Ubuntu – Unityn abiarazle bat sortu
2012-10-27 Uncategorized @eu
Ez dakit zergatik ez dagoen defektuz aukera hau, baina tira. Goazen guk nahi ditugun abiarazleak sortzea. Bai Mahaingainean eta bai Dash-ean.
Lehenik gnome-panel instalatu behar dugu.
$ sudo apt-get install gnome-panel
Ondoren ~/.gnome2/nautilus-scripts/ karpetara joan behar dugu. Nire kasuan aldakur/.gnome2/nautilus-scripts/
$ cd ~/.gnome2/nautilus-scripts/
Bertan Script txiki bat sortu. Nire kasuan “Abiarazle bat sortu” izena ezarri diot.
$ gedit “Abiarazle bat sortu”
Honako edukiarekin bete fitxategia.
#!/bin/sh
gnome-desktop-item-edit –create-new $NAUTILUS_SCRIPT_CURRENT_URI
Azkenik exekuzio baimenak eman behar dizkiogu.
$ chmod +x Abiarazle\ bat\ sortu
Honekin Abiarazleak sortzeko aukera dugu. Nola? Oso erraz.
Adibidez Mahaiganean gaudela, xaguaren eskubiko botoian klik egin, Script-ak -> Abiarazle bat sortu
Iturria:Â http://www.ubuntuleon.com/2012/04/crear-lanzadores-en-el-escritorio-y-en.html?m=0
Posta editatzen dut gauza batetaz konturatu naizelako. Mahaiganean abiarazlea sortzerakoan ikono polita bat aukeratzen dugu. Baina abiarazle hau, Dash barrara pasatzerako orduan ikonoa galtzen da. Hau gerta ez dadin honako hau egin beharra dago.
Abiarazlea orain arte bezala Mahaiganean sortu dezakegu baina gero root erabiltzaile izanik “/usr/share/applications/” karpetan kopiatu beharra dago. Modu honetan gure dash barran ikono ta guzti jartzeko aukera izango dugu.
Iruzkinak