2021. urtean sartu berri gara, eta nire lehen posta iraganera begiratuz egin nahiko nuke. Askotan pribatutasuna dut gai nagusi bezala. Pixkanaka-pixkanaka guk galtzen utzi dugun pribatutasun hori; batzuetan, bizitza errazten digun zerbitzu baten truke, beste batzuetan ordea, guk geuk zabaltzen dugulako gure informazio pribatua sare sozialetan. Asko aldatu da internet azken 20 urteetan. Nik, eta […]
Beti berandu Betidanik berandu iritsi naiz leku guztietara. Leku fisiko zein digitalak. Gezurra badirudi ere, Messenger erabiltzen ez nintzen lehenengoetarikoa izan , ezta Tuenti sare-soziala erabiltzen ere ez. Facebook kontua ireki nuenean milioika erabiltzaile zituen eta Instagram aplikazioan izena eman nuen argazkiak editatzeko sare sozial bat zela ustez. Azkenik, Twitter (2006) kontua sortu nuen 2009. […]
Web garapenerako Atom programa erabiltzen dut. Lizentzia libreakoa da eta eroso lan egiteko plugin ugari ditu. Beraz, nire ikasleei erabiltzeko proposatzen diet urtero. Garatzaileen artean Micrososftek garatutako VSCode programa arrakasta handia daukala konturatu naiz. Gainera, lizentzia librea da eta puntu hau beti kontutan hartu beharrekoa da niretzat. Ondorioz programa nola garatuta dagoen eta benetan zer […]
Sare sozial guztietatik Twitter da gehien gustatzen zaidana. Egia da, azken aldian Instagram asko erabiltzen hasi naizela, baina niretzako, momentuz, Twitter da erregina. Zerbitzu honen berezitasun handiena, txio bakoitzeko 140 karaktereko muga dagoela da. Nahiz eta kontrakoa iruditu, normalean nahikoa da, baina egia da, kasu batzuetan muga hau motz gelditzen dela. Kasu zehatz hauek saihieteko, […]
VirtualBox-en instalatutako makina sare lokalean konfiguratzen badugu, gure ordenagailu fisiko eta makina birtualaren arteko komunikazioa burutzeko aukera izango dugu, Adibidiez, makina birtuala web zerbitzari bezala probak egiteko erabili daiteke. Nire kasuan Ubuntu Server 14.04.03 LTS bertsioa daukat instalatuta. Jarraitu beharreko pausoak. Makina birtualaren ezarpenetan sartu -> Sarea. Bertan, “Hona erantsita” atalean NAT izango dugu aukera lehenetsi […]
Guifi.net sarea, enpresa eremuan, jendartean eta erakundeetan berrikuntza eta balio erantsia sortzeko aukera eskaintzen duen azpiegitura. Konferentzian, Guifi.net sarearen eta Ping, sarea hedatzen laguntzeko proiektu irekiaren aurkezpena egingo dira. Horretarako, sarean parte hartzen duten bertako pertsonez gain, Kataluniako Guifi.net fundazioko kideak ere egongo dira bertan. Guifi.net-ek darabilen bazterketarik gabeko, partekatze ekonomian, ondare komuna, gardentasuna […]
2009 urteaz geroztik martxan da Bitcoin, Sareko moneta digitala. Inongo herrialde eta estaturekin loturarik ez duenez, mundu zabalean erabil daiteke eta trukeak pertsona artekoak izaten dira, bitartekaririk gabekoak. Bitcoin txanpon digitalaren sortzaileaz ezizena bakarrik ezagutzen dugu:Â Satoshi Nakamoto. Orain dela lau urte sareratu zuenetik, munduko edozein bazterretan erabil daiteke moneta hau zerbitzuak eta ondasunak eskuratzeko inongo […]
Aspaldi utzi zion Googlek bilatzaile huts izateari. Oraingoan, garatu dituen betaurreko digitalez ariko gara, antza, 2013 amaieran merkaturatuko dituenak. Proiektu erakargarri bezain beldurgarria Googlek eskaintzen dizkigun ehunka produktu eta zerbitzuetako gehienak doakoak dira edo, behintzat, ez dugu dirurik ordaintzen trukean; baina bada ordainik, jakina. Izan ere, zerbitzu hauen erabileraren bitartez, guri buruzko informazio pila helarazten […]
Beste post batean, abiarezle bat sortzeko modu bat azaldu nuen. Oraingoan beste modu bat aurkeztuko dut. Azken finean, modu grafikoaren atzean dagoena ikasteko. Kasu honetan, Android Studio-rentzako abiarazle bat. $ sudo gedit /usr/share/applications/Android-Studio.desktop Fitxaetgian honako datuak idatzi: [Desktop Entry] Version=1 Type=Application Terminal=false StartupNotify=true Icon=/home/aldakur/android-studio/bin/idea.png Name=Android Studio Comment=Programming IDE Exec=/home/aldakur/android-studio/bin/studio.sh Categories=Application;Development; Noski, datua hauek sortu nahi […]