Orain arte zure lagun bati Google+ sarearentzako gonbidapena bidaltzeko sistema nahiko eskasa zen. Orain ordea, gonbidapen zuzena egin daiteke bere email kontua idatziaz. Gure Google+ orri nagusiaren beheko atalean dugu aukera berria. Beraz, badakizue… zuen sarea josten hasi!
Sare sozialen “merkatuan†muturra sartzeko beste saiakera bat egiten ari da Google. Beste post batean komentatu nituen Googlelek egindako beste saiakerak. Oraingoan Google+ sare soziala aurkezten digute, eta uste dut oraingo honetan proiektua aurrera atera daitekeela. Dena dela, oso zaila izango du facebooki aurre egitea. Lehengo egunean irakurri nuen gaur egun 700 milioi erabiltzaile dituela. Hau […]
Lehengo egunean http://www.about.me orrialdearekin topo egin nuen. Bertan erregistratu eta identitate bat sortzeko aukera duzu. Gaur egun, jende asko sare sozial batean baino gehiagotan erregistratua dago, eta askotan jendeari gure identitate digitalaren helbidea adieraztea ez da erraza izaten. Horregatik interesgarria iruditu zait about.me orria. Bertan, zure identitate digitala osatu dezakezu. Zure buruaren deskribapen txiki bat, argazkitxo bat […]
Denbora asko darama googleek sare sozialetan aurrea hartu nahian, baina argi dago ezin duela Facebookekin eta Twitterrekin. Lehenengo Google Wave zerbitzua atera zuen, gero Buzz, eta bi proiektu hauetan porrot egin ondoren “+1″ zerbitzua atera du. Momentu hauetan, egoera esperimentalean dago beraz denbora piskatxo bat pasa beharko da benetako eragina ikusteko. Baina zertan datza zerbitzu […]
Bihar atsaldeko 18:00tan Euskadi Irratiko Mezularia saioan izango naiz. Bertan, Diaspora sare sozialari buruz hitz egingo dut. Zer den, zer izan nahi duen, nola eta zergatik sortu den… Dagoeneko nik nire kontua dut eta gonbidapen batzuk emateko aukera daukat. Beraz, Euskadi Irratiko saioa aprobetxatuz, blog honetan Diaspora sarerako gonbidapen bat zozketatzen dut. Zozketara apuntatzeko iruzkin […]
Hil honetan erabiltzaile askori hileak puntan jarri dizkion albiste bat zabaldu da. Bazirudien Delicious itxi egin behar zutela. Ezagutzen ez duzuenentzat, Delicious, zuen laster markak online izateko aukera ematen duen zerbitzu bat da. Gainera, nahi izanez gero, laster markak beste erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera ematen du. Beraz, albistea zabaldu denean jendea urduri jartzen hasi da, beraien laster markak galtzeko […]
Jadanik Diaspora sare deszentralizatua martxan jarri da gonbidapen sistemaren bidez. Proiektuarekin Kickstarter-en bidez kolaboratu zutenak dira gonbidapena jasotzen ari diren lehenengoak, eta ondoren posta zerrendara harpidetuta daudenak izango dira. Ni, nire gonbidapenaren zain nago eta irrikitan proiektu berri honen etorkizuna nola bilakatzen den ikusi eta bertan parte hartzeko. Momentuz dena galdera ikurrak dira Diasporarekiko, baina […]
Egun batzuk daramatza martxan euskaraz sorturiko azken sare sozialak. Lehen egunetik erregistratuta nago eta benetan oso erakargarria iruditzen zait berria egunkariak bultzaturiko proiektu hau. Berriketan.info orriak dioen bezala: Berriketan.info informazioan oinarritutako komunitate bat da, informazioaren jario azkarra bideratuko duena. Plataformako erabiltzaile bakoitzak (kazetariek, adituek, herritarrek….) profil propioa izango du, eta profil hori automatikoki Twitter-eko eta […]
Atzo Diasporari buruz hitz egin nuen eta sare zentralizatu eta deszentralizatuak aipatu nitun. Aproposa iruditu zait bi sareen krokis txiki bat egitea, hauen funtzionamendua hobeto ulertzeko. SARE ZENTRALIZARTUA SARE DESZENTRALIZARTUA
Orain dela gutxi Diaspora izeneko sare sozial deszentralizatuaren berri izan nuen. Baina zer da sare sozial deszentralizatua? Bere izena dioen bezala ez dago zerbitzari nagusi baten menpe. Esate baterako, gaur egungo sare sozialak zentralizatuak dira. Hau da, Facebookera igotzen dugun informazioa Facebook dituen zerbitzarietan gordetzen da, eta guzti hau ikusi ahal izateko Facebookeko zerbitzarietara konektatu […]