Haizearen eskutitza Olentzerori, by @betihesean
2011-11-23 gizartea
@betihesean-ek bere blogean idatzi duen azken posta pila bat gustatu zait, eta hori zabaltzeko asmoarekin, post honetan txertatuko dut zatitxo bat.
Kaixo Olentzero maitea,
Berriro ere gabonak iristear daude, eta urtero bezala, zuri idazteko garaia heldu zaigu. Badakizu beti bezala ondo portatu naizela, etxerako lanak egin ditut, beste umeekin nire gauzak konpartitu ditut, goiz oheratu naiz eta ez dut aita gehiegi haserretu.
Azkenaldian aita pozik dago, baina ez dut ulertzen zergatik. Amonarekin gauza arraroetaz hitz egiten du, ulertzen ez ditudan gauzetaz hitz egiten du. Gauza arraro batetaz hitz egiten ari dira momenturo, amnistia edo horrelako zerbait diote, paretaren batetan ere irakurri dut hitz hori azkenaldian baina ez dakit zer esan nahi duen.
Larunbatean Ama ikusten egon nintzen, Valladoliden, kostatu zait izena ikastea: Va – lla – do – lid. ikastolan ikasten ari gara lurraldeen izenak eta Valladolid Castilla Leon deituriko herrialde baten erdi erdian dago, han ez dago itsasorik. Lehen, Valencian, bazegoen, hori bai gogoratzen dut ongi, han jaio nintzen ni. Eta Valencian itsasoa zegoen eta aitak eramaten ninduen udan itsasora, hondartzara eta gero ama ikustera joaten ginen. Gehiago irakurri
.
Iruzkinak