• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

World War Web

2012-05-09 Uncategorized @eu

Megaupload itxi zuten, baina elkarbanatzeko dugun grina ez.

Internetek mundu berri baten ateak ireki eta ezagutza partekatzeko bitartekoak eman dizkigu. Errealitatean ez bezala, mundu digital honetan gure fitxategi eta datuak besteren esku ere jartzen ditugu. Horregatik eta horretarako, zerbitzu ezberdinak jaio dira, tartean, ezagunenetarikoa: Megaupload.

Baina gauzak aldatu egin dira. Gobernuek Sareko askatasunarekin amaitu nahi dute, eta gurean apurtu.org webgunea itxi zuten bezala heldu zen, baita ere, Megaupload zerbitzuaren txanda, mundu zabalean milioika lagunek beren fitxategiak gorde edo elkarbanatzeko erabiltzen zuten zerbitzua, hain justu. Kaltetuetako askok, gainera, premium kontu bat zuten kontratatua, zerbitzua optimizatzeko. Itxieraren ondorioz, baina, datu horiek guztiak galdu dituzte, ez dituzte eskuragarri.

Itxieraren aurrean, protesta gisa, Anonymous taldeak FBIren web orrialdeari eraso egin eta zenbait orduz blokeatzea lortu zuen. Haserreak eta erantzun hauek, ordea, ez dute saihestu Megauploaden antzeko beste zenbait zerbitzuk badaezpadako neurriak hartu behar izatea. Esate baterako, Mediafire famatuak Google bilatzailean indexatzeari utzio dio. Honekin, Googleren bitartez eginiko bilaketetan ez agertzea lortu dute. Hortaz, Mediafire zerbitzarian ‘zintzilikatuta’ dauden fitxategiak eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da hauen helbidea ezagutzea.

Zorionez, eta nahiz eta honen inguruko albiste txarren zerrenda amaierarik gabekoa izan, badira albiste onak ere. Peer to peer (P2P) motako programek denbora luzez jarraituko dute martxan, hauen funtzionatzeko era legez kanpo uztea oso zaila izango baita. Izan ere, gure ordenagailua munduko beste edozein tokitan dagoen beste erabiltzaile batekin lotzen dute fitxategi banaketa egin ahal izateko. Beraz, besteak beste, eMule erabiltzen jarraitzeko aukera izango dugu denbora luzez. Bestalde, Torrent motako fitxategiak ditugu: thepiratebay.se edo isohunt.com web orrialdeek eskaintzen dituzten bilatzaileak erabiliz, .torrent fitxategi bat jaitsiko dugu. Fitxategi hau ireki ahal izateko, Vuze, uTorrent edo Bittorrent gisako programak eduki beharko ditugu instalatuta.

Dena den, zure fitxategiak Sarera igotzeko Megauploaden antzeko zerbaiten bila bazabiltza, dropbox.com, box.com edo minus.com orrialdeek eskaintzen dutena gustatuko zaizu. Hau guztia gutxi balitz, videozer.com, videobb.com eta series.ly atariei esker, filmak online ikusten jarrai dezakegu.

Ikusten duzuenez, aukera zabala dugu. Megauploadena ez da azken itxiera izango, baina Sarean beti izango dugu elkarbanatzeko ahalmena.

Publikazioa: http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1917

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua