gizartea


Piratok portuan gelditu gara

gizartea miscellaneous

2021. urtean sartu berri gara, eta nire lehen posta iraganera begiratuz egin nahiko nuke. Askotan pribatutasuna dut gai nagusi bezala. Pixkanaka-pixkanaka guk galtzen utzi dugun pribatutasun hori; batzuetan, bizitza errazten digun zerbitzu baten truke, beste batzuetan ordea, guk geuk zabaltzen dugulako gure informazio pribatua sare sozialetan. Asko aldatu da internet azken 20 urteetan. Nik, eta […]

Twitch.tv-rekin flipatzen

gizartea miscellaneous

Beti berandu Betidanik berandu iritsi naiz leku guztietara. Leku fisiko zein digitalak. Gezurra badirudi ere, Messenger erabiltzen ez nintzen lehenengoetarikoa izan , ezta Tuenti sare-soziala erabiltzen ere ez. Facebook kontua ireki nuenean milioika erabiltzaile zituen eta Instagram aplikazioan izena eman nuen argazkiak editatzeko sare sozial bat zela ustez. Azkenik, Twitter (2006) kontua sortu nuen 2009. […]

Sarean Greba Orokorra m29

gizartea

Marxoak 29an zure web orrialdea itxi nahi duzu? Web orria grebari buruz informatzeko ez badezu  erabili behar, ITXI EZAZU! Hemen duzu behar duzuna. greba29.zip Adi! Zure jatorrizko index fitxategia ondo gorde ordeztu baino lehenago.

Google Euskal Presoen kontra? manipulazioa?

gizartea

@laiamarquez en bitartez iritsi zait ondorengo informazioa. Badirudi, Google ez dagoela Euskal Presoak Etxeratzearen alde. Begira zer gertatzen den, Euskal Presoak Euskal Herrira katalanera edo gaztelerara itzultzen duenean: Ez dakit zehazki nola funtzionatzen duen Google Translatek (oker ez banago algoritmoa sekretua da), baina interneteko web orrialdeetaz baliatzen da hizkuntza bat “ikasteko”. Zenbat eta web orrialde […]

Haizearen eskutitza Olentzerori, by @betihesean

gizartea

@betihesean-ek bere blogean idatzi duen azken posta pila bat gustatu zait, eta hori zabaltzeko asmoarekin, post honetan txertatuko dut zatitxo bat. Kaixo Olentzero maitea, Berriro ere gabonak iristear daude, eta urtero bezala, zuri idazteko garaia heldu zaigu. Badakizu beti bezala ondo portatu naizela, etxerako lanak egin ditut, beste umeekin nire gauzak konpartitu ditut, goiz oheratu […]

#spanishrevolution hausnarketa txiki bat

gizartea

Egun batzuk naramat #15M, #spanishrevolution, #nolesvotes eta #democraciarealya etiketak jarraitzen. Onartu behar dut, hasieran ez nituela gauzak oso garbi edo behintzat ez nuela asko ulertzen mugimendu hau, baina azkenean ulertu dudala uste dut. Oso interesgarria iruditu zait “Akanpaden inguruko hausnarketak” posta eta gauza askorekin ados nago. Aipagarria iruditzen zait Sektarioak eta mesfidatiak gara parrafoa: “Herri […]

Sarean ere, idependentistak!

gizartea

Oztopo guztien gainetik Euskal Herritarrok urte askotan zehar daramagun idependentziaren bidean geroz eta indartsuago jarraitzeko erabakia hartu dugu! Horregatik inguru guztietara zabaldu behar dugu gure idependentzia nahia, eta kasu honetan internet ez da ezberdina izango. Beraz, Zuen Twitter, Facebook, Tuenti edo bestelako sare sozialetako profilean idependentisten txapa ezartzera gonbidatzen zaituztet. Sare sozialak kaleko ispilu direlako, […]

Debekua! XXI. mendeko legeen gakoa

gizartea miscellaneous Uncategorized @eu

Gaur egun, kasu askotan baliagarriak ez diren eta urte asko duten legeen menpe gaude. Horregatik, aspaldi heldu zen legea moldatzeko garaia. Hortan dabiltza munduko gobernu guztiak, baina beti bezala beraien interesei begira sortzen dituzte lege berriak. Hau da, arazo baten aurrean debekua hartzen dute oinarri. Ezin da erre, baina tabakoa saltzen dugu, natura zaintzeko kotxea […]

Urtarrila 27an zure web orria itxi!

gizartea

Urtarrila 27an zure web orrialdea itxi nahi duzu? Grebari buruz informatzeko ez badezu web orria erabili behar, ITXI EZAZU! Hemen duzu behar duzuna. Adi! Zure jatorrizko index fitxategia ondo gorde ordeztu baino lehenago. greba27.zip