ematen duen zerbitzu bat da. Gainera, nahi izanez gero, laster markak beste erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera ematen du. Beraz, albistea zabaldu denean jendea urduri jartzen hasi da, beraien laster markak galtzeko […]

Diaspora sare sozial deszentralizatua

miscellaneous

Orain dela gutxi Diaspora izeneko sare sozial deszentralizatuaren berri izan nuen. Baina zer da sare sozial deszentralizatua? Bere izena dioen bezala ez dago zerbitzari nagusi baten menpe. Esate baterako, gaur egungo sare sozialak zentralizatuak dira. Hau da,  Facebookera igotzen dugun informazioa Facebook dituen zerbitzarietan gordetzen da, eta guzti hau ikusi ahal izateko Facebookeko zerbitzarietara konektatu […]