Windows eta Linux ordenadore berdinean
2008-12-15 Sailkatugabeak
Nahiz eta Linux asko aurreratu da azken urte hauetan, batez ere Ubuntu distribuzioari esker, oraindik askori kostatzen zaigu windows etik alde egitea. Batez ere bi arrazoi nagusiengatik: Ohitura eta jokuak. jeje. Dena dela, hemen erakutsiko dizuet nola partizionatu behar den disko gogorra windows instalatuta dagoen ekipo batean ubuntu instalatzeko windows desinstalatu gabe.
Erabiliko dudan adibidean, disko gogorra 80 GB eko da. Aukeratutako partizioen tamaina pertsonala da, hau da ni erakutsiko dizuet nere kasua nolakoa den, baina gero bakoitzak aukeratu behar du bere tamaina partizio bakoitzari emango dion erabilgarritasunaren ara behera.
Esan bezala 80GB eko disko bat dugu. Irdudian ikusten duzutenez 6 partizio daude:
1- NTFS motakoa. Primaria modukoa. Hemen Windows instalatuta egongo da. Nire kasuan 21,4 GB ekoa. Ez ditut jokua asko ezta programa asko instalatzen windows en beraz honekin nahikoa daukat.
2-Ext3 motakoa. Primaria modukoa. Ikusten duzutenez hau 2,5 GB besterik gabe ditu. Hau /Home instalatzeko erabiltzen dut.
3-Ext3 motakoa. Primaria modukoa. Hemen Ubuntu fitxategi sistema instalatuko du, (/ erro fitxategia), hau da, sistema eragilea. 10 GB ekin nahikoa da.
4-Extended motakoa. Primnaria modukoa. Hemen barruan beste bi partizio egingo ditugu. Extended partizioa egiteko arrazoia erraza da ulertzeko. Disko gogor batean maximo 4 partizio primario egin daitezke. Horregatik geratzen dire bi partizioak egiteko hau beharrezkoa da. Nire kasuan 42 GB eko tamaina heman diot. Hemendikan 1 GB Swap memoriarentzat izago da eta 41 GB Informazioa trukatzeko moduako. Orain zehaztuko dut dana.
5-Esan bezala Extended partizioaren barnean, Swap motako bat.Logikoa. 1Gb nahiko da.
6-Bigarren partizio bat Extended barnean FAT32 motakoa .Logikoa. Soberan dagoen tamaina erabilita, kasu honetan 41GB. Honi TRUKATZE deitu diot. Hemen nire datuak gordeko ditut. Word dokumentuak, irudiak, musika … Zergatik eman diot izen hori? FAT32 motako partizioa denez, bain windows etik bezain ubuntutik idatzi eta irakurri dezakedalako.
Iruzkinak