• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Topopass.com

2012-03-06 miscellaneous

topopass

Sortzailea zara? Kultura zalea? Edo kulturgune bat? Orduan, Topopass da zure txokoa, Iparraldetik heldu zaigun eta euskal kulturari haizea eman nahi dion plataforma parte hartzailea.

Euskara eta euskal kultura presente dauzkagu Interneten, gero eta webgune eta tresna gehiago baititugu gure hizkuntzan eskuragarri. Hauei esker, herrietako karriketan bezala, Sareko txokoetan ere euskara eta euskal izaera bizirik daudela adierazten eta aldarrikatzen dugu egunero, bilaketak euskaraz eginda gure hizkuntzaren beharra eta praktikotasuna aditzera ematen dugun moduan; Europako zaharrena izanik ere, teknologia berrien baitan aktore aktiboa dela erakusten dugu.

Topopass plataforma kulturala da horren adibide. Ipar Euskal Herritik iritsi zaigu gure sormenaren mesedetan diseinaturiko proiektu interesgarri hau. Sarea eta honek eskaintzen dituen tresnak baliatuta, Euskal Herrian egosten diren egitasmo kulturalei bultzadatxo bat ematea lortzen ari da eta, horregatik, artista edo kultura zale amorratua baldin bazara, ezin duzu denbora gehiago galdu. Eman izena! Fermin Muguruza abeslariak, Oskorri musika taldeak, Lesakako gazte asanbladak, 7 Katu gaztetxeak eta Black & Basque festibalak beren txokoa sortu dute jada, beste askoren artean. Ikusten duzuenez, estilo eta izaera guztietako parte hartzaileak.

Topopass hiru zatitan banatzen da: Artistak, Lekuak eta Kideak. Lehenengoa artista profesionalei edo amateurrei zuzendua da; Lekuak, aldiz, jaialdi eta kultur hitzorduen antolatzaileei zuzendua; eta Kideak atalak, ordea, publikoa du xede.

Plataforman izena ematen dugularik, soslai bat sortu eta kudeatzeko aukera dugu, Facebookeko profil bat balitz bezala. Profil hau orri ezberdinekin hornitu dezakegu eta, modu honetan, artisten kasuan adibidez, obrak aurkeztu, irudi eta bideoak igo, agendaren berri eman eta abar. Gainera, musika talde edo bakarlariek beren musikarekin Playlistak presta ditzakete, plataformako erabiltzaileek entzun ditzaten. Bestalde, Soslai atalean, hormatxo baten antzera, gure mugimenduen berri eman dezakegu. Azken hau kulturguneentzako da aproposa, azken orduko albisteak edo aldaketak zabaltzeko.

Sarrera orrian Sarearen azken mugimenduen berri izan dezakegu eta, hauekin batera, Euskal Herriko agenda orokorra kontsultatu. Gainera, Topo Map gunean, herrialdearen araberako artistak, lekuak edo kideak bila ditzakegu eta gogoko ditugunak zehaztu. Hau gutxi balitz, Topo Radio ere badugu eskura, bertan izena eman duten artisten abestiak entzuteko.

Horrenbestez, Topopass plataforma artistak, publikoa eta kulturguneak nahiz jaialdi antolatzaileak elkarrekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen duen sare soziala da. Euskalduna, Euskal Herrikoa eta euskal herritarrentzat pentsatua.

Publikazioa: http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1891

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua