Ze esatek!, Aurkezpen biraren hasiera!

musika

Ze esatek! Rock & Ron diska berrriaren aurkezpen birari hasiera emango dio larunbat honetan Dokan, eta astelehenean Durangoko Plateruenan.  Sarrerak 6 eta 8 eurokoak izango dira. Animatu! http://www.zeesatek.com

Google Euskal Presoen kontra? manipulazioa?

gizartea

@laiamarquez en bitartez iritsi zait ondorengo informazioa. Badirudi, Google ez dagoela Euskal Presoak Etxeratzearen alde. Begira zer gertatzen den, Euskal Presoak Euskal Herrira katalanera edo gaztelerara itzultzen duenean: Ez dakit zehazki nola funtzionatzen duen Google Translatek (oker ez banago algoritmoa sekretua da), baina interneteko web orrialdeetaz baliatzen da hizkuntza bat “ikasteko”. Zenbat eta web orrialde […]

Haizearen eskutitza Olentzerori, by @betihesean

gizartea

@betihesean-ek bere blogean idatzi duen azken posta pila bat gustatu zait, eta hori zabaltzeko asmoarekin, post honetan txertatuko dut zatitxo bat. Kaixo Olentzero maitea, Berriro ere gabonak iristear daude, eta urtero bezala, zuri idazteko garaia heldu zaigu. Badakizu beti bezala ondo portatu naizela, etxerako lanak egin ditut, beste umeekin nire gauzak konpartitu ditut, goiz oheratu […]

Amazon EC2 urte betez doainik I

Amazon Uncategorized @eu

Gero eta ohikoagoak bihurtzen ari dira zerbitzari birtualak, hau da, zerbitzari fisiko bat “zatitu” ondoren, bertan “instalatutako” zerbitzariak, hardware fisiko bakarrean zerbitzari ugari birtualizatuz. Interneten hainbat enpresa aurki ditzakegu urtean diru kantitate baten truke (Hardwarearen arabera) zerbitzari birtual bat eskaintzen digutenak. Hau aukera egokia izaten da enpresa txikientzat edo teknologian saltseatzea gustatzen zaigunontzat. Nik, adibidez, […]

Nor da Anonymous?

Publikazioak

‘We are Anonymous. We are Legion. We do not forgive. We do not forget. Expect us.’ (Gu anonimoak gara. Gu gara lejioa. Ez dugu barkatzen. Ez dugu ahazten. Erne!) Hau da hacktibista berezi hauen lema. Hacktibista internazionalek osatutako mugimendua da Anonymous. Anonimoak dira, ez daukate liderrik eta parte hartzaile kopurua zehaztezina da. Ez dira alderdi […]