Agur 2025, kaixo 2026
2026-01-19 Ni
Sartu berri garen urte honen hasieran interesgarria da atzean utzi dugunari begirada bat ematea. Urte bakoitza hasten dugunean betiko desioen zerrenda egiten dugu. Behintzat, nik nire Nextcloud Notes aplikazioa irekitzen dut eta zerrendatxo bat egiten dut; baina hori baino lehen, pasa den urtekoari begirada bat ematen diot, eta zer lortu dudan eta zer ez dudan lortu markatzen dut.
Urte honetan teknologiaren inguruan hainbat gauza ezberdin egitea gustatuko litzaidake. Adibidez, momentu honetan nire webgunea eta zerbitzu propioak bi leku ezberdinetan kokatuta ditut, eta dena bateratu eta dockerizatuta edukitzea gustatuko litzaidake; baina horrek instalazio eta mantenu lan bat du atzean. Beraz, erronka handiena denbora libre hori bilatzea litzateke. Utopia gisa, nire mini-rack propioa etxean edukitzea gustatuko litzaidake; baina momentu honetan ez daukat ez denborarik, ez lekurik eta ez dirurik inbertsio hori egiteko, beraz beste urte baterako utziko dugu ilusio hori.
Bestalde, sare sozialei denbora gutxiago eskaintzea gustatuko litzaidake: pasada bat da Instagrami edo Twitterri eskaintzen dizkiogun orduak. Horretarako, sare libre eta deszentralizatuak erabiltzea soluzio on bate dela uste dut. Beraz, Fedibertsoa gehiago erabiltzea dut helburu.
Hemen aurkituko nauzue: https://mastodon.eus/@aldakur
Amaitzeko, aurten irakurri dudan liburu bat gomendatu nahi dut: Proyecto Hail Mary. Dirudienez 2026. urte honetan pelikula estreinatuko da, baina kasu hauetan beti esaten ohi den bezala, liburua pelikula baino hobea da.
Elkar denda.

Oharra: adimen artifizialak zuzendutako testua.
Iruzkinak