Nautilus-Terminal plugin-a

Plugin interesgarri bat. Honekin, F4 tekla sakatuz Nautilusen terminal bat integratuta agertuko zaigu. Gainera, momentuan gauden lekura mugituko da. Hau da, “cd” komandoa automatikoki exekutatzen da. Instalazioa oso erraza da. Nik Ubuntu 12.04 LTS bertsioa instalatuta daukat. sudo add-apt-repository ppa:flozz/flozz sudo apt-get update sudo apt-get install nautilus-terminal Azkenik, nautilus berrabiarazi. sudo nautilus -q

Aro berri baten hasiera

Zeelanda Berrian eta ikuskizun polemiko samar batekin aurkeztu zuten urtarrilean Mega zerbitzua, Megaupload ordezkatzera eta hodei konputazioa irauli nahian datorrena Urtebete igaro da Megaupload zerbitzu ospetsua itxi zutenetik. Egile eskubideen denfentsan oinarrituta, Ameriketako Estatu Batuetako FBIak Kim Schmitz –Kim Dotcom ezizenaz ezaguna–, eta proiektuaren beste sortzaileak kartzelara bidali zituen; eta zerbitzua bertan behera utzi, noski. Hilabete […]

Teknozale (hasieran Teknoeus) euskal komunitatea sortzen

Google plus sarean Teknoeus izenarekin euskal komunitate bat sortu berri dut. Komunitatean aipatu dudan bezala, teknologia gustokoa dugun (Software & Hardware)  euskaldunak biltzea da nire asmoa. Software eta Hardwarearekin lotura duen edozer gaiaz hitz egin daiteke. Jendea parte har dadila animatu nahi dut. Linux, Windows, iOS, Android, Windows Phone, FirefosOS, Tablet, Smartphone…. nahi duzuenari buruz hitz […]

Google Reader Off

Atzo Googleek, Google Reader zerbitzua itxiko duela argitaratu zuen. Berehala Twitter sarean “Google Reader” trending topic bihurtu zen  eta milaka erabiltzaile bere kexa eta desadostasuna azaldu zuten. Erabakia hartuta dago eta ez dago aldaketa posiblerik. Diotenez, Google Plus sare sozialaren onurarako egingo dute itxiera hau. Ikusiko dugu, baina nire ustez Google Plus sareak eskeintzen duena eta […]

Erosi, baina bermez

Baliabide gutxiko negozio hasiberrien edo startup delakoen sorrera esponentzialki hazten ari da azken aldian, krisia izan daiteke horren arrazoia, eta bereziki online denden inguruan ugaritzen ari dira. Internet bidezko erosketen karietara mugitzen den diru kopurua ikaragarria da eta, herrialde askotan dagoeneko online kontsumitzea ohitura errotua den arren, gurean oraindik askok mesfidantzaz begiratzen diote. Aldatzeko garaia […]