Gaur gure esku dugu Ubuntu 9.4: JauntyJackalope! Nere ustez, aste bete itxoitea da egokiena. Dena dela, ezin baduzue itxaron AURRERA! instalatu baino lehenago irakurri orrialde hau. Konsolatik 8.10etik 9.4era pasatzeko: Alt+F2 eta honako hau idatzi “update-manager -d” berri bat agertuko zaizue, eguneraketa bat eskuragarri duzuela esanez.
Maiatzak 7, Donostiako Teknologi Elkartegiako Eraikin nagusian izango da infomatikari Euskaldunen VII. bilkura. Hemen uzten dizuet egitaraua. Ikusi dezakezutenez, bertan parte hartuko dut. 9:30 etan Markatzaile sozialen hobekuntza posibleen inguruan lantzen ari naizen karrera amaierako proiektuaren aurrerapen bat izango duzue. Nire proiektua, sematags (semantic tags) izena du, eta scuttle sisteman integratzen saiatzen ari naiz, gero […]
Bueno, ba jadanik nahi duzutenok twitter mundua aurkituko nauzue aldakur ezizenarekin. Zer den ez dakizutenontzat, jakin ezazue lagun, ezagun eta ezezagun artean 140 karaktereko mezuak elkar trukatzeko aukera ematen duen komunitatea dela. Zer egiten ari zara? Twitter kontaiguzu!!
Ubuntuk 5 urte egin ditu gure artean, eta datu honetan oinarrituz interneten informazioa bilatzen hasi naiz, eta grafiko interesgarri hau aurkitu dut. Hemen linux distribuzio garrantzitsuenen grafikoa duzue, zaharrenetik berrierena.
Laster gure artean izango dugu Ubuntu 9.04 “Jaunty Jackalope” bertsioa. Hauek izango dira aurkituko ditugun nobedade batzuk: – Fitxategi sistema ext4 motakoa izateko aukera – Itxura grafiko berriak – OpenOffice v3.1 – Hasieratze azkarrago bat – …..
Xampp instalatu ondoren, eta nabegatzaileko helbide barran localhost idatzizterakoan “Wrong permissions on configuration file, should not be world writable!” errorea agertzen bada. Lasai soluzio erraza dauka: Errorearen kausa: config.inc.php fitxategiko baimenetan erroreaSoluzioa: Baimenak aldatu hau idatziz; chmod a-w config.inc.php