Ubuntu server 12.04LTS (mahaigain ingurunean instalatzen)
2012-05-17 Uncategorized @eu
Makina birtual batean Ubuntu Server 12.04 instalatu dut (10GBeko disko birtuala sortu dut). Honekin eta Amazonen zerbitzariarekin pixkanaka gauza gehiago ikasteko aukera izateko.
Instalazioa nahiko erraza da. Ez dago ezer berezirik. Instalazioan OpenSSH instalatu dut.
Erosotasuna dela eta, mahaigain ingurunea instaltzea ideia ona dela iruditu zait.
sudo apt-get update
sudo apt-get install ubuntu-desktop
Modu honetan, zerbitzari batean erabiliko ez ditugun programa asko instalatuko dira. Horregatik, errendimendua hobetzeko interfaze eta programa minimoak instalatzea gomendatzen dut.
sudo apt-get update
sudo apt-get install x-windows-system-core
sudo apt-get install gnome-core
sudo gksu
startx
Orain interfaze grafiko sinple bat eta programa minimoak ditugu.
Iruzkinak